Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| órratz búrubeltz, órratz búrubeltza. (c). izena. Mantilak eta katiatzeko erabiltzen den buru beltzeko orratz luze samarra. Aguja de cabeza negra que se usa para sujetar mantillas, etc.. Orratz buru-beltza lenao mantillak eta katiatzeko erabiltze zuan; luzia buru beltzakin. Klem. . |
| órratz buru txiki, orratz buru txikixa. (c). izena. ORRATZ PUNTILÍKABO. Alfiler.. Kaja baten orratz buru-txikixak dare, eta bestian jostorratzak.. Sin. ORRATZ PUNTILÍKABO, órratz puntilíkabua.. Ik. órratz. |
| órratz buruzuri, orratz buruzurixa. (-). izena. "Txapela edo burua zuria duen orratza." (Lar Antz). . |
| órratz-búru, órratz-burúa. (c). izena. ORRAZBURU. Cabeza de alfiler.. Orratz-buruan tamaiñokua izaten da arbi-azixa. . |
| 3. orpo, orpúa. (d). izena. Fruta arbola unitatea.. Gure sagastixan berrogei sagar-orpotik gora egongo da .. SAGAR-ORPO eta gipuzkerako SAGAR-ONDO gauza bera dira. Ia bakarrik kopurua adierazterakoan, edo arbola-oina seinalatzerakoan esaten da. Bestela sagar-arbola, piku-arbola... eta normalean sagarra, pikua, keixia... soilik.. Ik. maats-órpo. |
| 2. orpo, orpúa. (d). izena. Arbola eta landareen oina, ipurdia. Pie o base de plantas y árboles.. Larrosa orpuan trabau ta muturrez aurrera jausi nitzan. . |
| 1. orpo, orpúa. (a). izena. Talón.. Orpoko miñez nabill. . |
| oríttu. (b). da-du aditza. Hori kolorea hartu edo eman. Amarillear. Hablando de personas, coger mal color.. Okanak oritzen dienian jaten die./ Gaixua sartu jakonian belaxe orittu zan. . |
| óritz, orítza. (c). izena. Behiak txahala egin berrian ematen duen lehenengo esnea. Calostro.. Txala garbitzeko dala ona esaten dabe, inportantia izaten dala oritza eratia txalak. Klem.. Beste abereena ere bai. . |
| orixa. (-). Ik. ódixa. |
| orkátilla, orkátillia. (b). izena. Tobillo.. Orkatillia okertu jat zuluan sartuta. . |
| órma, ormía. (b). izena. Muro, pared.. Orma gaiñian jarritta pasatzen dau atsaldia. . Jeneralean orma "muro" da eta pareta "pared", baina inoiz nahasian ere entzun daitezke. Zera dio Don.k. Iñoiz esaten da neurri bat danian, etxe batek e, "etxe zabala dok aura, bai orma-barruak onenbeste metro kuadrau jauzkak". Don. Leintz aldean orma erabiltzen da beti.. Ik. arri tta orma ibili, soórma, paréta. orma bixak jo, . (-). esapidea. . Ik. pareta bixak jo.. |
| orma bédar, orma bedárra. (d). izena. botanika Parietaria.. Ik. pareta bédar. |
| ormako ira. (-). Ik. garo txiki. |
| ormatxóri, ormatxoríxa. (b). izena. Gorrión.. Sin. gorrillóta, artatxóri. |
| órpo. (-). 1. orpo, orpúa. (a). izena. Talón.. Orpoko miñez nabill. .. 2. orpo, orpúa. (d). izena. Arbola eta landareen oina, ipurdia. Pie o base de plantas y árboles.. Larrosa orpuan trabau ta muturrez aurrera jausi nitzan. .. 3. orpo, orpúa. (d). izena. Fruta arbola unitatea.. Gure sagastixan berrogei sagar-orpotik gora egongo da .. SAGAR-ORPO eta gipuzkerako SAGAR-ONDO gauza bera dira. Ia bakarrik kopurua adierazterakoan, edo arbola-oina seinalatzerakoan esaten da. Bestela sagar-arbola, piku-arbola... eta normalean sagarra, pikua, keixia... soilik.. Ik. maats-órpo.. |
| orrázi. (-). ORRATZI. ORRATZI ere entzuten da. . 1. orrazi, orrazíxa. (a). izena. ORRATZI. Peine... 2. orrazi, orrazíxa. (d). izena. Peine. Pieza del telar que sirve para separar los hilos de la urdimbre para que entre ellos pase la lanzadera.. Ortik zintzilik zoiazten orrazixak; osea, segun emen ze dibujo jartzen ziñuan, orduan orrazi bat ero beste jasotzen zeban. Josu.. Ehundegiaren orrazia lauki zuzen luze bat da, kana edo kanaerdikoa. Honen barruan, luzetara jarrita, idobala antzeko soka batez egindako tira batzuk ditu, eta tira hauen tartetatik zutariak pasatzen dira. .. |
| 1. orrazi, orrazíxa. (a). izena. ORRATZI. Peine.. |
| 2. orrazi, orrazíxa. (d). izena. Peine. Pieza del telar que sirve para separar los hilos de la urdimbre para que entre ellos pase la lanzadera.. Ortik zintzilik zoiazten orrazixak; osea, segun emen ze dibujo jartzen ziñuan, orduan orrazi bat ero beste jasotzen zeban. Josu.. Ehundegiaren orrazia lauki zuzen luze bat da, kana edo kanaerdikoa. Honen barruan, luzetara jarrita, idobala antzeko soka batez egindako tira batzuk ditu, eta tira hauen tartetatik zutariak pasatzen dira. . |
| Orri sendorra lepuan eta zozokumak kolkuan. (d). esaera. Aitari entzuna. Ez dakit ziur zer esan nahi duen. Udaberriaren etorrerari buruzkoa dirudi. Orri sendorra, itxundutako orria, agian.. Orri sendorra lepuan eta zozokumak kolkuan. . |
| 2. orri, orríxa. (a). izena. Hoja de libro, folio, etc.. Emoidazu orri bat kartia eskribitzeko. . |
| 3. orri, orrixa. (c). izena. Kana erdi zabalerako ehun-pieza. Neurri hori zen lehengo ehundegiek ematen zuten gehienezko zabalera.. Gurien bi orrikua esate eben, izeriak bi orri, erdixan kosturiakin. Hil./ "Eun-orrixa: la pieza de tela de lino. Kana-erdiko orrixa, orri bittan." (Izag Oñ).. Ehuna, besteak beste, izarak egiteko erabiltzen zen, eta nola ehun piezaren zabalerarekin ezin zen izararik egin, bi edo batzuetan hiru zati edo orri josten ziren nahi zen zabalera lortzeko. Joskura berezi honi sorjetia deitzen zitzaion, eta baita algaina ere. Oso puntada fina izaten zen, ez zen igartzen. Ehun-piezak, juntura hau egiteko, ertz bereziak izaten zituen.. |
| orrigártu. (d). da aditza. Landareari orriak igartu. Marchitarse las hojas.. Urik enotsan eiñ bai, tta orrigartu ein jatan jeraniua. Klem. . |
| orríkara, orríkaria. (c). izena. botanika populus tremula. Lertxuna. Alamo temblón.. Errekondoetan, sakonunetan, eta oro har lur freskoetan irteten den zuhaitz ez oso handia, haize kixi bat irten orduko firfirka hasten dena. . |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.