Bergara aldeko hiztegia
líma, limía.
(a).
Izena.
Lima.
“Limiakin jaixozu puxkat eta sartuko da.”
LIMÁN. Limaketa lanean. Ori Cometsa-n ibilli zuan liman..
liñapótzu, liñapotzúa.
(d).
Izena.
Linoa beratzen eukitzen zen putzua. · Pozo en que se remojaba el lino.
“Aldeko etxaburuan zan liñapotzua./ Artzalen an beeko albergian gaiñekaldian, antxe zan liñapotzua. JJp.”
LI.
liñasoro, liñasorua.
(d).
Izena.
Linua ereindako soroa. · Sembradío de lino.
“Ori sortioi esate utsena liñasoroa eruteko, eta an zelaixan ipintzeko. Ba txortatxuak, al zien igualentxuenak nai izaten eben. Hilari.”
liñázi, liñazíxa.
(d).
Izena.
Linuaren hazia. · La simiente del lino.
“Liñua ereiñ eitten zan beste edozein azi bezelaxe. Liñazixa oinddio botikan eongo da. Liñazixa enplastuak eitteko-ta artzen zan leen. Ta liñazixa erein dda, liñua lastua bezelaxe etara eitten zan gaiñera, ebagi ez. Aniz. (AA BergEus, 331. o.).”
linbo.
1.línbo, línbua.
(c).
Izena.
Bataiatu gabeak hildakoan joaten omen ziren lekua. · Limbo.
2.linbo, linbue.
Leintz.
Haur bataiatu gabeak lurperatzen ziren lekua, "kapillako itxugiñan azpixan." (Aran Gatz).
línea, línea.
(c).
Izena.
Linea de alta tensión.
“Gure sobixkarretik pasatzen da linea./ Lineak piñui-sailla arrapau dosku.”
Linea, mugagabean nahiz mugatuan, adinekoek. Líneia ere entzun daiteke gazteen artean, mugatuan.
.