adjektiboa
- aldákor, aldákorra. (b). adjektiboa. Erraz aldatzen dena. Voluble, mudable.. Oso umore aldakorra dauka Felixek..
- aldíkona, aldíkonia. (d). adjektiboa. (despektiboa.) Aldakorra, aldiak, boladak dituen emakumea.. Etzaittez geixegi fixau, aldikonia da aura ta..
- aldista, aldistie. (-). adjektiboa. (Aramaio.) Alde batera nahiz bestera jarduten duen pertsona.. Ik. aldikona.
- 3. aldrebes, aldrebesa. (b). adjektiboa. Baldarra, moldakaitza. Torpe.. Berbetan ondo aldrebesa intzan txikittan./ Fubolian i baiño aldrebesagoik etxuat sekula ikusi.. Sin. moldékaitz, baldar. astua atzeraka baiño aldrebesaua, . (c). esapidea. ..
- 3. ale, alía. (b). adjektiboa. Izenaren ondoren jarririk, handia, galanta. Colocado detrás del nombre, grande.. Egundoko neska alia azi da Miren./ Arek arrapau juan mozkor alia./ Etxuat sekula ikusi alako plaia aleik.. Ik. garau (esanahi berdina dute, baina garau pertsonez bakarrik entzun izan dut).. Ik. garau.
- álegre, álegria. (c). adjektiboa. ALEGERE (ARAM.). Alaia. Alegre. . Aretxek zien jaixak, eta alegriak gaiñera e, alegriak. Sot. (AA BergEus, 334. o.). / Oso gizon alegria zan./ Kantu baten! Orduen alegeriaue zan munduoi oin baiño. (Orm Aram).. Alai hitza ulertzen da, baina erabili ez..
- álkaso, álkasua. (d). adjektiboa. Zerbaitetarako aproposa, egokia. Adecuado para algo.. Edurra kentzeko atxurra eztok alkasua. Klem.. Etim.: gaztelerazko "al caso" ziurrenik..
- 1. alper, alperra. (b). adjektiboa. ÁRPEL. Nagia. Vago, -a, perezoso, -a.. Argixa da baiña alperra.. Hitz honen deribatu guztiak ere arpelekin esaten ditu zenbaitek, batez ere Ubera-Elgeta aldean. Sin. nagi (erabiliagoa). Sin. nagi. Ik. zuri. Alperrantzat jana eta langilliantzat lana sekula eztia faltako, . (-). esaera. (Lar Antz)... pentsatzeko baiño alperraua izan, . (-). esapidea. Oso alperra izan.. Noiz izan aiz ba i argixa? Pentsatzeko baiño alperraua aiz ta. (SM Ezten). ..
- amazúlo, amazulúa. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Amakoia. Apegado, -a a su madre. Amazulo utsa da ta lagunartia komeni jako.. Aittazulo, amandriazulo, etab. ere bai. .
- amokó, amokúa. (d). adjektiboa. (Eibar.) Amuaz harrapatutako arraina.. Amoko legatza askokin obia ostiangua baiño. (Etxba Eib). .
- amórragarri, amórragarrixa. (b). adjektiboa. Gogaikarria, nazkagarria. Latoso, -a, indignante. Orren aitta be amorragarrixa galanta izan zan bere denporan..
- 3. amorratu, amorratúa. (b). adjektiboa. Rabioso, -a. . Txakur amorratu batek ainka ein zotsan.. .. Ik. txákur amorratu.
- amots, amótsa. (c). adjektiboa. AMUTS, MOTS. Kamutsa. Desafilado, romo.. Kutxillo au oso amotsa dago..
- andrazále, andrazalía. (b). adjektiboa. Mujeriego. .
- 1. animóso, -a, animosúa, -ía. (b). adjektiboa. Adoretsua, animo eta umore onekoa. Animoso, -a. . Oso animosua zuan zuen aittajuna./ Beti izan da aura andra animosia.. Sin. adoretsu.
- ankábakar, ankábakarra. (b). adjektiboa. Hanka bakarra duena. El que tiene una sola pierna.. Ankabakarra da gure tio Luis, bestia gerratian moztu zotsen da..
- 2. ánkamee, ánkameia. (d). adjektiboa. Ganora gutxiko edo tanta meheko euriagatik entzun dugu behin edo berriz.. Eurixa asi dau baiña ankameia. Zaparrara eder bat artuko leuke kanpuak..
- ankámotz, ankámotza. (b). adjektiboa. Hanka bat motza duena. Cojo, -a, pernicorto, -a. Mahaiagatik ere esaten da. . ankamotz geldittu, ibili. (c). esapidea. ANKAMOTZ. Gauza bat ongi amaitu gabe utzi edo zerbaiten faltan gelditu. Quedar una cosa a medias, a falta de algo.. Aurten jaixak ankamotz geldittu die, “Egan” ezta etorri tta./ Souak ondo sastu ezian beti ankamotz ibiliko ga. ..