adjektiboa
- abádetar, abádetarra. (d). adjektiboa. (Eibar.) Elizkoia. Clerical. . Abadetar amorratua izan zan beti. (Etxba Eib)..
- abártsu, abartsúa. (c). adjektiboa. Abar asko duen arbola edo sastraka. Adar lodiak baditu adartsua izango da, eta meheak eta ugari baditu abartsua. Dena dela, abar eta abartsu hitzak gehiago erabiltzen dira gaur egun botatako arbolei buruz zutik daudenez baino. Se dice del árbol o matorral frondoso.. Buelo aundixa zeuken piñuak, baiña material gutxi, oso abartsuak zien da./ Ur-arbola aundixa ezta, baiña abartsua.. Ik. ábar.
- aberáskillo, aberáskillua. (b). adjektiboa. (despektiboa.) Aberatsa, zentzu despektibo samarrean. · Ricachuelo, -a. . Errixan bazeren iru edo lau aberaskillo, nai zeben guztia eitten zebenak./ Aintxiñan aberaskilluak izandakuak die orrek. . komentario 1
- abérats, aberátsa. (a). adjektiboa. Diru asko duena. Rico, -a. . Ik. dirúdun. Aberatsa, infernuko legatza; pobria, zeruko gloria/loria, . (-). esaera. (Lar Antz). Erlijio kutsuko esaera. Hurrengo bizimoduan pobrea ondo biziko dela, alegia. . Aberatsa, infarnuko... abérats áundi, abérats áundixak. (c). Oso aberatsak.. Gitxi telefonuak..., partikularrian gitxi, orretxek aberats aundixok, bestek ezeukan, e. Hil...
- ábill, abílla. (a). adjektiboa. Trebea. Hábil. . Mutiko ori oso abilla da eskulanetan./ Abilla bezin nagixa zan Jerolimo..
- abospolo, abospolua. (d). adjektiboa. (Eibar.) "Inozo samarra eta patxadatsua. Pánfilo. . Ikusi al dozu abospolo ori?.
- adar-jotéille, adar-joteillía. (b). adjektiboa. Adarra jotzea gustatzen zaiona.. Adar joteille amorratua zuan ire aittajuna..
- adárbakar, adárbakarra. (b). adjektiboa. Adar bakarra duena. De un solo cuerno.. Esne-beixa primerakua zuan adarbakar aura, uztarrirako gauza ez bazan be..
- 2. adardun, adardúna. (b). adjektiboa. Que tiene ramas. .
- adarkári, adarkaríxa. (c). adjektiboa. Adarka sarri egiten duena. Corneador, -a.. Esne-bei ona da baiña adarkarixa, demoniua alakua.. Sin. topekalari.
- adárrapal, adárrapala. (b). adjektiboa. Adarrak behera begira, makurrak, dituen aberea. Cornigacho, -a.. Gure bei beltza adarrapala da baiña ala ta be onena beziñ ona uztarrixan.. Azentuari dagokionez, azkenaurrekoan diote batzuek (Don.k, adibidez): adarrapála, adarmakúrra, adarzabála, adarsardía, adartxutíxa.. Sin. adármakur.
- adarsárda, adarsardía. (d). adjektiboa. Zezenaren tankerara adarrak dituen aberea (behia edo idia).. Zezenan zerera dauzkana, adarsardia. Don..
- adárzabal, adárzabala. (c). adjektiboa. Adarrak zabal dituen aberea. Corniabierto, -a. .
- 2. adelantau, adelantáua. (a). adjektiboa. Adelantado, -a.. Oso naziño adelantaua da Suezia.. Sin. aurreratu.. adelántau egon, . (b). esapidea. Aurreratuta egon.. Emen aldian adelantau dare Alemanian. ..
- 1. adoretsu, adoretsúa. (c). adjektiboa. Animotsua, kementsua. Animoso, -a, empeñista.. Etzuan oso abilla, baiña bai adoretsua.. Sin. animóso, -a.
- afántsu, afantsúa. (c). adjektiboa. (despektiboa.) Proiektu zoroz betea. Baita, itxurakerietan ibiltzen dena. Afanoso, -a, ostentoso, -a.. Oiñ majo kalmauta dago baiña gaztetan tamaiñoko afantsua izan zuan ori.. Zentzu despektiboa du..
- 3. agiri, agiríxa. (c). adjektiboa. Bistan dagoen gauza edo lekuaz esaten da. Dícese de la cosa evidente, de lo que salta a la vista, del lugar muy visible, etc.. Gauza agirixa da alkarrekin asarretuta dabitzena/ Oso leku agirixan dago Agarregoikua.. agiríxan egon, geldittu, etab. (c). esapidea. Argi eta garbi egon, gelditu. Quedar patente, al descubierto, estar a la vista.. Agirixan geldittu da zeiñek dakixen fubolian da zeiñek ez./ Agiri-agirixan eukitzeittue diruak. ..
- áiñube, áiñubia. (c). adjektiboa. Eguzkiak jotzen ez duen parajea. Laiotza. Umbría, lugar sombrío, que no entra el sol.. Mendikute basarrixa benetan paraje aiñubian dago./ Etxia eitteko, aiñubia baiño euzki-begixa obe.. Laiotz ere entzun izan dela dio Don.k. Ant. euzkí-bégi. Ik. izotzálde.
- 1. aizetsu, aizetsua. (b). adjektiboa. Haize asko duena edo haizea dabilen lekua. Ventoso.. Babak aizetsuak izaten die./ Paraje aizetsua da zuen basarrixa..