da
- 2. sendátu, sendotu. (d). da-du aditza. Sega guztiz kamustu. Pikadura sendatu; loditu, alegia. Desafilar(se) la guadaña hasta tal punto que ya no se recupera afilando con la piedra.. Segia sendatu in dda”. Amostu be esaten dok, baiña arrittu eitten dok. Bi zer dare or. Sendatzen danian arrittuta be etxok balio, pikau ein biok orduan; eta bestela, berriz, amostu eitten dok, pikaduria ondo; baiña arrittu ein biok orduan, arrixakin pasau, gozatu. Don.. Beraz, amostu baino gehiago da sendatu.. Ik. amóstu.
- 1. sentídu. (a). da-du aditza. Sentir(se).. Nun sentitzen dozu miñ?/ Sentitzen dot, baiña alde ein biarra daukat./ Bakarrik sentitzen da. .
- siñátu. (d). da aditza. Aitaren egin. Santiguarse.. Aittiaren ein ddot ero siñatu ein naiz. Don.. Gutxi erabilia.. Sin. aittiaren egin.
- sinplétu. (b). da-du aditza. XINPLETU (IRAINGARRIAGOA). Sinple bihurtu.. Maria aspaldixan ziero sinpletuta dago. .
- sistu. (d). da aditza. Sitsak jan. Arropaz, batik bat, baina zuraz ere entzun daiteke. Apolillarse.. Erropak sistu eztaittien sits-bolak jartzen jakue.. Sin. sitsak jan. Ik. zerénak jan, zeréndu.
- sobráu. (a). da aditza. Sobrar. .
- soltáu. (a). da-du aditza. Soltar(se).. Atzo detenidu zabena soltau dabe./ Orrek eztau pezetaik soltatzen./ Ganaua soltau zanian ipursaltoka asi zan. . Ik. librau, jaraiñ, eskátu. . gérrikua soltau, zintturóia soltau. (d). esapidea. (eufemismoa.) GÉRRIKUA. Kaka egin.. Etxoingo dau puxkat berorrek, gerrikua soltatzera joan biarra daukat eta. . Baina guretzat txikitan aittajunak zintturoia soltatzia beste gauza bat zen: praketatik zinturoia kentzea, gogait eragiten genionean, siesta denporan ohean saltoka-eta, zinturoiaz guri emateko...
- 2. sorginddu. (c). da-du aditza. Sorginkeria baten menpe jarri edo egon. Hechizar. Eztakitt kotxe au sorgindduta dagon ala zer, baiña berak nai dabenian bakarrik arrankatzen dau. .
- 1. sórtu. (b). da-du aditza. Nacer, surgir, crear.. Oinddio ezta olako gizonik sortu./ Eztakigu zetatik sortu jakon gaitz ori./ Peñafloridak sortu zeban Bergako Seminaixua. .
- soségau. (b). da-du aditza. SOSÍAU. Sosegar(se), calmar(se).. Oinddio gaztiak die, baiña gure edadera orduko sosegauko die./ Semeik gaztena sosegau ezindda naikua lan ei dauke. .
- suertáu. (b). da aditza. Tocar en suerte, suceder, coincidir.. Oso bei ona suertau jakun./ Ala suertau zan, da eztauka bueltaik./ Alkarrekin suertau giñan soldauxkan.. Suertea edo halabeharrarekin zerikusia duten testuinguruetan, ez bestela. .
- 1. suskittu. (d). da aditza. Matazako haria eten.. Suskittu apurtu itten danian-da esaten da, baiña, guk endreau, “dana endreau ostau obilluau. Don.. Ez diot besteri entzun. .
- takártu. (c). da-du aditza. Takar bihurtu. .
- 3. tenpláu. (c). da-du aditza. Epeldu. Templar.. Gaur asko tenplau dau egualdixa./ Gatzarixa bota aurretik tenplatzen laga bia jako esniai. .
- 1. tentetu. (b). da aditza. Tente jarri. Erguirse, ponerse derecho.. Zeukan mozkorrakin ezin zan tentetu be eiñ. .