Antzuola
- 1. txirki-mirki, txirki-mirkixak. (-). izena. (Antzuola.) "Traste txikiak, baliorik gabekoak, merezi ez dutenak.. Ezer eztot erosi, txirki-mirkixa besteik etzeuan." (Lar Antz). .
- abantzada, abantzadia. (-). (Antzuola.) "Ibilera azkarra.. Ori da abantzadia doiatzuna. Nora zoiaz olako abantzadan." (Lar Antz)..
- agitz. (-). adberbioa. (Antzuola.) "Batez ere. Bi pertsonari bakarrik entzun diegu. Lekukoei galdetuz gero, euren zaharrek erabiltzen duten hitza dela diote.. Eskupeteruak zeintzuk izete zien? . Bergaran eta Osintxun ere gauza bera gertatzen da berba honekin. Erropia itzulikaldera esegitzen da agitz, esan ohi zuen osintxuar baten amak. Aixkomente (Oñ.) eta komente (Lein.) zentzu berberarekin erabiltzen dira. .
- Agur, luze aiña labur, labur aiña luze, agur ankaluze. (-). esaera. (Antzuola.) Agurtzeko esaera..
- Andria izen bida: kalian airosa, sukaldian/etxian kuriosa, da oian kariñosa. (-). esaera. (Antzuola.) (Lar Antz)..
- Ankiak fallau eta ipurdiak pagau. (-). esaera. (Antzuola.) "Norbaiti jausten denean esaten zaio." (Lar Antz). .
- antxu, antxúa. (-). (Antzuola.) "La oveja joven desde las Navidades hasta comenzar en el segundo año." (Izag Antz). .
- Apilleko josteurixak, sorgiñen ezteixak. (-). esaera. (Antzuola.) (Izag Antz). .
- apreetero, apreeterua. (-). (Antzuola.) "Alpargata egilea.. Erri guztietan eongo zien apreeteruak. Antzuelan e bazeuan. Kartero Felixek eitte zittuan..
- apuko, apukua. (-). (Antzuola.) "Aitzakia.. Aurten eztauku apukoik./ Juane loiben apukuan Jakara jun ingo da; bestela beti ementxe, etxian sartuta." (Lar Antz). .
- ardailla, ardaillia. (-). (Antzuola.) "Iskanbila. . Lengunian berandu etorri zan Patxi ta gurian sortu zan ardailla./ Aman urtian egon zan gurian ardaillia, ango jendia, ango zaatia!" (Lar Antz).. Sin. argamailla.
- Ardixan kulpak bildotsak pagau. (-). esaera. (Antzuola.) "Haundiaren hutsak txikiak ordaindu behar." (Lar Antz). .
- argamailla, argamaillia. (-). (Antzuola.) "Iskanbila.. Aura zan argamaillia." (Lar Antz). . Sin. ardailla.
- argizaiobi, argizaiobixa. (-). izena. (Antzuola.) "Olata mota bat, bi edo hiru olataren tamainokoa." (Lar Antz).. Sin. olata.
- arpillera, arpilleria. (-). izena. (Antzuola.) "Tela salga bat, bustita bazterrak garbitzeko erabiltzen da. Lehen zakuak egiteko ere erabiltzen zen.. Artuizu arpilleria eskillaria garbitzeko..
- arrakalada, arrakaladia. (-). izena. (Antzuola.) "Arropako edo oihaleko urratua.. Arrakaladia iñ ddau alkondaran".. Sin. arratára.
- arrera, arreria. (-). (Antzuola.) "Zerbait ondo hastea edo eramatea. Zerbait ondo doanean ere zera esan ohi da: . Arrera ona doiar orrek lanian./ Zelako arreria doiarren fabrika orrek." (Lar Antz)..
- 1. arroka, arrokía. estepan. (-). izena. (Antzuola.) "Esneak kazola ipurdia erretzean hartzen duen gustoa.. Mikroondasian berotutakuan esniak sekula eztau artzen arrokaik./ Neri gatzatua arrokiakin asko gustatzen jat./ Tio Fernandok esniak arroka gusto geixao eukitzearren ogi iriña kazuela ipurdira botatze zotsan." (Lar Antz).
- artanpero, artanperua. (-). adjektiboa. (Antzuola.) "Ardura barik bizi den pertsona lasaia.. Ori da gizona artanperua, egunik geixena jarritta pasatzen dau..
- Asarretziak bi lan dauzka: asarretzia ta aixkiratzia. (-). esaera. (Antzuola.) (Lar Antz)..
- astegun soill, astegun soilla. (-). izena. (Antzuola.) "Asteko eguna." (Lar Antz). Sin. astégun buru-zúri.
- astua txalma ta guzti baiño astuaua. (-). esapidea. (Antzuola.) Oso astoa. (Lar Antz)..