Antzuola
- aton, atona. (-). (Antzuola.) "La persona bien aseada y compuesta." (Izag Antz)..
- Aundixa banintzan, txikixa banitzan, maietzian buru nitzan, andik berrogei egunera oramaixan nitzan. (-). esaera. (Antzuola.) Gariaren igarkizuna. (Lar Antz).
- auntz-gaztaiña. (-). (Antzuola.) "Aleluzekia: grano un poco alargado." (Izag Antz)..
- auntzak aiña ardixak. (-). esapidea. (Antzuola.) "Ojo por ojo. Norbaiti bengaiz modura egiten zaiona.. Ik iñ dostak, baiña nik e bai iri, auntzak aiña ardixak." (Lar Antz).. Ik. antxúme.
- aurrera-puntada, aurrera-puntadia. (-). (Antzuola.) "Josterakoan aurreraka egiten den puntada." (LarAntz)..
- autesta, autestia. (-). izena. (Antzuola.) "Aitzakia.. Arek mezetara ez juteko autesta ederra ipini zeban." (Lar Antz). .
- Auts-errixa esaten jau Plazenziai. (-). esaera. (Antzuola.) (Izag Antz). Horixe dio Izagirrek bere Antzuolako hiztegian..
- auztei, auzteixa. (-). izena. (Antzuola.) Ahunztegia. "Hitz hau bi pertsonari entzun diegu. Auztei iputeiari deitzen diote, euren esanetan toki horretan ahuntzak egoten zirelako.. Guk auzteixa dauku gure denpora guztian. Nunbaitt Arrandariko aseria (hasiera) izango zan auntzekin... (Lar Antz) . Arrandari Antzuelako baserri bat da..
- 2. aza-ostro, aza-ostrúa. (-). (Antzuola.) "Belarri handiak.. Orrek dauzka aza-ostruak." (Lar Antz). .
- azkeixa dirudi. (-). esapidea. (Antzuola.) "Parece clase de crecer mucho." (Izag Antz). .
- banan-banako, bana-banakuak. (-). adjektiboa. (Antzuola.) "Ederrak, bikainak, aukeratutakoak.. Banan-banako sagarrak dauzku aurten./ Antzuolan zelako mutillak... olaxe banan-banakuak dae, e!.
- bateatu. (-). aditza. (Antzuola.) Bateratu. "Bat egin. Len zeukuzun ardaua ta oiñ ekarri dozuna bateatu izu." (Lar Antz) .
- batipat. (-). juntagailua. (Antzuola.) Batik bat.. "Segittuan igartzen jat... pronunziaziñuan batipat.. Antzuolako eta Bergarako euskararen arteko aldeari buruz dihardute." (Lar Antz). Bergaran ez dut berba hau inoiz entzun..
- bazkai seko, bazkai sekua. (-). izena. (Antzuola.) "Lapikokoa ez zen janariari, batez ere ogibitartekoari, esaten zitzaion.. Basarrikuak eskolara etortzen zienian ekartzen zeben bazkai sekua, eta emen jate zeben. Ekartze zeben txokolatia, gaztaia..." (Lar Antz). .
- bedar errailla, bedar erraillia. (-). izena. (Antzuola.) Batutako belar ilara.. "Bedar ondo sail bat batu eta batuez batuez erraillia itten da, eta gero errailla artatik burdixa kargatzen zan." (Lar Antz) .
- belunka. (-). adberbioa. (Antzuola.) "Gaixotasunarengatik, edanarengatik edo hotzarengatik aurpegian edo ezpainetan izaten den kolore iluna.. Belunka-belunka dauzka ezpanak." (Lar Antz). .
- beraska, beraskia. (-). adjektiboa. (Antzuola.) "Belaxka. Freskotasuna galdutako barazki edo belarraz, tortilla ondo egitekeaz edo pertsona sinple, umore gutxiko eta bromarik onartzen ez duenaz esaten da, adibidez.. Tortilla beraska-beraska zeuan." (Lar. Antz) .
- 1. berdoztu. (-). aditza. (Antzuola.) "Janak, batez ere haragiak, kolore berdea hartu." (Lar Antz). .
- 1. berekizko, berekizkua. (-). izena. (Antzuola.) "Bere modukoa, bere berdina.. Saldia berekizkua botatzen bajatzu, obia ertengo jatzu." (Lar Antz)..
- Braulio. (-). (Antzuola.) "Ijito arraza edo familia bati hala deitzen zitzaion. . Brauliotarrak eskian askotan etortze zien./ Brauliotarrak gure amandriai esate zotsen: etxekoandre marikona za zu, marikona." (Lar Antz)..
- brebenidu. (-). aditza. (Antzuola.) "Kalera irteteko geratu, jantzi.. Brebenidu za?/ Kalera juteko brebeniduta zae." (Lar Antz) .
- buru-buru ibilli. (-). esapidea. (Antzuola.) "Denen ahotan ibili.. Kontu ori buru-buru dabil." (Lar Antz).. Sin. bólo-bólo ibili.