Antzuola
- féros, ferósa. (d). adjektiboa. (Antzuola., Oñati.) Indarrez datorren landare, pertsona edo animalia. . "Artua feros dao." (Izag Oñ)./ "Feros dator: Viene con fuerza una planta." (Izag Antz)..
- 2. frantxulet, frantxuleta. (d). adjektiboa. (Antzuola.) "Pertsona arina, txoriburua, kaskal samarra, seriotasun gutxikoa" (Lar Antz).. Bergarako gizon bati «Frantxulet» deitzen zioten; oso jarduntsua omen zen. Sin. kaskariñ, txilibitu.» (Lar Antz).. Sin. txóliñ, kaskáriñ, txilibittero, txilíbittu.
- gabonill, gabonilla. (-). izena. (Antzuola.) "Abendua." (Lar Antz) .
- 2. galdostu. (-). aditza. (Antzuola.) GARBOSTU, GARDOSTU. "Pertsona bat berotu.. Eun guztian kanpuan lanian ibilli ta beeko suan aurrian garbostu bat artu giñuan." (Lar Antz). .
- garagarrill, garágarrilla. (-). izena. (Antzuola.) Uztaila. (Izag Antz).. Galdua. Julio edo julixo esan ohi da; uztaila gero eta gehiago, batuaren eraginez. .
- gaubegida, gaubegidia. (-). (Antzuola.) GAUBEGIRA (ANTZ.). "Gauean lo ez egitea, norbaiten zain edo norbait zaintzen egoteagatik.. Gaubegidia jaukanat, etxokoneko Iñaxiña najoiarren, operauta jaon da./ Miren karnabaletaa Tolosaa jun baldin bon, gaubegiria eukikozue gaur..
- gazteantz, gazteantza(k). (-). izena. (Antzuola.) "Gaztetan egiten diren zorakeriak, bihurrikeriak-edo.. Gazteantzak oiñ iñ ezian noiz ingoittue ba?" (Lar Antz).. Sin. gaztekeríxa.
- Gaztiak buruan be estiak eukitze ittue. (-). esaera. (Antzuola.) "Gaztea beti goseak." (Lar Antz) .
- gesáldu. (-). aditza. (Antzuola.) "Desalar una cosa que está salada." (Izag Antz)..
- Gipuzkuan bi erri dae: Azkoiti beti pelotetan da Antzuola beti narrutan. (-). esaera. (Antzuola.) "Azkoitian pelotarako zaletasun eta tradizio handia izan da; Antzuolan, berriz, narrugintza izan da herriaren ardatz garrantzitsuenetakoa ia orain dela gutxi arte." (Lar Antz).
- giza antzian ibilli. (-). esapidea. (Antzuola.) "Zintzo ibilli.. Zabitzen lekuan giza antzian ibilli neri, e! .. Sin. arrastuan ibilli." (Lar Antz)..
- Goizeko oskorrixak (edo osgorrixak), gabeko itturrixa. (-). esaera. (Antzuola.) ILLUNTZIKO OSKORRIXA, GOIZERAKO AIZIA. (Lar Antz)..
- ídolas. (-). adberbioa. (Antzuola.) "Asko, gogor; normalean euriari buruz esaten da.. Eurixa idolas diardu.. Etim.: hodei+lats, hodei-erreka, agian. . Sin. botaalán, goixan-béian.
- Iñon begixan lastua aundixaua ikusten da. (-). esaera. (Antzuola.) "Inoren akatsak norberarenak baino handiagoak ikusten dira." (Lar Antz)..
- Inon emuna urrixa, obe da norberan eukixa. (-). esaera. (Antzuola.) Inoren menpe egotea txarra da." (Lar Antz)..
- Ipurdi batekin bi silla ezin bete. (-). esaera. (Antzuola.) "Bi gauzaren artean aukera egin behar denean bat aukeratu behar da." (Lar Antz). .
- 2. irausi. (-). aditza. (Antzuola.) "Talua irausi: volver la torta en la pala de hierro para que se le queme la corteza (se le forme) por las dos caras." (Izag Antz). .
- istandu. (-). aditza. (Antzuola.) "Ilundu.. Etzan ondo ikusten, puxkat istanduta zeuan da." (Lar Antz). .
- istripu, istripua. (-). izena. (Antzuola.) "Azkar, korrika eta presaka ibiltzea.. Istripu baten ibili./ Ori da istripua dabitzuna." (Lar Antz). .
- 2. ixkotu. (-). aditza. (Antzuola.) "Janariari gatz asko bota.. Majo ixkotu dittuzu babak." (Lar Antz) .
- Ixoanian pazientziak (saltze ittue). (-). esaera. (Antzuola.) "Ixoane Antzuolan zegoen denda baten izena da. Pertsona kakalarriei edo pazientziarik gabekoei bertara joateko esaten zitzaien." (Lar Antz)..
- jamon eiñ. (-). aditza. (Antzuola., Aramaio.) Jaramon egin, kaso egin.. Ez naiz konturatzen berba diferenteik, bakizu, sekula etxat jamonik eiñ. (Lar Antz)./ Orri jamonik pez. .
- 2. jipóia emon. (-). aditza. (Antzuola.) "Azotar." (Izag Antz). .
- Kalia ondo dabillenian, baserrixa be ondo. (-). esaera. (Antzuola.) Baserriak kalearen beharra duela adierazten duen esaera.. "Sin.: Kalian diruik ezpadao, basarrixan jai." (Lar Antz)..