Skip to main content

izena

  • 1. perra-óts, perra-ótsa. (c). izena. Perrek ateratzen duten zarata.   Ruido de herraduras.. Zuen irixen perra-otsa da etxeaurrian. .
  • 2. perra-ots, perra-ótsa. (c). izena. (adierazkorra.) Presakako ihesia.   Huida precipitada.. Polizia agertu zanian, aura zuan perra-otsa./ Egundoko perra-otsian joian mutikua dendarixa atzetik zebala. .
  • perrátoki, perrátokixa. (c). izena. Abereak perratzen dituzten lekua.   Potro.. Zapatarikuan zan aintxiñan perratokixa.. Lehen egurrezkoak ziren eta herri gehienetan zeuden. Gaur egun portatilak erabiltzen dira, burdinaz eginikoak. .
  • perratzáille, perratzaillía. (b). izena. PERRATZÉILLE. Perratzeille.. Osintxuko perratzailliakin egon naiz. .
  • perréjill, perrejílla. (a). izena. botanika petroselinum hortense. Perejil. . Janariei gustua emateko oso erabilia. Bere haziak, emakumearen hilekoa jaitsiarazteko eta bere onera ekartzeko erabili izan dira. . Ik. basaperréjill.
  • perretxíku, -o, perretxikúa. (a). izena. Seta. .
  • perretxíku-denpora, perretxíku-dénporia. (b). izena. Epoca de setas.. Perretxiku-denporia pasauta dago. .
  • perretxíku-léku, perretxíku-lékua. (b). izena. Perretxiku ugari egiten den lekua.   Lugar donde abundan las setas.. Gure gaztaiñixa perretxiku-leku ona zan. .
  • perretxikúta, perretxikutía. (c). izena. Perretxiku batzea.   La recogida de setas.. Emen perretxikutia udazkenian izaten da geixenbat./ Perretxikutiai lagata dao Kosme. . perretxikútan, . (b). adberbioa. Perretxiku bila.. Perretxikutan izan ga Aralarren.. Baita perretxikutátik, perretxikutára... ..
  • perretxikutári, perretxikutaríxa. (c). izena. Perretxikuak batzen zalea.   Aficionado a recoger setas.. Jose-Etxebarri perretxikutari amorratua zan. .
  • persiáno, persianúa. (d). izena. Mena (Burgos) aldeko ganadu mota, txikia eta gogorra.. Sin. trézeño.
  • pérsona, pérsonia. (a). izena. Pertsona.. Zela izan leike personia ain ximurra. .
  • pertxeroe, -i, pertxeroia. (-). izena. "Zaldi haundi eta ederra; mutil haundi eta ederrarengatik ere esaten da." (Lar Antz)..
  • pertz, pértza. (d). izena. Esnea egosten zen lapiko handia.   Caldero en el que se cocía la leche.. Gaur egun ez da hitza apenas erabiltzen. Beheko suak kendu zirenetik ontzi txikiagoak erabiltzen dira: lapikoak edo kazuelak. . Euzkixa ertzian (edo istantzian), esnia pertzian, eta neskatxak etxian, . (-). esaera. Antzinako mentalidadea eta bizimodua isladatzen duen esaera. Iluntzean, esnea egosten, eta... neskak etxean, badaezpada ere ..
  • 1. péska, péskia. (a). izena. Arrantza.   Pesca.. Goazen peskara sariak artuta./ Zer, badago peskaik Ubera aldian?. Arrain zentzuan ere badiote adinekoek: Zer jaukau afaltzeko, peskia ala okelia?. peskan eiñ, . (-). . 1. peskan eiñ, . (a). aditza. Pescar. .. 2. peskan eiñ, . (c). esapidea. Umeak errekan jolasean ibiltzerakoan, uretara jausi, busti-busti egin.. Gaur be gure mutikua peska(n) eindda etorri da.. Bergarako kalean erabilia. ...
  • 2. peska, péskia. (c). izena. Arraina.. Ari etxako peskia gustatzen. . Sin. peskáu, arráiñ.
  • peskári, peskaríxa. (b). izena. Pescador de rio.. Gaur be Peskari-txikixak lau anborraiñ arrapaittu. . Bazen hala deitzen genion peskari bat..
  • peskatéro, peskaterúa. (b). izena. Arrain saltzailea.   Pescadero.. Famosua zan Arrikotxo peskaterua.. Sin. arráinddun.
  • peskáu, peskáua. (b). izena. Arraina, harrapatuta gero. Pescado.. Gabonetan ezin dda peskaurik erosi.. Libre dabilenari arrain deitzen zaio, baina batzuek peskau eta peska ere esaten diote. Barkutik egundoko peskauak ikusten zittuan.. Ik. arráiñ, peska.
  • péspunte, péspuntia. (d). izena. PRESPUNTE. Pespunte, joskura klase bat.. Izetez dok pespuntia joskura klase bat. Makinaz josten dan moduan, eskuakin josten dan joskuria. Ertzetan ero, baitta adornu moduan be, pespuntia; ertzian eztala be bai. Klem. .
  • 1. peste, pestía. (c). izena. Kakatsua, gogaikarria.   Peste, fastidioso, pelma.. Oixe dok benetan mutiko pestia.. Ik. kakátsu, péndejo.
  • 3. peste, pestía. (c). izena. Izurritea. .
  • petátxu, petatxúa. (b). izena. Remiendo.. Praka orri petatxua ipiñiozu.. Sin. adábakiñ, mániki.
  • petenáda, petenadía. (d). izena. Ganadu ostikada.   Coz.. Mekauben, orrek jaurtzen jittuk petenadak.. Pluralean, batik bat. Etim.: Petain mariscal frantsesa, Munduko I. Gerratean famatu bihurtu zena . Ik. ostikára, olata.
  • 2. petral, petrála. (d). izena. Uhala?. Petral gorrixekin [idiak]. (Aran Gatz). .