izena
- petríkillo. (d). izena. Broma abarrean sasi-mediku afizioa dutenez esana. Se llama así en tono de broma a los que tienen aficiones curanderas.. An, badator gure petrikillo bedar-sendorra dendan erositta./ Aspaldixan petrikillo majua eindda zare zu bestiendako, baiña zeuretako. .
- pétrill, petrílla. (b). izena. Kamino bazterrean egon ohi den horma edo porlanezko hesia. Pretil.. Petrilla apurtu ta errekara joan zan kotxe ta guzti. .
- pétriñ, petríña. (c). izena. PETRIÑA, -IA. Cinturón.. Askok zintturiai petriña esaten dotsa./ Pétriñia or goialdian esaten dok, Mondraue eta ortik gora, pétriñia. Don.. Sin. zintturóe, -i, zinttúra.
- petrólio-óntzi, petrólio-ontzíxa. (d). izena. Lámpara de petroleo.. Kurtzelua aretxek zeban izena, petrolio-ontzixak. Karburuakin bazan kandilla esaten zan, eta petroliuakin bazan kurtzelua. Don. .
- pétxera, pétxeria. (d). izena. Pechera, especie de sostén antiguo.. Etzan oingo sostenen moduan; zan jaztekua, txaleko bat balitz bezela, puntilladuna lepuan, puntilliakin, da gero emen estutu zela eitten zan loturan ba, puxkat lotu eitte zan aurrian, txalekua, da orduan ba puxkat petxuak gora eusteko ta ola. Petxeria. Don.. Uste dugu gorontz eta petxera gauza bera direla. . Ik. gorontz.
- pétxu, petxúa. (a). izena. Paparraldea. Pecho.. Baloiak petxuan jo nau.. Paparra kanpoko aldea da eta petxua bai kanpoa eta bai barrua. . petxúa etara, . (d). Sacar pecho.. Kriston otza eiñ arren an jebillan petxua etarata./ Ein ddokena eindda gero ez etorri ona petxua etarata. Harrosko samarrengatik ere esan ohi da. .. petxúa artu, . (b). (eufemismoa.) PETXÚA EMON. Titia hartu edo eman.. Ik. titi, bular..
- petxúko, petxukúa. (c). izena. Birikietako gaitza. Tuberculosis.. Len jente asko iltze zan petxukuakin.. Sin. pulmóiko. petxútik egon, . (c). PETXUKUÁKIN EGON. Petxuko gaitza izan, tuberkulosia, alegia.. Aren anaia petxutik zeuan. ..
- 1. pézeta, pézetia. (a). izena. Peseta. . Pezetiaatik duroik ez, . (-). esapidea. "Inork ez du ezer erregalatzen." (Lar Antz)..
- 2. pézetak. (c). izena. botanika Ik. júdas lóra.
- piétarri, piétarrixa. (d). izena. Lixiba jotzeko harria. Don.. Sin. puxetarri, albérgarri, lixíbarri.
- 1. pieza, piezía. (a). izena. Pieza.. Fabrika batetik bestera pieza karriuan ibiltzen da./ Ezta pieza aundixa biar gizon galanta errenditzeko. . Pikardiaz esan ohi da emakume txikiak gizon handia (edo alderantziz) «zuzen» erabiltzen edota ohean asetzen duenean..
- 1. pikadura, pikaduría. (c). izena. Sega pikatu ondoren mehetua gelditzen den une zorrotza. La zona delgada y afilada que queda al picar la guadaña.. Alanbre asko dago ta laster izurrauko jatzu pikaduria./ Sendatzen danian arrittuta be etxok balio, pikau ein biok orduan; eta bestela, berriz, amostu eitten dok, pikaduria ondo, baiña arrittu ein biok orduan, arrixakin pasau, gozatu. Don.. Ik. zorroztúra.
- pikámaillu, pikámailluak. (d). izena. Jungura (ingudea) eta segamailuak osatzen duten multzoa. Conjunto de yunque y martillo, usado para afilar la guadaña.. . Pluralean. .
- 1. pikardixa, pikardixía. (c). izena. Picardía, malicia.. Gaztiak izan arren pikardixa asko dauke. .
- 2. pikardixa, pikardixía. (c). izena. Ezbeharra. Desastre, desaguisado.. Beixak ortura sartu eta pikardixan bat eiñ ezteixen, ondo zaindduizuz. .
- pikatxóe, -i,, pikatxóia. (b). izena. Bidegintzan eta erabiltzen den lantresna. Pico.. Kalian ganora barik dabitzen gaztiei pikatxoia ta palia emongo noskiek. .
- 2. píke, pikía. (c). izena. Bikea. La pez.. Ardao-botia, pikia ondatu ezkero, alperrik galduta dago. .
- 1. pikor, pikórra. (c). izena. Ale txiki eta borobila. Edur-pikorra, edur oso xehea eta gogorra. Irinez aixa egitean ere pikorrak sor daitezke. Azaleko garautxoez ere entzun daiteke. Palabra no muy usada, pero con campo amplio que significa grano, grumo, en general; cosa pequeñita y redonda. . Edur-pikorra, ero txingor xeia be bai; pikorra baitta aixa eitten danian iriña gogortuta geratzen danian. Klem.. Ik. edur-píkor.
- 2. pikor, pikórra. (c). izena. Eztarriko lakarra, denbora guztia eztarria garbitzen egotera behartzen duena. Afección leve de garganta.. Eztarriko pikorra kendu ezindda nabill aste guztia. .