Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| mist. (-). Ik. txist. |
| mistérixo, mistérixua. (a). izena. Misterio.. Lan orrek eztauka misterixorik. . |
| mistillo, mistillua. (-). izena. (Eibar.) Canilla de las cubas. . |
| mízpilla, mízpillia. (b). izena. botanika MÍZPIRA. mespillus germanica.. Mizpira. Fruitua eta arbola. MIZPILLA-ARBOLA ere bai zuhaitzari. Níspero.. Baserri inguruetan, basoko bide bazterretan eta oro har, leku itzaltsuetan egon ohi den arbola txikia. Mizpilak ustelduta gero jaten dira. Berdetan oso mikatzak dira. . Agura txiki belendriñ, bost bizar eta sei agiñ, . (-). esaera. (Oñati.) (Izag Oñ). Mizpiraren igarkizuna. .. |
| Agura txiki belendriñ, bost bizar eta sei agiñ. (-). esaera. (Oñati.) (Izag Oñ). Mizpiraren igarkizuna. . |
| mokózorrotz, mokózorrotza. (d). izena. Mokoa zorrotza duena. De pico afilado.. Gure amak eta sarrittan e “oillar mokózorrotza dok ori” burrukarixa ero baldin bazan. Don.. |
| moítta, moittía. (c). izena. botanika MUGÍTTA. arrhenatherum elatius. Tortero.. Moittiak etxotsak arnasia artzen lagatzen lurrai. Don.. Gehienek errosaixo bedaren sinonimoa dela badiote ere, batzuek zelaian hazten den belarrik arrunt eta ugariena dela uste dute.. Sin. errósaixo bédar. |
| mója, mojía. (a). izena. Monja.. Nobixuai laga ta moja sartu zan. . Tia mojia bisitatzera joan, . (c). esaera. Putatara joan.. Aura sarri joaten zuan Bilbora tia mojia bisitatzera. .. |
| Tia mojia bisitatzera joan. (c). esaera. Putatara joan.. Aura sarri joaten zuan Bilbora tia mojia bisitatzera. . |
| mója egódun, mója egódunak. (c). izena. Batzuek hala deitu izan diete Karidadeko mojei (lehen bazen konbentua Bergaran) beren buruko hegoengatik. Llamaban así algunos a las Hermanas de la Caridad. . |
| Mojábarri, Mojábarrixak. (b). izen propioa. Monjas de la Compañia de Maria.. Mezia amaiketan Mojabarrittan. . Bergarako Espoloian dute konbentua.. |
Mojázar, Mojázarrak. (b). izen propioa. Goenkalean komentua duten klausurako moja frantziskanak. Monjas franciscanas de clausura del convento de Goenkale.. Mojazarrak bordau dotoriak eitteittue./ Mojazarretako ortura joan izan zan gure aitta tratoriakin lanera. . Mojazarretan, Mojazarretatik, Mojazarretara... lekuzkoetan. |
| mokill, mokille. (b). izena. (Leintz.) Erpila. Terrón.. Sin. érpill. |
| moko jaten ibili. (-). esapidea. Elkar musukatzen ibili. Morrear.. Hori dok moko jatia, laster paiñolua etara biharko juau. (TSE Berb). . |
| 2. moko. (-). Ik. mokózorrotz, píku. |
| moko bédar, moko bedárra. (d). izena. botanika pinguicula grandiflora. Grasilla.. Leku umeletan hazten den belar hau neguan galdu eta udaberrian berriz agertzen da. Hosto iletsu eta koipetsuak ditu eta hauen bidez gerturatzen zaizkion euli eta zomorro txikiak harrapatu eta jan egiten ditu. Belar honen izena informante zahar batek bere aitajaunari entzundakoa da eta badirudi orain ez dela oso ezaguna. . |
| mokólo, -a, mokolúa, -ía. (a). adjektiboa. Ergela. Bobo, -a, insustancial.. Ixilik egon ari mokoluoi alakuoi./ Etxonat entenditzen ain mokolua zela izan leiken. . Agian garai baten "mongólico" zentzua izango zuen, gaur ez duena. Inguruko herrietako batzuek bergararrei "mokoluak" deitu ohi diete, burla gisa.. Ik. inúzente. |
| mókor, mokórra. (c). izena. Cadera.. Klinikan dago mokorra apurtuta.. Ik. ijera. |
| mókordo, mókordua. (b). izena. Pedazo de excremento, generalmente duro y redondeado.. Egundoko mokordua zeuan sukalde erdixan. . Sin. kakámokordo. |
| moldáu. (-). MOLDATU. Ant. moldau, moldau. |
| mokotz, mokotza. (-). izena. (Aramaio.) Karapaixoa.. Ik. karápaixo. |
| 2. modutu. (d). du aditza. Zerbait egin samartu, edo zerbait ez oso ondo egin, baina pasatzeko moduan.. Ni aillegau nitzanerako afaixa modututa zeukan./ Urtian ziar trikili-trakala ibilli da, baiña azkenerako modutu dau kursua. . komentario 1 |
| modútu. (-). 1. modutu, . (d). da aditza. Moldatu. Arreglarse.. Zela modutzen za ama zainddu ta lanera joateko?. Gure otordukide bati, asko jan duela ikusitakoan, zera esan dakioke: Modutuko intzan orraittio!. komentario 1. 2. modutu, . (d). du aditza. Zerbait egin samartu, edo zerbait ez oso ondo egin, baina pasatzeko moduan.. Ni aillegau nitzanerako afaixa modututa zeukan./ Urtian ziar trikili-trakala ibilli da, baiña azkenerako modutu dau kursua. . komentario 1. |
| mobídu. (-). 1. mobidu, . (a). da-du aditza. Mover(se)... 2. mobidu, . (a). da aditza. Norbaiten edo zerbaiten bila hasi. Moverse en busca de algo.. Ez agiri illuntzian e, gabian e, neskia etxera Ore(g)in, da mobidu dia. Hil./ Ointxe mobidu biako dau norabaitt lan eske. .. 3. mobidu, mobidúa. (b). adjektiboa. Geldi egoten ez dena. Haurrez, batik bat. Revoltoso, -a, que no para quieto.. Mutiko txarra ezta, baiña oso mobidua.. komentario 1 Sin. geldígor.. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.