- Eztao euzkittan erretako opillik. (-). esaera. "Munduan eta bizimoduan ezer ez da berezkoa, dena kostatu egiten da, denak du bere lana." (Lar Antz).
- Eztao itxuagorik ikusi nai eztabena baiño. (-). esaera. (Antzuola.) (Lar Antz). .
- Eztau belakuan lurrian dagon jostarraza billauko. (-). esaera. "Pertsona tentearengatik edo harroarengatik esaten da." (Lar Antz)..
- Ez zaittez juan ez Aramaixora andratan, ezta Gatzaara beitten. (-). esaera. (Aran Gatz). Aramaioko andreek eta Gatzagako behiek ez zuten, nonbait, fama onik inguruan. .
- Gabian uso, goizian bela. (d). esaera. Parranda biharamunetan, aje egunetan, esana..
- Gabian uso, goizian bela. (d). esaera. Gauen alai, goizean triste. Parranda biharamunetan, aje egunetan, esana. .
- Gabien parranda ta goxien logure, gure umiok eztie osasunen gure. (-). esaera. (Leintz.)
- Gabon bon bon, Natibittate ase eta bete, Estebantxe len letxe. (-). esaera. (Lar Antz). .
- Gari ona kutxatik/trojatik saltzen da. (-). esaera. "Gauza bat ona bada, ez dago asko erakutsi beharrik..." (Lar Antz).
- Gari ona trojatik saltzen da. (-). esaera. "Gauza bat ona bada, ez dago asko erakutsi beharrik..." (Lar Antz).
- Garixa kutxan eta lukainkak agan, ez da urte txarra. (-). esaera. (Eibar.) (SB Eibetno)..
- Gatzaan gatza, Mariñ-en zentzune. (-). esaera. (Leintz.) Gatzaan gatza, Mariñen zentzune, esaten omen dute Marinen. Gatzagarren erantzuna, berriz: Gatzagan da zentzuna; Mariñen Marin, ankak ariñ. (Aran Gatz)..
- Gatzik baeko etxian goizeko saldia arratsian. (-). esaera. "Ganorarik gabeko etxean, goizeko salda arratsean." (Lar Antz).
- Gaztanberazko eskuak euki. (-). esaera. Gaztanberazko eskuak dauzkak ala? esaten zaio dena lurrera jausten zaionari. .
- Gaztiak buruan be estiak eukitze ittue. (-). esaera. (Antzuola.) "Gaztea beti goseak." (Lar Antz) .
- Gerrittik gora tensiñua eta gerrittik bera intenziñua. (c). esaera. Zahartzaroko ajeen ondorioak modu umoretsuz azaltzen dituen esaera.. Da Benitxo, diñuenez emakume kontuan-da ondo egon biar jok Frantzia, e? . Behin gure lagun bat medikuarenean tentsioa hartzetik zetorren, eta galdetu genion: .
- Gipuzkuan bi erri dae: Azkoiti beti pelotetan da Antzuola beti narrutan. (-). esaera. (Antzuola.) "Azkoitian pelotarako zaletasun eta tradizio handia izan da; Antzuolan, berriz, narrugintza izan da herriaren ardatz garrantzitsuenetakoa ia orain dela gutxi arte." (Lar Antz).
- Gizona otzarapeian be gizon. (-). esaera. (Gatzaga.) "El hombre siempre lleva el complejo de 'gallo'." (Aran Gatz). .
- Gizon tabernazale, etxe galtzaile. (-). esaera. (Lar Antz)..
- Gizurra esan neban Getaríxan, da ni baiño len zan atarixan. (c). esaera. Gezurra erraz zabaltzen dela..
- Gizurrak anka motzak dauzka. (-). esaera. "Gezurrarekin inora ezin dela joan adierazten du." (Lar Antz)..
- Gobernua eta elizia alkarrekin daenian, malo. (-). esaera. (Lar Antz)..
- Goizeko oskorrixak (edo osgorrixak), gabeko itturrixa. (-). esaera. (Antzuola.) ILLUNTZIKO OSKORRIXA, GOIZERAKO AIZIA. (Lar Antz)..
- Goizian abogau eta atsaldian abade. (-). esaera. "Lan egin nahi ez zuenarentzat lanik onenak horiexek ziren; izan ere, abokatuek arratsaldez egiten zuten lan, eta apaizak goizez." (Lar Antz). .