- Bere etxe pobria, erregiana baiño obia. (-). esaera. (Lar Antz). .
- Bergako ziudadian, kaka errialian. (-). esaera. (Lar Antz). Antzuolarrek esana..
- Bergatarra tirri-tarra, jo ipurdian da bota uzkarra. (-). esaera. (Lar Antz). Berba-jolasa..
- Beste leku batzutan pentsau orduko, Eibarren egin. (-). esaera. Plazentziarrek eibartarrez esaten ei dutena. (SM Zirik). Eibartarrak egiteileak izan dira beti..
- Besterik ezian, peru atian. (-). esaera. "Gazteleraz: cuando no hay más, contigo Tomás." (Lar Antz)..
- Bestien faltak aurreko aldian, guriak bizkarrian. (-). esaera. "Norberaren akatsak ez dira ikusten." (Lar Antz).
- Beti dago zeoze, Peru ero Mari. (-). esaera. "Beti dago zerbait. Zerbait gogorra, txarra pasatzen denean esan ohi da." (Lar Antz).
- Beti prixaka ta beti aillegau ezindda. (-). esapidea. Beti arrapataka.. Beti prixaka ta beti aillegau ezindda.(Lar Antz). . Ik. arrápataka.
- Bi aldiz pentsau eta beiñ iñ. (-). esaera. "Hori da egin behar dena, eta ez beste honako hau: behin pentsatu eta bi aldiz egin." (Lar Antz). .
- Bista ona eta alkar ezin ikusi. (c). esaera. Gorrotoari buruzko esaera..
- Bot xentimoko pupua eta amar duroko trapua. (b). esaera. botanika (haur hizkera.) Min txikiari benda edo sendagai handia jartzen zaionean esana..
- Bueltaka dabillen arrixari etxako odolgirik eitten. (-). esaera. (Gatzaga.) (Aran Gatz). Gauzak egin edo erabili egin behar dira sasoian egoteko edo ez herdoiltzeko..
- Buelta Madalen, goizaldia den. (d). esaera. Inoiz entzuna nuen esaera hau, baina esanahia harrapatzen ez, eta amari galdetu nion. Azalpen hau eman zidan:. Zela esangostat pa, modu askotara entendidu leikek. Esate baterako? Goizaldian fiestarako gogua ero... Klem. .
- Carallo la cona, ni praka ni gona. (c). esaera. Galiziarrei buruz esan ohi zen, erdi broman, erdi burlan..
- Dagona dago, eztagona balego. (c). esaera.
- Dagonian bon-bon, eztagonian egon. (c). esaera. Dagoenean harro, ez dagoenean agoantatu egin behar..
- Dagonian dagontxua, nere gizontxua, eztao afarik eta autsi moltzua. (-). esaera. Jateko ezer ez zegoenean esan ohi zen. (Lar Antz). .
- Daukanak dauka, eztaukanak baleuka. (d). esaera.
- Daukanari darixo. (-). esaera. "Zer edo zer daukanak ezagun izaten duela.. Kriston BMWia erosi dau aldamenekuak. Daukanari darixo..
- Diario Vasco, egi gutxi ta gizur asko. (c). esaera. Lehengo zaharrek esaten zuten esaera..
- Dirua dirua dagon lekura juten da. (-). esaera. (Antzuola.) (Lar Antz)..
- Diruak dirua itten dau. (-). esaera. (Lar Antz)..
- Diruak erakusten dau biziua. (-). esaera. Esaera (Lar Antz)..
- Diruak txakurrei be dantzan eraitten ei dotse. (c). esaera. Diruak mundu guztia pozten du. Txakurraundiak (txanponak) txakur dantzari baten irudia zuen antzina. (Lehoia zen, baina jendeak txakurtzat zuen) .