- Abadiak ainketan daben errixa, andrak manejetan daben etxia eta auntzak mozketan daben minteixa txarto. (-). esaera. (Aran Gatz)..
- Abadiak aintzen daben errixan eta auntzak dabitzen txaran gauza onik ez. (-). esaera. (Lar Antz). .
- Abadian lapikua txikixa baiña gozua; ikazgilliana aundixa baiña bastua. (-). esaera. (Lar Antz). .
- Aberatsa, infernuko legatza; pobria, zeruko gloria/loria. (-). esaera. (Lar Antz). Erlijio kutsuko esaera. Hurrengo bizimoduan pobrea ondo biziko dela, alegia. . Aberatsa, infarnuko..
- Agapitto, jo buruan eta itto. (-). esaera. Bada haur berba-jolas bat honela dioena:. Agapitto, jo buruan da kitto, errekara salto eiñ ezkero itto, ta kitto. Klem. .
- Agapitto, jo buruan eta kitto, errekara salto eiñ ezkero itto, ta kitto. (d). esaera. Antzinako ume esaera. Klem..
- Agur, luze aiña labur, labur aiña luze, agur ankaluze. (-). esaera. (Antzuola.) Agurtzeko esaera..
- Agura txiki belendriñ, bost bizar eta sei agiñ. (-). esaera. (Oñati.) (Izag Oñ). Mizpiraren igarkizuna. .
- Aita guria zeruetan, ama guria goruetan, behar ez dan orduetan.. (-). esaera. GURE ANDRIA GORUETAN, BEHAR EZ DAN ORDUETAN. (Alustiza)..
- Aittiaren, Semiaren eta Espiritu Santuaren, aitak eta amak lenengo esan ziraden. (d). esaera. Fedea gurasoengandik hartua duela, alegia.. "Ziraden" hori bitxia da, errimagatik edo asmatua, "zosten" esaten da eta hemen..
- Aitzian jaiotakuak aitzian nai. (-). esaera. «Non jaio edo bizi, han gustora.» (Lar Antz)..
- Aizia buruan eta ibilli munduan. (-). esaera. (Lar Antz). Pertsona haizetsuei esan ohi zaie, umorez. .
- Aizia otza dago, baitta illun ere; joan ere nai nuke, baitta egon ere. (-). esaera. "Dena egin nahi, baina ezin aukeratu zer egin." (Lar Antz). .
- Alaba bakarra ta gaztaiña bakarra galdu eitten ei die. (c). esaera.
- Alaba bakarra ta gaztaiña bakarra galdu eitten i die. (c). esaera.
- Alavés, para tí el cabés; alemán, para tí el buztán; gipuskuano tonto, para mí el erdiko-tróntzo.. (c). esaera. Gure umetako esaera, gipuzkoarren azkartasuna azaltzen duena. .
- Aldiz aldiz, zapatarixa zaldiz. (-). esaera. "Bizitzan gora-beherak izaten dira; zapataria ere askotan oinez, baina beste batzuetan zaldiz ibiltzen da." (Lar Antz). .
- Alegiña iñ ezkeo eztao zorrik. (-). esaera. (Lar Antz). .
- Alperra beti lantsu. (-). esaera. Nagiak beti lan asko..
- Alperrantzat jana eta langilliantzat lana sekula eztia faltako. (-). esaera. (Lar Antz)..
- Alperrik egingo dau larogei garixak, ardaua erango dau errementaarixak. (-). esaera. (Izag Oñ). Errementariei ardoa asko gustatzen, nonbait..
- Amillena, erropa zarren billa dabillena. (-). esaera. (Eibar.) (SB Eibetno)..
- Andramaixa Martiko, ordurarte udia tatiko, andik aurrera betiko. (c). esaera. Ordurarte uda agertu eta desagertu; gero beti uda.. Ik. tati eiñ.