- Natibittate, ase ta bete, San Estebantxe, berriz be len letxe. (c). esaera. San Esteban hurrengo eguna da, abenduaren 26a: Gabonak pasatutakoan berriz ere eskasidadea..
- Nausi askoren astua gosiak il. (-). esaera. "Lan edo zeregin batean jende askok parte hartuz gero, inork ez du ezer egiten; edo gutxik egiten dute lan." (Lar Antz)..
- Nere etxe pobria, Burgos baiño obia. (-). esaera. Norberaren etxea onena (Izag Oñ) ..
- Neria osoik eta zuria erdibana. (-). esaera. (Antzuola.) NERIA NERETAKO, ZURIA DANONDAKO. "Bost inporta bestiak." (Lar Antz)..
- Ni itxesora joango banitz, itxesua agortuta eongo litzake. (-). esaera. (Antzuola.) NI UR BILA JUANGO BANITZ ITTURRIXA AGORTUTA EONGO LITZAKE. Suerterik ez duenak esaten du. (Lar Antz)..
- Nolako abade, alako elizalde. (-). esaera. (Antzuola.) (Lar Antz)..
- Nolako egurra, alako ezpala. (-). esaera. (Antzuola.) (Lar Antz). De tal palo tal astilla..
- Nordian argitasuna eta pobrian arrotasuna, berdintsuak. (-). esaera. (Eibar., Elgeta.) Biak eskaxak. (SM Ezten). .
- Nun artu, an laga. (-). esaera. "Gauzak hartutako lekuan laga behar dira." (Lar Antz)..
- Nun gogua an zangua. (-). esaera. "Nahi dena egiten denean esaten da.".
- Obispo itteko lenengo monagillo izen bi da. (-). esaera. (Antzuola.) "Ezer ez da berez lortzen edo jakiten. (Lar Antz).. Sin. Obispo ezta jaiotzen." (Lar Antz)..
- óbispo batek bedeinkatuála. (d). esapidea. Ugari, asko.(Umorezko esapidea).. Aurten obispo batek bedeinkatuala tomate artu juau..
- Oera esaten baxok, oera naiko xok. (-). esaera. Umeak ohera bidaltzeko esaldia. .
- Ogi gogorrari agiña zorrotz. (-). esaera. (Lar Antz)..
- Oillo gosia kantari, neska gaztia dantzari. (-). esaera. (Antzuola.) "Oiloa goseak denean kantatzen hasten den bezalaxe, neska gaztea beti dago dantzarako prest." (Lar Antz).
- Oiñ erozein kakamutikok jauzkak berrogei urte. (c). esaera. Zenbait adinekori entzun diogun esaera, modu umoretsuan, eurek kakamutiko gisa ezagututakoak ere zahartuz doazela adierazteko. .
- Oiñezkoik nai ez eta zaldizkoik aillegau ez. (-). esaera. "Aberatsarekin ezkondu nahi eta ezkongabe geratzen denaregatik esana. Lehen aberatsa zaldiz ibiltzen zen." (Lar Antz).. Sin. On billa, on billa, bonbilla.
- Olagizonak eta errementaarixak, begixak baltzak eta agiñak zurixak. (-). esaera. (Izag Oñ)..
- On billa, on billa, bonbilla. (c). esaera. On-onaren bila ibiltzeak ezer gabe gelditzea dakarrela. Refrán que indica que en la búsqueda ansiosa de lo mejor puede ocurrir que nos quedemos sin lo normal.. Ezkontzari buruz, batik bat. Bonbilla hitzak badirudi garrafoia edo botila handia esan nahi duela. .
- Ondo eiñan pagua, ate ostian palua. (c). esaera. Esker txarra jasotzen denean esan ohi da.. Erregiñia baiño obeto zaindu giñuan eta gero lapurretan egin zoskun. Ondo eiñan pagua, ate ostian palua. .
- On egin janak eta kalterik ez edanak. (-). esaera. (Lar Antz). Jaterakoan probetxu ona opatzeko esan ohi dena..
- Or drank, emen drank, erdi-erdixan billafrank. (-). esaera. (Lar Antz). Errotaren igarkizuna..
- Ori be or geratuko da, ez karrera eta ez sopanda. (d). esaera. Norbait ez ikasketa eta ez ezer geratuko dela adierazten duen esaera polita.. Bueno nik askotan entzun izan dot esaten dala igual, ba “Ori be or geratuko da, ez karrera eta ez sopanda”. Eta orduan uste dot izaten dala ba asi dau gauza bat, baiña ez ola ganora geixegikin, da orduan ba ezta ailleauko ez karrera eta ez sopanda. Uste dot sentido orretan erabili izan dala. Lurdes.. KARRERA eta SOPANDa etxegintzako berbak dira, zurak..