- Orri sendorra lepuan eta zozokumak kolkuan. (d). esaera. Aitari entzuna. Ez dakit ziur zer esan nahi duen. Udaberriaren etorrerari buruzkoa dirudi. Orri sendorra, itxundutako orria, agian.. Orri sendorra lepuan eta zozokumak kolkuan. .
- Osasuna, munduko ondasuna. (-). esaera. (Lar Antz)..
- Otsailgo ilbete, edurra ni bete. (-). esaera. (Izag Oñ). Elur asko egin ohi du, nonbait, otsaileko hilbetean. .
- Otsailgo lora, ezpalitz oba. (-). esaera. (Oñati.) (Izag Oñ). Otsaileko eguraldi ona, kaltegarri..
- Otsaillan mitxeleta orixak, martixan gorularixak. (-). esaera. (Izag Oñ). .
- Otsaillian mitxeletia baiño ardi artian otsua obe. (-). esaera. (Lar Antz) Eguraldi ona ez da komeni izaten hain goiz. .
- Otsua aittatu, otsua agertu. (-). esaera. "Gazteleraz: 'hablando de Roma el Papa se asoma'." (Lar Antz) .
- Otxandixoko pikuak baiño berdiaua. (d). esapidea. Oso berdea.. Kontxita maistriak leziñua artzen zoskunian eta jakiñ ez, esaten joskuan: "Esto está más verde que los higos de Otxandiano". Enajotsan entenditzen zer esan nai zeban, aiketa udazken baten egualdi txarragatik pikuak eltzeke geldittu zien arte. Paraje otza izangok itxuria Otxandixo. Klem.. Erdaraz jaso dugu esaera, baina pentsatzekoa da sasoi baten euskaraz esango zela. Kontxita maistra, Kontxita Maiztegi zen, euskalduna, gero, handik urte askora Ikastolako andereñoa izango zena. .
- pasautako urekin presia egin nai izan. (-). esaera. Gauzak erremediorik ez dutelarik konpondu nahi direnean erabiltzen den esaera: Ori pasautako urekin presia egin nai izatia dok. .
- Personia logura antxian, gose antxian eta diru-falta antxian ibiltze ei da onduen. (d). esaera. Urritasunak mesede egiten duela adierazten duen esaera jakintsua.. Ikusten den bezala, inoiz antxian esaten da, adierazkortasunagatik edo. .
- Pezetiaatik duroik ez. (-). esapidea. "Inork ez du ezer erregalatzen." (Lar Antz).
- Pillo, pillo, sangarra pillo!. (-). esaera. "Aupa! Viva! Poztasuna adierazteko berbak. Tor. Etxebarriak diñuan moduan: 'Palabras mágicas con las que los chicos proclamábamos la exclusividad de algún feliz hallazgo, como un montón de flores, fresas, moras." (SB Eibetno)..
- Piñu-momorro, piñu-momorrua. (c). esaera. PIÑU-KOKO. Procesionaria.. Putia, piñu-momorua eta guardazibilla ez ei da sekula faltako. Esaera ez oso zaharra.. Sin. infarnuko katu.
- Pitxilipeta orixa, iru egungarrengo eurixa. (-). esaera. (Oñati.) PITXILIPETA ORIXA, URTEBETEGARRENGO EURIXA. Tximeleta horia ikusten bada, euria laster. (Izag Oñ)..
- Pobrian arrazoia eta urriñeko suegurra alperrik galtzen die. (-). esaera. (Antzuola.) (Lar Antz). .
- Potia pote, naiz pipar da naiz tomate. (-). esaera. (Eibar.) "Oparitutakoari ez zaiola muzin egin behar esan nahi duen errefraua. A caballo regalado.... Potia pote, naiz pipar da naiz tomate, eta laga nai ez badozu..
- Prailian dozenia amairu. (c). esaera. (Eibar.) "Neurria baino gehiago hartzeko (edo emateko) prest daudenei buruz esan ohi da. Fraileen dozena hamabikoa izan beharrean hamairukoa omen da. Fraile-katilua ere ohizkoa baino handiagoa izaten da". Emoixozu apur bat geixago, badakizu, fraillien dozenia, amairu..
- Probaua ikisixa baiño obe. (-). esaera. (Antzuola.) (Lar Antz). Probatzen dena ikasten dena baino baliogarriagoa dela..
- Putia, piñu-momorrua eta guardazibilla ez ei da sekula faltako. (c). esaera. Esaera ez oso zaharra. .
- Sagar ustelak ondoko guztiak usteldu. (-). esaera. (Lar Antz).. ságar, sagárra. (a). izena. botanika malus domestica. Manzana, manzano.. Zuhaitzari SAGAR ARBOLA ere bai. Bitan bereizten dira: gezak (dultzeak) eta garratzak. Zenbait sagar mota: agostu sagarra, boskantoia, esnaolia, frantzesa, guenetxe s., ipurberdia, kamusia, libra s., madari s., merkaliña, reineta zurixa eta beltza —edo errezil edo errege sagar zurixa eta beltza—, santiago s., san juan s., txori s., urdin s., urtebete s., zulote s., zuma s. . sagarra jo, . (c). aditza. Sagarra txikitu sagardoa egiteko.. Ik. sagárra jóteko mákina.. jansagar, jansagarra. (-). izena. "La manzana de comer." (Izag Oñ). ...
- San Bizente otza, neguan biotza. (c). esaera. San Bizente eguna (urtarrilak 22). Parteittiko jaiak..
- San Juan, San Juan, nekez etorri eta bizkor juan. (-). esaera. (SM Zirik). Gauza onak (kasu honetan jaiak) gutxi irauten dutela. .
- San Jurji, artuak ereitteko goizegi, San Markos, artuak ereindda balegoz. (c). esaera. San Jurji: apirilak 23, San Markos: apirilak 25. Artoak noiz erein behar diren erakusten duen esaera. Tarte estua, benetan..
- San Pedroz kuku, San Martzialez mutu. (c). esaera. San Pedro eta San Martzial (ekainak 29 eta 30) egun seinalatuak Bergaran. Kukua egun batetik bestera mututzen da San Martzial egun inguru horretan. Parranda bixamonetan ere esan ohi da, eztarria izorratua dagoelako hitz egin ezin denean. .