Bergara aldeko hiztegia
gabóngiñ, gabongíña.
(d).
Izena.
gabongille (Lar Antz).
Gabonetan gonbidatu joaten dena, edota bere jaiotetxera itzultzen den morroi edo mirabea.
“Gabongiñei bakillau bana emuten zotsen nausixak.”
Esamoldeak:
gabongiñára.
(d).
Izena.
Gabonetan bere etxera kanpoan lanean dabilena.
“Kriau euanak eruaten zittuan etxera, gabongiñara. Bakillau txiki bat eta etxian einddako ogi bat. Aniz.”
Baita «gabongiñako erregaluak», «gabongiñatik bueltau», etab..
gabonsári, gabonsaríxa.
(c).
Izena.
Gabonetako oparia. Antzina morroi eta kriadek gabonetan beren etxeetara eramaten zuten nagusiak emandakoa. Nagusiek errenteroei ere egin ohi zieten. · Aguinaldo.
“Kriadak eta bakaillaua eruaten juen. Plaza-batzaillia, aguazilla be etortze zuan gabonsari billa. Klem.”
Gabónzar egun, Gabozar eguna.
(a).
Gabonzar, -ak.
El día de Nochevieja.
“Gabonzar egunian il zan./ Basarrira goiaz Gabon-zarretan./ Biar Gabonzar eta etzi Urtebarri.”
Azen.: Gábonzar ere bai.
Urtézar egun.
gaillégo.
1.gaillego, gaillegúa.
(a).
Izena.
Galiziarra.
“Gaillego asko bizi da Eibarren.”
Mutikotan norbaiti burla egiteko zera esaten genuen: Kobarde...! gaillego...!.
2.gaillego, gaillegua.
(d).
Izena.
Mendebaletik jotzen duen haize mota.
gaillégo áize, gaillégo aizía.
(d).
Izena.
Mendebaletik jotzen duen haizea, Elosun.
“Mendebaletik jotzen duen haizea, Elosun Anboto aizia eta gaillego aizia gauza bera da.”
gaillego.
gáillur.
1.gaillur, gaillúrra.
(c).
Izena.
Mendi baten bizkar hezurra. · Cresta de una montaña.
“Gora igo giñanian gaillurrez gaillur joan giñan puntaraiño./ Behin gaillurra artu ezkero erreza da bidia.”
"Mendi-tontor", "punta" zentzuan ere entzuten da.
.
2.gaillur, gaillúrra.
(c).
Izena.
Teilatuaren ur biek bat egiten duten ertza. · Arista de un tejado.
“Zuen teillatu gaillurian usua dago geratuta.”
Gaillurreko habeari gaillur-egur edo goiaga.
.
gaillur-aga, gaillur-agia.
(b).
Izena.
Gailur-egurra.
“Orri, goiagia, gaillur-agia. Sebas.”
gaillur-egur.
gaillur-egur, gaillur-egúrra.
(b).
Izena.
Teilatuaren bizkarrezurreko habea, alde bateko eta besteko kapirioak eusten dituena. · Cumbrera.
“Gaillur-eurra ta sartzeko aitza; aitza ero akaziak balio dau. Sebas.”
Inoiz entzuten da etxeko gangorr gailurra adierazteko: Oinddio euskixak eztau joten gure etxeko gangorra, eta datozen San Blasak arte eztau joko..
gaillur-aga.
gaillur-téilla, gaillur-teillía.
(c).
Izena.
Teilatu gailurrean ilaran jartzen den teila handia. · Teja de cobijo.
“Gaillur-teillak. Aundixauak. Don.”
gaiñ.
1.gáiñ, gáiña.
(c).
Izena.
Cima, cumbre, puerto de montaña.
“Anboto gaiña artu orduko laurak zien./ Oinddio eztabe pasau korredoriak Elgetako gaiña.”
Esamoldeak:
gáiña ártu.
1.gaiña artu.
(b).
Mendatera, tontorrera edo gailurrera heldu.
“Kostata, baiña azkenian artu gontsan gaiña.”
2.gaiña artu.
(c).
Lan bat menderatu.
“Gabonak etorrikoittuk lan orri gaiña artu orduko.”
2.gaiñ.
(b).
Posposizioa.
gaiñian.
Sobre, acerca de.
“Politikian gaiñ obe dou ez berba eiñ, asarretu eingo ga ta./ Eztaukat ezer esateko orren gaiñian.”
GAI.
3.gaiñian.
(a).
Posposizioa.
gaiñetik, gaiñera....
Sobre, encima de.
“Mai gaiñian dago kutxillua./ Kendu liburuak oe gaiñetik.”
4.gaiñ.
(c).
Posposizioa.
Bajo la responsabilidad.
“Eneuke ezetara be lan ori neure gaiñ artuko./ Zeure gaiñ artu dozu azkenian ardura guztia.”
NOREN GAI.
5.gaiñ.
gaiñazpi urten.
Esapidea.
gaiñazpi jo.
"Porrot egin, egoerak buelta eman.
“Lantokixak gaiñazpixa seittuan joten dabe./ Urte asko ezta bier familixa baten gauzak gaiñazpi itteko.”
gaiñegur, gaiñegurra.
(d).
Izena.
Kamainako goihabea. · Viga que sostiene el techo de la choza.
“Au jo daigun zala gaiñegurra. Mateo.”
gaillur-egur, goiaga.
gaiñeráko.
1.gaiñerako, gaiñerakua(k).
Izena.
Gainontzekoa, enparauak. · El resto, los restantes.
“Zuk kotxia ipintzen bozu gaiñerakua neuk jarrikot./ Ama jatorra da baiña gaiñerakuak...”
gáiñetiko.
2.gaiñerako, gaiñerakúa.
(b).
Izena.
Otordu bateko plater inportantea: haragia, arraina... · El plato fuerte, el principio.
“Zuek ensaladia jan bittartian preparaukot gaiñerakua.”
prinzipíxo.
gaiñestáli, gaiñestalíxa.
(d).
Izena.
Zeru lainotua. · Dícese del cielo nublado.
“Gaiñestali onek jarraitzen badau tomatiak gorriña arrapauko dabe./ Gaiñestalixa txarra da orturako./ Uda geixena ein ddau gaiñestali.”
adb. gisa, batik bat..
goiestali.