Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

zarta-zárta. (c). Onomatopeia. Erraz eta ugari hizketan, egiak nahiz gezurrak (batik bat), arrazoiak nahiz zentzugabekeriak, esaten. · Voz onomatopeica que indica abundancia y facilidad diciendo verdades, mentiras, razones, etc. Gizurrak esateittu arek zarta-zarta. Klem./ Arrazoiak zarta-zarta botaittu. Inoiz entzun daiteke beste testuinguru batzuetan ere: Milla pezetakuak zarta-zarta etara jittuan mai gaiñera. Testuinguru honetan BLASTA-BLASTA da normalagoa..
zartáiñ, zartáiña. (a). Izena. Sartén. Esaerak: Zartaiñak lapikuai: alde ortik beltz ori. Esaera. Antzuola. (Lar Antz). Esamoldeak: zartaiñ ipurdixa baiño beltzaua izan. Hala esan ohi da gauza oso beltzez, pertsonez, batik bat. Zartaiñ-ipurdixa baiño beltzaua dan kubana batekin ezkondu da.
zartáiñ-ipúrdi
zartáiñ-ipúrdi, zartáiñ-ipúrdixa. (c). Izena. botanika. daucus carota. Zanahoria silvestre. Millu edo anis bedar deitzen zaion landarearen antzekoa da, unbeliferen familiakoa, baina ez du haren usain berezia. Ona omen da odola garbitzeko, libratzeko eta urdailerako. Baita erreuma dutenentzat ere.. content_copy san juán lora.
zartaiñéko, zartaiñekúa. (b). Izena. Zartaginean prestatutako janaria. Gabetan beti zartaiñekua afaltzen dou.
zartákor, zartákorra. (d). Adjektiboa. Erraz zartatzen dena. · Lo que se resquebraja fácilmente. Gaztai klase batzuk oso zartakorrak izateittuk./ Keixia zartakorra izeten da. Zartakorra esaten jako brintzatu eitten dalako sikuan. Don.” content_copy pitzákor.
zartára. 1.zartára, zartaría. (a). Izena. Zartada. · Golpe. Zartara edarra artu dau arbolatik jausitta. content_copy zartatéko. Esamoldeak: zartaría euki. (c). Esapidea. eufemismoa Zoro samartuta egon. Orrek zartara demasa jaukak. zartárak bota. (c). Esapidea. Disparateak, gauza sinesgaitzak esan. Arek pe, muturra puxkat berotutakuan zartara galantak botatze jittuk. 2.zartara, zartaria. Izena. Eibar. Grieta, quebradura.
zartatéko, zartatekúa. (b). Izena. Zartada. · Golpe. Nik artu najuan zartatekua. content_copy zartára.
zartenázo, zartenazúa. (d). Izena. adierazkorra Sartenazo, golpe. Lo hemos oído decir sobre todo de las descarga eléctricas. Entxufia ipintzen nebillela zartenazo edarra artu najuan./ Azelakotxe zartenazua artu zeban buruakin ate-markua jota.
zartíau
zartíau. (b). da Aditza. zartau. Zartatu. · Resquebrajarse, agrietarse, cascarse. Mutikotan, neguan esku-gaiñ guztiak zartiauta eukitzen giñuzen./ Etxe zar aretako paretak danak zartiauta dare./ Pinturia zartauta dauka zure kotxiak.
zártzaro, zártzarua. (b). Izena. zaartzaro. Zahartzaroa. · Vejez. Zuek eztakizue zartzarua zelako gogorra dan. Esaerak: Zartzarua, bigarren umealdixa. Esaera. (Lar Antz). Esamoldeak: zartzaroko papel, zartzaroko papelak. Izena. Los papeles de la jubilación. zártzarua kobrau. (b). Esapidea. Cobrar la jubilación. Zartzarua kobratzen asitta dago.
zast!. (b). Onomatopeia. zasta. Gauza zorrotz bat sartzearen onomatopeia. · Onom. de meter un objeto afilado. Sillan jartziaz bat, zast, orratza sartu jata ipurdittik. Esamoldeak: zísti eta zásta. (c). Adberbioa. Akulua edo punta zorrotzeko zerbait behin eta berriro sartzen. Moskito demoniuak dabitz zisti eta zasta. zasta-zasta. 1.zasta-zasta. (c). Onomatopeia. Gauza zorrotz bat sartzearen onomatopeia. 2.zasta-zasta. (c). EsapideaOnomatopeia. lagunartekoa Larrujotzearen onomatopeia. Kotxe barruan jo jotsan zasta-zasta.