Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

sanokeríxa, sanokerixía. (c). Izena. Artoberokeria; egin edo esan. · Gansada, gamberrada suave.
sanókortxo, sanókortxua. (c). Izena. adierazkorra Sanidade handikoa. Aura dok sanokortxua, aura.
sanokote, sanokotía. (c). Izena. Sanidade handikoa. Gure laguna dok, sanokote bat.
sanópotro, sanópotrua. (c). Adjektiboa. adierazkorra Kirten xamarra. · Majadero (con una connotación más suave). Aura dok sanopotrua aura, kriston izotza ta manga utsian.
santa, sántia. (a). Izena. Santa. Oiñ eztago len beste santu ta santa.
santa-eske
santa-eske, santa-eskia. (c). santageda-eske. Egun horretan egiten den eskea. Santa-eskia egin biakou aurten be./ Danok urten giñuan santageda-eskera. Esaerak: Santa Ageda eskian, arbi lorak artuta basarrittan mutilak. Esaera. (Lar Antz). Udaberri eta negu ona izaten denean.
Santa Lutzia. Santa Luzia. Abenduak 13, egun seinalatua, besteak beste Zumarragako feria eta egunik motzena (jendearen ustez, behintzat) delako. Esaerak: Santa Lutzia eguna, argittu orduko illuna. (b). Esaera. Esaera ezaguna.
santa-eskále, santa-eskáliak. (d). Izena. santageda eskale, santageda batzeille. Santageda eskean dabiltzanak.
Santágeda. (c). Santa Ageda. Santa Ageda. Otsailaren 5a. santa-eskaliak. Santa Ageda bezperan santageda batzera irteten dira santageda-batzeille edo santa-eskaliak.. Esamoldeak: Santágedara eruateko moduan egon. (b). Esapidea. Zoratuta egon. Santa Agedan (Gesalibar, Arrasate) zoroetxea dagoenez, horrekin identifikatzen da zorotasuna..
Santámaiña. (a). Izen propioa. Santa Marina, Bergarako parrokia. Uztailak 18 Santamaiñako zubixan itxoingotsut.
santámaiña madári, santámaiña madaríxa. (d). Izena. Madari mota bat.
santíago ságar, santíago sagárra. (c). Izena. Santiagotarako edo abuzturako etortzen den sagar trinko, lodikote eta gorrixka. · Manzana de Santiago. Gogorra izaten da santiago sagarra.
Santíago(n) bide, Santíago(n) bidía. Izena. Vía láctea. Don.
Santíaguak
Santíaguak. (c). Basalgoko eta Goimendiko jaiak, besteak beste. Uztailak 25 Santiagotan Uberatik Goimendira joate giñan./ Santanderko portuan gizon batek esan ei zotsan basarrittar bati: eztakizula zenbat balio daben aurreko barku orrek? Eta onek kontestau: esaidazu zeuk lelengo zenbat balio daben Santiago-Santanetako zaparrariak. Klem.” Esaerak: Santiago-Santanetako eurixa, urte guztiko ogixa. Esaera. Garai horretako euria urre-gorria da baserritarrentzat: artoa, baba, leka, tomatea... euri-egarri izaten delako. (Santiago: uztailak 25; Santa Ana: uztailak 26).
Santikúrutz
Santikúrutz. San Juango Irazabal Egiko auzuneko ermita; maiatzak 3, eguna. · Santa Cruz. Len konjurua be eitten zan. Maietzan iruan asten zan, Santikurutz egunian. Mertz.”