Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

Sán Páulo, Sán Páuluak. (c). Izen propioa. Uberako jaiak. Urtarrilak 25
kúku.
kúku
1.kúku, kúkua. (b). Izena. Cuculus canorus. Cuco, cuclillo. Esaerak: San Pedroz kuku, San Martzialez mutu. (c). Esaera. San Pedro eta San Martzial (ekainak 29 eta 30) egun seinalatuak Bergaran. Kukua egun batetik bestera mututzen da San Martzial egun inguru horretan. Parranda bixamonetan ere esan ohi da, eztarria izorratua dagoelako hitz egin ezin denean. Esamoldeak: kúkuak jo. 1.kukuak jo. (b). Esapidea. Kukuak kantatu. 2.kukuak jo. Esapidea. Hurrengo udaberria heldu. Kukuak joko jok lan au akabau orduko./ Asitta dago kukua joten. kukuai begira egon. Esapidea. Antzuola. Ezer egin gabe egon. Zu lan baten zabitzen bittartian ni ezingo naiz eon kukuai begira. (Lar Antz).” kukua entzun ez. (c). Laster hil. Orrek etxuat uste aurten kukua entzungo dabenik. kuku jo. (d). Esapidea. Leher egin. "Kuku jo dau: ya no puede más. Kuku jota: makotuta; kankindduta. Rendido, agotado." (Izag Oñ)” 2.kúku, kúkua. (d). Adjektiboa. Txikia; etxeez, lokalez eta horrelakoez. Uberako tabernia kuku xamarra dok. Klem.” Gutxi erabilia. .
San Simon eta San Juda. Izen propioa. san simon. Urriak 27.
Sanantonábat. (b). Toponimoa. San Anton abata. Urtarrilak 17. Bergarako ermita eta auzo ezaguna. Sanantonabat egunian aintxintxika karreria egoten da urtero./ Guazen Sanantonabatéra. Bitxia bada ere, hitz bakar bat bezala ahoskatu ohi da normalean. .
sandiós!. 1.sandios!. (b). Interjekzioa. Juramento bastante usado. Sandios! Ainbeste lan eiñ da alperrik. 2.sandiós izan. (c). Esapidea. adierazkorra Norbait handiustekoa dela esateko konparaketa gisa erabilia honelakoetan: Batzuek sandios diela uste juek eta gero ezebez./ Ze uste jok pa orrek, sandios dala, ala?
sangrádero, sangráderua. (c). Izena. Baserri bidetan urarentzat dauden zangak. · Zanjas de desagüe en los caminos de los caseríos. Sangraderuak garbitzera joan da, eurixa gogor da ta. Ubera aldean batik bat. Erreten ere bai zentzu berdinean. Oñatin zumetaitz..
saníau. (b). da du Aditza. Osatu. · Curar, sanar. Akzidentia euki zeban da oinddio ezta saniau. content_copy osátu.
sanidáde, sanidadía. (b). Izena. adierazkorra Patxada handia Lanera joan barik eta telefonoz abixau bez; ik daukak sanidadia./ Arek daukan sanidadiakin oinddio galanta aziko da.
sáno. 1.sáno, sánua. (b). Adjektiboa. Osasun edo egoera onean dagoena. · Sano, -a, saludable. Zuen aitta oso gizon sanua zan gaitza sartu jakon arte./ Sagar sanuak barkara jaso ta ustelak zakuan sartu. Eguraldiaz, egualdi sanua esan ohi da. . 2.sano. (b). Adberbioa. Sano, no contaminado. Ni sano nago, ta zu? Analisisak eindda daukazu? 3.sáno, sánua. (b). Adjektiboa. Sano, -a, franco, -a, de carácter abierto. Mutill alegria ta sanua da. 4.sáno, sánua. (b). Adjektiboa. Inoiz "ingenuo", "de pocas luces", "sanidade handikoa" zentzuan entzuten da, sánogixa esaten denean, batik bat. Bape malizia bakua da; sanogixa dala pentsatzen jat. 5.sano egon. (b). Esapidea. Burutik sano egon. · Ser cabal, regir bien. I ez ago burutik sano./ Sano dagonak etxok ori eitten. Burutik sano gehienetan.. 6.sano egon. (c). Esapidea. Uste izan. · Estar en que, estar persuadido de que. Sano neuan gaur zapatua zala./ Sano genden pagauko zoskuela.