Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

sarekára, sarekaría. (c). Izena. Sarekada. Arrantzan, sare-kolpe bakoitza. Iru sarekaratan naikua eskaillu arrapau giñuan.
sarétu. (d). da Aditza. Eskastu oihala, bitarteak nasaitu ehunari, sare antza hartu, alegia. Izara orrek ziero saretuta dare eta botatzia onena.
sargóri. (b). Adberbioa. Se dice del bochorno, del calor sofocante. Gaur sargori dago. Adinekoei ez zaie "egualdi sargorixa" eta horrelakorik entzuten, uste dugunez. .
sári, saríxa. (b). Izena. Regalo, paga, premio, dote. Amandrian sarixan zaiñ nago./ Etxokonian, itturriko ura ekartzearren, txokolate ontzia izate zan sarixa.
sárjento. 1.sárjento, sárjentua. Izena. Sarjento. 2.sárjento, sárjentua. (b). Adjektiboa. Agintzea (eta era zakarrez) gustatzen zaion gizona. Ori be sarjento majua izan dok bere denporan. Emakumea denean, sarjentona. .
sárjento
3.sárjento, sárjentua. (c). Izena. sárjenta, -ia. Bi pieza edo gehiago elkarren kontra estutzeko erabiltzen den tresna. · Sargento. Orrek sarjentuak, da bestiak tornilluak. Martin.” Txikia denean, tornillo. .
sarjéntona, sarjéntonia. (c). Adjektiboa. Agintzea (eta era zakarrez) gustatzen zaion emakumea. Gizona denean, sarjento..
sárna, sarnía. (c). Izena. Sarna. Gerratian ikusitta najaok ni sarnia; lengusu bat etorri zuan frentetik. Olako bigununetan (atzaparren jaiokeran) jota dana ura darixola, llagauta. Klem.” Esamoldeak: sarnia baiño txarraua izan. Esapidea. Oso txarra izan.
sarpíau. (c). du Aditza. Eskuaz edo paletaz paretara porlana edo igeltsua bota. · Revocar paredes. Sarpiau? Paretian ola eskuakin ero paletiakin zera bota.
sarpío, sarpiúa. (d). Izena. Sarpiatze lana.
sarra-sarra. (b). AdberbioaOnomatopeia. Ugaritasunez. · Con profusión. Dirua sarra-sarra gastatzen dau./ Orrenian txanpana sarra-sarra eraten da. Euri-zaparradaz ere entzun daiteke. Eurixa sarra-sarra diardu..
sarreka, sarrekia. Izena. Eibar. "Cajón." (SB Eibetno).
sarri. (a). Adberbioa. Maiz. · A menudo. Enaiz sarri joaten zinera. Esamoldeak: sarri askotan. (b). Adberbioa. Maiz. Sarri askotan obe izaten da ixilik egotia. content_copy sarrittan.
sarríttan. 1.sarrittan. (b). Adberbioa. Sarri, maiz. · A menudo. Pello ta bixok sarrittan egoten ga alkarrekin. content_copy sarrittan, sarri. 2.sarrittan. (b). Adberbioa. Batzuetan. · A veces. Sarrittan obe da bakarrik egotia lagunarte txarrian baiño./ Sarrittan, etxian geratuko bagiña obe. content_copy bátzutan.