Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

auldade, auldadia. (c). Izena. Ahultasuna. · Debilidad. “Goiz osua baraurik, auldadiak jota neuan.”
áuldu. (c). da du Aditza. Makaldu, debildu. · Debilitar(se), perder consistencia. “Joan dan egunetan ziero aulduta nabill./ Etxe orren abiak aulduta dare.”
áulki, aulkíxa. (b). Izena. alki. Banketa hankamotza, bizkarleku gabea. · Taburete bajo, sin respaldo. “Txalak ostikaria bota zeban da esne-baldia, aulkixa ta danak aidian.” Behiak jaisteko-eta erabili ohi da..
aulmara. aumara.
aume, aumie. (c). Leintz. Antxumea.
áundi. 1.aundi, aundíxa. (a). Adjektiboa. andi. Grande. Oso adinekoei ANDI ere entzun dakieke inoiz. “Nere amandria-bisabuela zan Larrañaa Andiko alabia. Hil.” Hilarik AANDI dio beste behin (Ik. "aundixa izan"en azpian). Hilarik berak AAUNDI dio hurrengo esaldian, enfasia eman nahirik edo: Katillu lurrezkuak, aundixak izete zien, lelengo danak saldia. Da gero plater aaundi batera etarata babia.. ohar bat Esamoldeak: aundíxa izan. 1.aundíxa izan. (c). Esapidea. Harritzekoa izan, ironiaz, alderantzizkoa adierazi nahiz. “Aundixa dok pa beti igual izatia./ Aundixa da ba ori be zuri pasau biar izatia.” 2.aundíxa izan. (c). Esapidea. Haundiustekoa, harroskoa izan. · Se dice, con cierta sorna, de los que se creen superiores. “Orrek bere denpora guztian izan die aundixak./ Oiñ il ddan Gaiñeko Bitor, da Laudazko Julianan gizona, aandixak orrek! Aaltuak! Jarri eskillara armailletan, elizpekuan kanpora begira ta, ogixa jan danba-danba, ta mutill galantak.” áundixak eiñ. (c). Esapidea. Matrakakeriak, parrandak, etab. egin. “Urte ederrak pasau giñuzen guk an, aundixak eindda e. Eli.” 2.aundi, aundíxa. (c). Adjektiboa. Ona, ohizkoa ez dena. · Extraordinario, -a. “Orduan Donostiara joatia gauza aundixa izete zan./ Errentiakin juten zienian eskillara-buruan emote i eben arrautza bi ta baso txiki bat bete ardao, eta ogixa. Da aura aundixa. Hil.” Esamoldeak: jente áundi, jente aundíxa. (c). Gente importante. “Funziño demasak euzken, eta jente aundixa. Hil.” 3.aundi egin. (a). Aditza. Crecer. “Aspaldian aundi egin da zuen mutikua. ”
aundigúra. 1.aundigúra, aundiguría. (c). Izena. Harrokeria. content_copy aundínai. 2.aundigúra, aundiguría. (c). Adjektiboa. Harroa. content_copy aundínai.
aundiguráko, aundigurakúa. (c). Handinahikoa. content_copy aundínaiko.
aundikeríxa, aundikerixía. (b). Izena. Soberbia, alarde de vanidad. “Familixa ori aundikerixan oittuta dago./ Dana aundikerixia besteik eztauka orrek.”
áundiki, áundikixa. (c). Izena. Herriko dirudun, konde eta jauntxoei esan ohi zaie, eta baita haien antzeko izaten saiatzen direnei ere. · Dícese de los ricachones, jauntxos, etc., y de los que intentan imitarles. “Erriko aundikixak nai zeben guztia eitten zeben./ Familixa ori beti izan da aundiki samarra.”
aundínai. 1.aundínai, aundínaixa. (b). Izena. Harrokeria. · Vanidad, soberbia. “Diru asko eztau izango baiña aundinaixa” content_copy aundigúra. 2.aundínai, aundínaixa. (c). Adjektiboa. Handinahikoa. · Persona con aires de grandeza. “Auraxe da persona aundinaixa.” content_copy aundigúra, aundiguráko, aundínaiko.
aundínaiko, aundínaikua. (c). Izenlaguna. Handigurakoa. · Persona con aires de grandeza. “Badakik aura zelakua dan; beti izan dok aundinaikua. Ez pentsau gero euli kaka danik” content_copy aundiguráko, aundigúra, aundínai.
aundíttu. 1.aundíttu. (a). da du Aditza. Handi egin, hazi. · Crecer, aumentar de tamaño. “Asko aundittu aiz aspaldixan./ Sukaldia aundittu dabe.” Pertsonez aundi egin gehiago aundittu baino. . 2.aundíttu. (b). da Aditza. Hincharse. “Betondua aundittuta daukazu.” 3.aundíttu, aundittúa. (b). Izena. Hinchazón. “Aundittua bajatzeko ipiñi izotza.”