Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

átzera. 1.átzera. (a). Adberbioa. Berriro. · Otra vez, de nuevo. Baiña zer? Atzera be lengo moduan, ala? Sin. berriz, berriro. . content_copy barríro, bárriz. 2.átzera. (a). Adberbioa. Hacia atrás. Joan zaittez atzera. Ganaduari ere atzera egin dezan átzera! esaten zaio, edo atz-atz! .. feedback aida!. Esamoldeak: ez atzera eta ez aurrera geratu. (c). Esapidea. Ezinean geratu. Gure arteko problemia ez atzera eta ez aurrera dago./ Kotxiakin ez atzera eta ez aurrera geldittu giñan. atzera eraiñ. (c). Hacer retroceder o desistir. Gero Amabirjiñiena sartu oskuen da San Antonionai atzera erain oskuen. Fran. (AA BergEus).” atzera eiñ. (b). Aditza. Retroceder, desistir. Preziua jakin dabenian atzera ein dabe. átzeraka bótatzeko modukúa. (c). Esapidea. Usain txarrekoa, ia beti. Txakurra atzeraka botatzeko moduko usaina jeukan. átzera bota. (b). Esapidea. Rechazar. Caja Ahorros-eko oposiziñotan, lau ez, beste guztiak lelengo prueban atzera botaittue. 3.átzera, átzeria. (d). Adjektiboa. Atzeratua. Haurrengatik batik bat. · Retrasado, -a. Txikittan ori oso atzeria zan da ikusi oiñ noraiño aillegau dan.
márdo. 1.mardo, mardúa. (c). Adjektiboa. Mardula. · Lozano, -a, robusto, -a. Aurten azak eztare mardo-marduak./ Oiñ azurra ta azala besteik ezta, baiña gaztetan mardo askua zan. Esamoldeak: atzera mardo egin. Esapidea. "Tabernetan eta, ordaintzeko orduan atzean geratu." (Zuaz Deb). 2.mardo, mardua. "Eskuzabala." (Lar Antz).
atzéra-áurrera. 1.atzéra-áurrera, atzéra-áurreria. (b). Izena. Joan-etorria. · Viaje de ida y vuelta. Neuk pe eztakitt zenbat atzera-aurrera ein ddoten dentistiana./ Beste atzera-aurrera pare bat eiñ tratoriakin, da bagoiazek etxera. content_copy joan-etorri. 2.atzéra-áurrera, atzéra-áurreria. (c). Izena. Jende edo ibilgailu mugimendua. Egundoko atzera-aurreria dabill gaur kamiñuan. content_copy joan-etorri.
atzéra-kárga, atzéra-kárgia. (c). Izena. Gurdiak edo beste edozerk edukitzen duena atzealdea gehiegi kargatuz gero. · Exceso de carga en la parte trasera del carro, camión, etc. Atzo azelakotxe atzera-kargia eruan giñuan etxera. Mozkor handiagatik ere esan ohi da, umorez: Atzo azelakotxe atzera-kargia eruan giñuan etxera.. feedback aurréra-kárga.
atzéra-sárda, atzéra-sárdia. (b). Izena. Hortzak behera begira dituen sarda. · Rastro con las púas hacia abajo. Burdixa usteko atzera-sardia onena. Sin. sarda-oker..
atzerabíde, atzerabidía. (d). Izena. Eragozpena. · Obstáculo. Belaxe eingoittugu zure papelak eta atzerabiden bat bada, abixaukotsugu.
átzeraka. (b). Adberbioa. Retrocediendo. Aurreraka joan biarrian atzeraka goiaz. Esamoldeak: astua atzeraka baiño terkuaua izan. (b). Esapidea. Oso tematia izan.
atzerakára. 1.atzerakára, atzerakaría. (b). Izena. Retroceso. Atzerakara izugarrixa ein ddau gure errixak aspaldixan. 2.atzerakára, atzerakaría. (b). Izena. Higuina. · Repeluzno. Aren kuartuan sartziak atzerakaria emoten dau. Atzerakaria emon, batez ere..
atzerátu. 1.atzerátu. (b). da du Aditza. Retrasar(se), atrasar(se). Erloju au oso atzeratuta dabill. Atzeratu ein ddabe jaialdixa. 2.atzerátu. (b). du Aditza. Gauza bat atzerago eraman. Atzeratu mai orrek. 3.atzerátu. (c). du Aditza. Atzera eragin. · Desanimar. Egualdixak jente asko atzeratu dau./ Aura eleuke atzeratuko ezta gerriak pe. 4.atzerátu. (b). du Aditza. Pelotan, atzera bota pelota. · Retrasar la pelota. Pelotia geixao atzeratu biok. 5.atzerátu, atzeratúa. (b). Adjektiboa. Atrasado, -a. Oso paraje atzeratuak dare Galizian. 6.atzerátu, atzeratúa. (b). Adjektiboa. Retrasado, -a mental. Orrek semia dauka atzeratu xamarra.