Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

átze. 1.átze, átzia. (a). Izena. La parte posterior. Seminarixo atzia zuriz pintau dabe./ Atzia baiño aurria polittaua da. feedback áurre. Esamoldeak: atzekúaz áurrera. (b). Adberbioa. Al revés, con lo de atrás para adelante. Jertsia atzekuaz aurrera daukazu. 2.átze, átzia(k). Izena. Ipurdia(k). · Nalgas, culo, trasero. Txal orrek egundoko atziak dauzka. Pluralean, batik bat.. Esamoldeak: atzian zulua izan. Esapidea. Inor ez dela perfektua adierazten duen esapidea. Aberatsa eta ederra eta nai dana izango da, baiña arek pe izango dau zeoze. Arek pe atzian zulua. content_copy ipurdian zulua euki. atzian gelditzekua ez izan. (c). Esapidea. Ausarta, aurrera egitekoa izan. Zuk pentsauko dozu zure semia santua dala? Ba aura be ezta atzera gelditzekua. átzia émon. (c). Aditza. Bizkarra, ipurdia eman (zentzu literalean, batez ere). Ez idak neri atzia emon da kontestaidak. atzeko otzik barik. (c). Esapidea. Eibar. "Lasai asko, zaratarik gabe, norberari botatakoa baino erantzun zorrotzagoa eman. Plaentziatarren urteerak atzeko otzik bakuak izaten dira. atzetik ibili. 1.atzetik ibili. (b). Esapidea. Norbaiti jarraika ibili. Besteak beste, faboreak edo arreta eskuratu nahirik Julion atzetik ei dabitz urrengo elekziñuetarako./ Polizia atzetik ei dauka./ Neska orren atzetik jabik aspaldixan. 2.atzetik ibili. (b). Zintzotasunik gabe edo azpikeriaz jokatu norbaitekin. Neri etxatak atzetik ibiltzia gustatzen, nik gauzak arpegira esaten jittuat. átzetik émon. 1.atzetik emon. (b). dio AditzaEsapidea. Ibilgailu batek beste bat atzetik jo. Atzo atzetik emon josten San Juango rektan. 2.atzetik emon. (b). Esapidea. arrunkeria Uzkitik zakila sartu. Irudizkoetan, izorratu. Kontuz ibilli ari, akordau orduko atzetik emungoske ta. atzé-mardo egon. (d). Esapidea. Ezer egin gabe egon, egonean egon. Lit.: ipurtaundi egon. Zuek egon atze-mardo, lanak berez eingo dielakuan. Oso galdua.. atze ona euki. (c). Esapidea. Nahikoa diru edo baliabide izan edozein ezustekori aurre egiteko. Urtebetian paruan egon arren, orrek eztauka billurrik. Atze ona dauka orrek.
atzé-bikotx, atzé-bikotxa. (d). Izena. Ipurtalde gizenak eta bikoitzak dituen txahalaz "atze-bikotxak" dituela edo "atze-bikotxa" dela esan ohi da. Ixkua aparta erosi jok ferixan. Atze-bikotxa. Pertsona ipurtandiez ere bai. Sin. atze-doble..
atzé-libre, atzé-libria. (d). Izena. Atzea libre duena. Arropa, zapata... Zapata "atze-libriak" dio JJp.k: Andrioi e, orrek takoi... orrek zapata atze-libriak.
atzéiñ. (a). du Aditza. Angiozar. Itzali. · Apagar Etxetik urten aurretik sua atzeiñ. Angiozarren bakarrik. Etim.: hatz+egin.. content_copy amatau, itxungi, eméndau.
atzékalde, atzékaldia. (a). Izena. Atzeko aldea. · Parte trasera. Liburuan atzekaldian agertzen da ori. feedback aurrékalde. Esamoldeak: atzekalde ona edo txarra euki. (b). Esapidea. Oñati. "Atzekalde ona, txarra xakok: se dice de una persona de buena o mala conducta, de mucha o poca reserva de dinero." (Izag Oñ).
átzeko zúlo, átzeko zulúa. (c). Izena. Ipurzuloaren eufemismoa. Tapaik atzeko zulua, puzkarti.”
atzelári. 1.atzelari, atzelaríxa. (b). Izena. Pelotan, atzean jokatzen duena. · Zaguero. Atzelarixa aurrelarixa baiño obeto egon da. 2.atzelari, atzelaríxa. (b). Izena. arrunkeria Homosexual masculino. Mutill guapo ori atzelarixa ei da.
átzera. 1.átzera. (a). Adberbioa. Berriro. · Otra vez, de nuevo. Baiña zer? Atzera be lengo moduan, ala? Sin. berriz, berriro. . content_copy barríro, bárriz. 2.átzera. (a). Adberbioa. Hacia atrás. Joan zaittez atzera. Ganaduari ere atzera egin dezan átzera! esaten zaio, edo atz-atz! .. feedback aida!. Esamoldeak: ez atzera eta ez aurrera geratu. (c). Esapidea. Ezinean geratu. Gure arteko problemia ez atzera eta ez aurrera dago./ Kotxiakin ez atzera eta ez aurrera geldittu giñan. atzera eraiñ. (c). Hacer retroceder o desistir. Gero Amabirjiñiena sartu oskuen da San Antonionai atzera erain oskuen. Fran. (AA BergEus).” atzera eiñ. (b). Aditza. Retroceder, desistir. Preziua jakin dabenian atzera ein dabe. átzeraka bótatzeko modukúa. (c). Esapidea. Usain txarrekoa, ia beti. Txakurra atzeraka botatzeko moduko usaina jeukan. átzera bota. (b). Esapidea. Rechazar. Caja Ahorros-eko oposiziñotan, lau ez, beste guztiak lelengo prueban atzera botaittue. 3.átzera, átzeria. (d). Adjektiboa. Atzeratua. Haurrengatik batik bat. · Retrasado, -a. Txikittan ori oso atzeria zan da ikusi oiñ noraiño aillegau dan.