Skip to main content

Azkeneko ekarpenak

Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.

burtxeloka egin. (-). esapidea. "Ganauak buruaz joteko keiñua egin.. Sin. jotera egin, adarka egin." (SB Eibetno)..
argáldu. (c). da-du aditza. Flakatu.   Adelgazar. . Asko argaldu aiz aspaldixan.. Uste dugu ondorengoa ere (du ad.) entzun daitekeela: Eztakizu zenbat argaldu daben Irenek. Flakatu gehiago erabiltzen da.. Sin. flakátu.
nere akorduan. (-). Ni gogoratzen naizenez, nire denboran.   Hasta donde llega mi memoria.. Nere akorduan eztot ain negu epelik ezautu./ Frontoia zure akorduan einddakua da?. Beste pertsona batzuekin ere berdin: zure akorduan, gure akorduan....
afáriketa, afáriketía. (c). izena. (Eibar.) "Juego de niños, cosa de broma. . Umien afariketia dirudi autu orrek./ Afariketia zalakuan, milla errialen okerra.. afariketan, . (-). "A comiditas; a papás y mamás. Sin. amatxoka ibilli." (SB Eibetno). . Sin. kozíñeketan..
bost orrixan bizi. (-). BOST ORRIXAN EGON. "Beldurrez.. Frankokiñ bost orrixan bizi giñan, guardazobillak etxian noiz azalduko." (Lar Antz).. Sin. lau gorrixan egon.
2. biotz, biotza. (c). izena. Enborrak erdi-erdian duen ardatza.. Erdixan biotza, erdi-erdixan; biotzekua eskasaua geratzen da, zartau eitxen da, pitzakorraua da. Sebas.. Bihotzak ez du lorerik.. Sin. giarra, -e, azur.
bíetz, biétza. (a). izena. BIATZ. Behatza.   Dedo, tanto de la mano como del pie.. Bereizi nahi direnean, ankako bietz edo eskuko bietz.. bietza txupatzen egon, . (-). esapidea. "Ezer egiteke egon.. Egon zaitte bietza txupatzen eta pastel barik geatuko za." (Lar Antz) .. bietza aora emon, . (c). esapidea. "Norbait ez dela tontoa esateko erabilia.   De eso nada.. .. erdíko bíetz, erdíko biétza. (b). Dedo medio, corazón.. Ik. atzámar.. biétz-txíki, biétz-txikíxa. (a). El dedo pequeño. .. biétz-potólo, biétz-potolúa. (a). Pulgar, dedo gordo. .. biétz-áundi, biétz-áundixa. (a). BIETZ POTOLO. Pulgar, dedo gordo...
apróbau. (b). du aditza. Intentar, hacer la prueba.. Zure bizikletiakin Elgetara igotzia aprobau biot.. Jana probau egiten da eta ez aprobau. Dena dela, aspaldi honetan behintzat, bi hitz hauek ia ez dira bereizten.. Sin. aprobia eiñ. Ik. usáu.
anezka, anezkia. (c). izena. Zeharraria daraman ziria sartzeko egurrezko tresna luzexka. Txalupa baten antza du, barrutik hustuta dago, eta bertan anezka-ziria jartzen da hariarekin. Ehundegiaren alde batetik bestera etengabe ibiltzen da zeharraria emanez eta eramanez.   Lanzadera, instrumento que usan los tejedores para colocar la trama.. Orrek eukitzen dabe anezkiai bultza eitteko; len zan olako beso bat; ta beso ori beti ola albora zetorren, arek ola eitten otsan ta ual baten bidez anezkiai, ta anezkia bialtzen zan beste aldeko anezka-etxeraiño, “cajon”, anezka-etxia, alde bittan zeuzkan berdiñak. Josu. . Sin. lanzadera..
amárretako, amárretakua. (a). izena. Goizeko hamarrak aldera egiten den otordua.   Bocadillo o comida ligera que se hace hacia las diez de la mañana.. amaiketako ere esaten da. Sinonimoak direla esan daiteke.. Ik. amáiketako.
arburu, arburúa. (d). izena. (Eibar.) "Peñasco, acantilado.. Eguarbitzako arburuan jarritta, orduak emoten nittuan Anbotora begira./ Itsas-ertzeko arburuetatik arrantzale eitten eban amuagaz. Sin. arkatx." (Etxba Eib).. Sin. arkatx.
artxabal, artxabala. (-). (eufemismoa.) (argot). Haxis zati haundia.   Placa. . Ez jok/n merke ipiñi hartxabala, baiña besterik ez jaok/n. (TSE Berb).. Ik. artxinga.
2. arránpalo, arránpalua. (d). adjektiboa. (Oñati.) "Que divulga los defectos que sorprende, difamador. Es más que agozabal." (Izag Oñ). .
artúa jo. (c). aditza. Artoa aletu artaburuak zaku baten sartu eta mazoaz joz; antzina, "artajaikixan".   Desgranar el maíz metiendo las mazorcas en un saco y golpeándolas con un mazo.. Mutikotan makiña bat aldiz ibillitakuak ga artua joten. . Ik. artájaiki.
-arrengo. (-). Sin. -garren.
béingoz. (-). 1. beingoz, . (c). adberbioa. BEINGUAN. Behin betiko.   De una vez para siempre.. Pagaiozu beingoz eta aber ixiltzen dan./ Biar datoz ojalateruak; ia beingoz akabatzen daben obria./ Aber gure neskiak beinguan aprobatzen daben kursua. .. 2. beingoz, . (c). adberbioa. Al menos esta vez, al menos una vez.. Mutikua!, ia beingoz beintzat atia ixten doken./ Tia Ixidora bisitatzera juan biako ziñakie, beingoz beintzat. . Beingoz beintzat, osorik eta jarraian entzun izan dut...
berándu abarrían. (c). esapidea. Berandu, ordua pasa eta gero.. . Ik. abarrian.
abarketa-zarka. (-). Ik. zapáta-zárka.
aalizate, aalizatie. (c). izena. (Leintz.) Ahal izatea, ahalmena.   Capacidad, poder.. Goñik aalizatie bai galanta baiñe burue falta..
áinka eiñ. (a). dio aditza. Haginka egin.   Morder.. Txakurrak ainka ein zotsan neskatilliai.. Ik. eldu.
álerze, álerzia. (c). izena. botanika ÁLERTZE, ALERZIA. Larix decidua. Leku garaietan dezente dagoen konifera, neguan orria galtzen duena.   Alerce.. Intxorta aldian alerzia sail ederrak dare./ Aiziak piñu ugari eretxi dau, baiña alerziaik ez.. Bi moduetara mugagabean.. Sin. piñú-álerze, -ia, piñu zúri.
gaua egunezko euki. (d). esapidea. Ume txikiak loa aldatuta euki.   Tener el sueño cambiado.. .
gazi-géza, gazi-gezía. (d). Ondorengo aipamenean bakarrik entzun dut, "gatzean" zentzuan.. Gazi-gezía esan eitten dok. Sagarrai tta. Eta janarin bat gertatzen badabe: “Gazi-gezan ondo ipiñiko ete dok, ik badakik eskua zabal samar ibiltzen da”. Don. . Ez diot besteri entzun. Donatok dio testuinguru honetan bakarrik esan ohi dela. Gatzian da arrunta.. Ik. geza, gazi.
1. franko. (c). zenbatzailea. Asko, ugari.   Mucho, abundante.. Orrek pe gizurra franko esaten dau./ Eurixa franko ein ddau gaur gabian. . Normalean mugatu singularrean doa aurreko izena, baina mugagabean ere entzun daiteke: gizur franko; euri franko. .