Skip to main content

Azkeneko ekarpenak

Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.

akábatzaille, akábatzaillia. (c). izena. (Eibar.) Leuntzailea.   Pulidor.. Akabatzailliak ezagun izaten dabe kalian be: musturra baltza. Baiña ondo irabazten dabe akabatzen. (SM).
akábau. (-). 1. akabau, . (a). du aditza. Bukatu, amaitu. Terminar, concluir.. Lanak akabautakuan, pelotan eittera joango naiz.. Amaitu inguruetan esan ohi da baina ez Bergaran.. Ik. buka(t)u.. 2. akabau, akabaua. (b). aditza. Pulir.   Metalezko piezei azala leunduz akabera eman.. Aixkoria zorroztu ta akabau. Jen./Joan zaittez Txopanera ia akabau dittuen nere piezak. (Etxba Eib). .. 3. akabau, akabaua. (c). izena. Acabado, pulido.. Oso akabau eskasa emun jotsek etxiai. (SB Eibetno)...
akábera, akáberia. (a). izena. Bukaera, amaiera.   Fin.. Akabera bareko lana da iztegi bat eittia./ Pelikulian akaberan txalo aundixak entzun zien..
akaberabako, akaberabakua. (-). (Leintz.) Demasa, handia.. A kalamidadia don akaberabakua.. Batez ere gaizki-esaka aritzerakoan. (Lein., gehienbat)..
akábo. (c). interjekzioa. Ez duela erremediorik, ezin dela ezer egin.   Que no tiene remedio, acabóse.. Andereñuak pe erderaz eitten badabe, akabo ba euskeria./ Baserriko mutillak mutilzar gelditzen badie, akabo baserrixa./ Txokolatia ekarri orduko jaten bozue, akabo ba..
1. akordau. (a). zaio aditza. Oroitu, gogoratu.   Acordarse.. Zure izena etxat akordatzen./ Akordau jatzu ogixa ekartzia?. akordauta be, . (c). esapidea. Akordatzen naizen bakoitzean; hura zen hura.. Guk pasau giñuzen gosiak. Akordauta be..... akordau eraiñ, . (b). aditza. Oroitarazi.. Akordau eraixozu biar dentistia daukala...
akordau eraiñ. (b). aditza. Oroitarazi.. Akordau eraixozu biar dentistia daukala..
2. akordau. (c). da aditza. Konturatu, ohartu.   Darse cuenta. Oinddio akordau barik zare Beeko estaziñoko etxiak botaittuena?/ Gaur be andik pasau naiz baiña enaiz akordau..
3. -ala. (b). Ahala.   A medida que . Artua zuritzen dabe erresaixua errezau ala./ Ezkontzeko eguna aillegau ala, egunian baiño egunian nerbiosuao zeuan..
ála ála!. (-). 1. ala ala!, . (a). interjekzioa. ÁLE ÁLE!. Agindu bat emateko erabiltzen den interjekzioa.   Interjección con la que se ordena algo.. Ala ala! asi lanian bixkor./ Ale ale! Alde emendik... 2. ala ala!, . (-). Ahoberokeriaren bat edo gezurren bat entzuten denean erantzun ohi da .. Ala ala, oin be bota dok botatzekua...
1. ala ala!. (a). interjekzioa. ÁLE ÁLE!. Agindu bat emateko erabiltzen den interjekzioa.   Interjección con la que se ordena algo.. Ala ala! asi lanian bixkor./ Ale ale! Alde emendik..
2. ala ala!. (-). Ahoberokeriaren bat edo gezurren bat entzuten denean erantzun ohi da .. Ala ala, oin be bota dok botatzekua..
alá be. (-). 1. ala be, . (b). juntagailua. Batez ere.   Sobre todo.. Deportista ona da, ala be pelotan./ Jente asko etortzen da Bergara, ala be neguan... 2. ala be, . (b). juntagailua. Hala ere. Iritzizko aditzen aurrean (uste, pentsau  ) erabiltzen da, indartzeko.. Bazatozte? Ala be pentsatzen giñuan zeoze pasau ete jatzuen bidetan./ Ala be uste neban enebala sekula akabauko lan petral ori... 3. ala be, . (d). 3Zera, honakoa, zentzuan entzun dakieke adin handikoei. . Ta gero ori neurri zanian, ba, asko izango zan da, esan i eban ala be: “Joño, ementxe beste sokakaa bat”. Hil... 4. ala be, . (-). . Ik. ála ta be..
1. ala be. (b). juntagailua. Batez ere.   Sobre todo.. Deportista ona da, ala be pelotan./ Jente asko etortzen da Bergara, ala be neguan..
2. ala be. (b). juntagailua. Hala ere. Iritzizko aditzen aurrean (uste, pentsau  ) erabiltzen da, indartzeko.. Bazatozte? Ala be pentsatzen giñuan zeoze pasau ete jatzuen bidetan./ Ala be uste neban enebala sekula akabauko lan petral ori..
3. ala be. (d). 3Zera, honakoa, zentzuan entzun dakieke adin handikoei. . Ta gero ori neurri zanian, ba, asko izango zan da, esan i eban ala be: “Joño, ementxe beste sokakaa bat”. Hil..
4. ala be. (-). Ik. ála ta be.
ála ta be. (b). juntagailua. ÁLA TA GUZTÍZ BE. Hala eta ere.   Aun así, a pesar de todo.. Botillerdi pattar eran zeban da ala ta be etzan mozkortu./ Bera zan txikixena, ta ala ta be irabazi ein zeban./ Iruretan bazkaittara ta ala be bera asarre.
alába bákar, alába bakárra. (b). izena. Hija única.. Alaba bakarra ta gaztaiña bakarra galdu eitten i die, . (c). esaera. ..
Alaba bakarra ta gaztaiña bakarra galdu eitten i die. (c). esaera.
alába ordéko, alába ordekúa. (b). izena. Hijastra, ahijada.. Sin. ugéz-álaba. Ik. orde.
2. -ala. (b). -ALAN. Asko, aditz partizipioari lotuta.   A tope, todo lo posible . Eurixa bota-ala diardu./ Egiñalak ein zittuan partidua irabazteko./ Pedalei emunala zoian mutikua.. BotaALÁN, emonALÁN ere bai..
1. ala. (a). adberbioa. Hala.   Así. Ala bizi leikek.. ala dalakúan, . (b). esapidea. ALA ZALAKÚAN. Gauzak era hartara direla sinistuta.. Zuek egon zaizte ala dalakuan, da ikusikozue./ Sasoi artan gaztaiñia ta babia besteik ezkiñuan jaten, baiña ala zalakuan bizi giñan. Baita OLA... Olaxe bia zala ta ibili, olaxe zalakuan. Ben. ..
akordauáldi. (-). 1. akordaualdi, akordaualdíxa. (c). izena. Zerbait oroitzen deneko aldia.. Urrengo akordaualdixan garbittuizu garajia... 2. akordaualdi, akordaualdíxa. (c). izena. Obesioaldia, zerbait modu obsesiboan gogoratzen deneko denbora.. Seme-alabak kanpuan dienian eta eztabenian deitzen, eta olakuetan, gure ama ziero nerbixuak jota egoten dok. Akordaualdixa daukanian eztok giro izaten aren inguruan...