Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| 1. péska, péskia. (a). izena. Arrantza. Pesca.. Goazen peskara sariak artuta./ Zer, badago peskaik Ubera aldian?. Arrain zentzuan ere badiote adinekoek: Zer jaukau afaltzeko, peskia ala okelia?. peskan eiñ, . (-). . 1. peskan eiñ, . (a). aditza. Pescar. .. 2. peskan eiñ, . (c). esapidea. Umeak errekan jolasean ibiltzerakoan, uretara jausi, busti-busti egin.. Gaur be gure mutikua peska(n) eindda etorri da.. Bergarako kalean erabilia. ... |
| ódixa, ódixia. (d). izena. ÓRIXA. Hodia. Canalón de tejado.. Odixia zulatuta dago ta konpondu ein biako da./ Zinkazkuak izeten die orixak.. /a/ organikorik gabe ere entzuten da: Orixa lekuz aldatu bia da. . Sin. kanalóe, -i. |
| oillo-narrúa eiñ. (-). esapidea. OILLO-IPURDIXA EIÑ. Ponerse la carne de gallina, sea por miedo, frio, etc. Lehenengo autoa ikusi zutenekoa kontatzen du Anizetak:. Aura ikustera: suzko kotxia. Gero ugeldu zien, baiña orduan auraxe bakarrik emen. Billurtuta, zera, oillonarrua eindda; aura zala billurgarrixa ta... Aniz. . |
| 1. nái, náixa. (b). izena. Gogoa (adibideko adieran bakarrik). Voluntad, acto de querer.. Fraille juatia bada bere naixa, joan deilla.. naiko, naikúa. (-). adjektiboa. Hitz konposantuaren bigarren zati bezala(-NAÍKO, -naíkua) nahi duena, pretenditzen duena.. Barregarri-naiko liburu bat egin dau, baiña graziaik eztaukanak eztauka./ Aundi-naiko etxia dauka, baiña estilo gutxikua... |
| Obispo itteko lenengo monagillo izen bi da. (-). esaera. (Antzuola.) "Ezer ez da berez lortzen edo jakiten. (Lar Antz).. Sin. Obispo ezta jaiotzen." (Lar Antz).. |
| nun dán bez. (c). esapidea. NUN DANÍK PEZ. Arrastorik ere ez. Ni rastro. . Neri e (Ezkiogan) guarsola galdu jatan, guarsola (sic) arbola gañian neukan, belaunbiko, da kitto. Nere guardasola nun dan bez. Amabirjiñak erungo-ban a, a amabirjiñiak erueban zera, zerura. Fran. (AA BergEus 347. o.). . |
| mótotx, motótxa. (c). izena. ILLE-MÓTOTX. Penacho de pelos.. Pelukerixan mototx rubixo bat ipiñi dotse./ Zelako ille-mototx politta ipiñi dotsan gure amandriak neskatilliai.. Buruko edozein lekutan egon edo ipini daiteke. Ardi batzuk bekokian dutenari ere bai. Mototxa. «Mototxaundíxa» ta, «Mototx-txikixa» ta, izenak eukitzeittue. Luis. |
| káskajo, káskajua. (b). adjektiboa. Kaskarin eta kirten samarra. De poco seso y algo gamberro.. Etxat txokatzen ori eittia, kaskajo samarra be bada ta. . "Aferrado al dictamen propio." (Izag Oñ).. káskajuen egun, káskajuen eguna. (c). izena. Ostirala; Kaskajuek kaskajokeriak egiten dituzten eguna, dirudienez.. Gaur dana dok libre, kaskajuen eguna dok eta. .. |
| 3. lástimia izan. (b). da esapidea. Ser una pena.. Lastimia da ainbeste tomate ortuan alperrik galdu biarra./ Eitte zeban egualdixakin lastimia zan etxian gelditzia. . |
| lan(a) eiñ. (-). du aditza. Trabajar.. Zer, gaur lan asko ein dozu? . |
| kris-kras. (-). onomatopeia. "Ruido que hace al cerrar un cerrojo. . Otsua barruan sartu baiño lehen, kris-kras itxi eben atia." (SB Eibetno).. |
| pausua moztu. (c). esapidea. Zahartu.. Felipe pastorie etorri jakuan aittei, pausue be moztu jakola ta ia mutillen bat bialduko auen ardixek ekarteko ta. (AA ArrasEus, 200. o.).. |
| 2. parrókixa, parrókixia. (c). izena. Bezeria. Clientela.. San Juango Paotxak beti antzerako parrokixia eukitze jok.. Ik. parrokiáno, -a. |
| lur-ságu, lur-sagúa. (d). izena. Ratón de campo.. Sin. baso-sagu.. |
| mentáu. (b). du aditza. Txertatu, eztitu. Injertar, realizar un injerto en un frutal.. Gure aitta-zanak bazekixen fruta arbolak mentatzen. . komentario 1 Sin. eztittu. mentatzéke, mentatzekía. (c). adjektiboa. Mentatu gabea.. Baso-sagarrak mentatzekiak die. . Sin. eztitzéke.. |
| jaiotégun, jaiotegúna. (c). izena. Día de nacimiento.. Oinddio goguan daukat zure jaioteguna. . |
| jaiókera, jaiókeria. (c). izena. Jaiotzea. Nacimiento.. Oso jaiokera txarra euki zeban./ Jaiokeratik eskuko atzaparrak falta jako./ Jaiokeratik da itxua.. "Jaiokeratik", batik bat; gutxiago beste kasuetan. . |
| jaiobérri, jaioberríxa. (a). Recién nacido, bebé.. Oinddio jaioberrixa zan aitta il jakonian.. |
| 2. jaiua izan. (-). esapidea. JAIXUA IZAN. Trebea izan.. Ni enok dantzarako jaiua. . |
| 1. jaiua izan. (-). esapidea. JAIXUA IZAN. Jaiotakoa izan.. Ori Elusun jaiua da. . |
| jaiotérri, jaioterríxa. (c). izena. Pueblo natal.. Berrogei urte kanpuan eindda gero etorri da jaioterrira. . |
| jaiotétxe, jaiotetxía. (c). izena. Norbait jaiotako etxea. Casa natal.. Pedro karnazeruan jaiotetxia erre da. . |
| jaixo. (-). Ik. jáio. |
| jáke, jakía. (d). izena. Jaka. Chaqueta, zamarra.. Gure aittajunak jakia jazten zeban, ez txaketia. askotan. . Gure aitonak ez zuen beste hitzik erabiltzen txaketari deitzeko. Gabardina eta bestelako estalgarri handiei ere jake askotan.. Ik. gában. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.