Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| 1. korápillo, korápillua. (a). izena. Nudo.. Korapillua librau ta errekara. . Irudizko zentzuan ere bai. Aspaldixan abogauakin ikusteittut sarri, tta badauke eren arteko korapillon bat.. komentario 1 korápillua eiñ, . (a). aditza. Anudar, hacer un nudo.. Sokia apurtzen bajatzu, korapillua eiñ.. Ik. korapillótu.. |
| 1. móko, mókuak. (a). izena. Mocos.. Mokuak darixola dago beti mutiko ori. . moko jaten ibili, . (-). esapidea. Elkar musukatzen ibili. Morrear.. Hori dok moko jatia, laster paiñolua etara biharko juau. (TSE Berb). .. |
| oillo-ipurdíxa jan. (c). esapidea. Berba eta berba ari denari ea "oilloipurdixa jan" duen galdetu ohi zaio, auskalo zergatik. Se suele preguntar al que habla sin parar si ha comido culo de gallina, por razones que ignoro.. Etorri ezkero ez aiz ixildu; zer, oillo-ipurdixa jan dok ala?. Galdera izan gabe ere bai: Arek jaukan barriketia; emute juan oilloipurdixa jan zebala. Oilo-ipurdia oiloaren parterik gozoena omen da; erregiñian bokaua ere deitu izan zaio.. |
| 2. ordurako. (b). adberbioa. Para la hora fijada.. Etorriko ete da ordurako?. |
| íriñ, iríña. (a). izena. URUN (UB., ANG.). Harina. . Iriña bageunka, Otaolatik esnia ekarri, ta ai ingo giñuke, . (-). esaera. "Jateko gogoa, baina jatekorik ez." (Lar Antz).. iríña eiñ, . (b). aditza. URÚNA EIÑ (UB, -ANG.). Moler. . Ik. irínddu.. |
| juramentuka. (c). adberbioa. Biraoka.. Sin. maldizíñoka. |
| kaballeríxa, kaballerixía. (c). izena. Especie caballar.. Ferixan kaballerixa asko zan. . Don.k zaldi-ganaua ere esan ohi dela dio goiko testuinguruan. Zaldi-ganau asko zuan ferixan. Asto-ganau ere bai astoez.. Ik. ardi-gánau. |
| jíra ta búelta. (-). 1. jira ta buelta, . (b). adberbioa. Dando vueltas y más vueltas.. Dantzan ibili giñan jira ta buelta gau guztia./ Or ibili jakun jira ta buelta nai zebana konsegidu zeban arte. .. 2. jira ta buelta, . (c). Modu batera edo bestera, azken batean.. Azkenian, jira ta buelta, diru mordua galdu zeben juizian./ Badakitt ze pasau bia daben; jira ta buelta, azkenian neuk ein biakoittut lan guztiak.. Ik. jirámira, buélta.. |
| illeurri, illeurrixa. (-). "La (oveja) que tiene poca lana." (Izag Antz) . |
| 4. txutxu. (-). onomatopeia. (Eibar.) "Onomatopeya del rumor, del cotilleo." (SB Eibetno).. |
| 1. satélite, satélitia. (c). adjektiboa. Txoriburua, haizetsua, zelebrea. Esanahi libre samarra du.. Arek eitteko eztok asko, satelite samarra dok eta. . |
| 1. zapó-érdera, zapó-érderia. (c). izena. ZAPO-BERBETA. Neska-mutikoek erabili ohi zuten kodigo sekretua, silaba bakoitzaren atzean pa, -pe, -pi... jarriz, adibidez: Txa-pa, kur-pu, ra-pa = txakurra.. Ingurukon batek ez entenditzia nai giñuanian zapo-erderan eitte giñuan.. Sin. zapo-berbeta.. |
| jansagar, jansagarra. (-). izena. "La manzana de comer." (Izag Oñ). . |
| 2. sano. (b). adberbioa. Sano, no contaminado.. Ni sano nago, ta zu? Analisisak eindda daukazu?. |
| Gerrittik gora tensiñua eta gerrittik bera intenziñua. (c). esaera. Zahartzaroko ajeen ondorioak modu umoretsuz azaltzen dituen esaera.. Da Benitxo, diñuenez emakume kontuan-da ondo egon biar jok Frantzia, e? . Behin gure lagun bat medikuarenean tentsioa hartzetik zetorren, eta galdetu genion: . |
| olaxe ba! (gure kontuak). (-). esapidea. "Batez ere, zaharrek hitz egitean, isiluneren bat dagoenean edo betegarritzat esaten dute." (Lar Antz). . |
| kostía kósta. (c). esapidea. Cueste lo que cueste.. Lasanera joan biou bazkaltzera, kostia kosta./ Kostia kosta, aretxekin ezkontzia nai juan. . Gure lagun artean zera esan ohi da udan: Goazen kosta aldera egun pasa, kostia kosta.. |
| lardiau. (-). aditza. (Antzuola.) Zikindu. "Lardioa egin". (Lar Antz).. Etxe guztia lardiauta laga zeban.(Lar Antz).. Sin. lardaskátu. |
| kíndda, kinddía. (c). izena. botanika GINDA. Gerezi mota bat. Guinda.. KINDDA GARRATZA ere bada. . komentario 1 |
| killárreskoba, killárreskobia. (d). izena. Escobón de brezo.. Killarreskobiakin garbitzen da ganbaria. . Sin. itxúski, killár-ítxuski. |
| kinkilléro, kinkillerúa. (c). izena. Kinkila saltzen etxez etxe edo azoketan dabilena. Quincallero.. Ik. baiéro, kínkilla. |
| kinkí-mínki, kinkí-mínkixak. (c). izena. TIKI-MIKI, KIXKI-MIXKI. Tiquis miquis.. Ardixak mendixan libre. Oiñ, piñua sartze zanian-da kinki-minkixak. Hil./ Eztakit zer zala-ta, plaentxiar bat tiki-miki batetik asi ta berbatu ei zan eibartar batekin. (SM Ezten). . |
| kinkiña jo. (-). esapidea. (Eibar.) Zerbaiti amaiera eman. Dirua xahutu, botila hustu, etab.. Milla erriali kinkiña jo detsa gaurko ferixara juan biarrakin. (AAG Eibes). . |
| kípula bédar, kípula bedárra. (d). izena. botanika Ajo de oso.. komentario 1 Ik. zapó-kípula. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.