Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| kontúgintza, kontúgintzia. (c). izena. Kontuak egite lana. La tarea de hacer o llevar las cuentas.. Urtian beiñ izaten da kontugintzia./ Aurten zeiñek daroia kontugintzia? . |
| 6. kontu. (b). posposizioa. KÓNTURA. A cargo de, a cuenta de.. Majo bizi da aura aittan kontura./ Azelakotxe barriak ein giñuzen sakristauan kontura. . NOREN kontu edo kontura.. Ik. kargu, esku. |
| kóntuak gárbittu. (c). Kontuak egin, diru-kontuak, gehienetan. Aclarar las cuentas.. Junta egunian garbittuko die urteko kontuak./ Domusantuetan izeten da gure auzuan kontuak garbitzeko eguna. . |
| kóntuak etára. (b). esapidea. Sacar cuentas, tanto en el sentido literal como en el figurado.. Jaixak, eta amarretarako etxera etorri zan. Kontuak etara zela egongo zan./ Kontuak etaraittut eta bos milloi kostatzen da igeltserixia bakarrik. . |
| kóntuak eiñ. (b). Hacer las cuentas; los pagos, mayormente.. Piñuixa saldu gontsan, baiña oinddio kontuak ein barik dauzkau.. |
| 5. kóntu, kóntua. (b). izena. Cuenta, factura.. Kontua, mesedez. . kóntuak gárbittu, . (c). Kontuak egin, diru-kontuak, gehienetan. Aclarar las cuentas.. Junta egunian garbittuko die urteko kontuak./ Domusantuetan izeten da gure auzuan kontuak garbitzeko eguna. .. kóntuak etára, . (b). esapidea. Sacar cuentas, tanto en el sentido literal como en el figurado.. Jaixak, eta amarretarako etxera etorri zan. Kontuak etara zela egongo zan./ Kontuak etaraittut eta bos milloi kostatzen da igeltserixia bakarrik. .. kóntuak eiñ, . (b). Hacer las cuentas; los pagos, mayormente.. Piñuixa saldu gontsan, baiña oinddio kontuak ein barik dauzkau... |
| konzéjal, konzejála. (a). izena. Concejal. . |
| kontribuzíño, kontribuziñua(k). (-). izena. KONTREBUZIÑO. Las contribuciones al fisco; más concretamente, el impuesto sobre la propiedad.. Kontribuziñuak pagatzera joate zan urtero gure aittajuna./ Kontrebuziñua urtian beiñ, pagamentua. Hil. . Sing. nahiz pl.. |
| kontradántza, kontradantzía. (d). izena. Trikitixa bakarrik permititzen zen garaian "agarraua"ri esaten zitzaion. El baile agarrado, cuando sólo estaba permitido el suelto.. Kontradantzia lenao badakik zeri esate zotsen? Trikitixia bakarrik permitiduta zeuan lekuan, agarraua eitten zebenei, kontradantzia. Enee..., kontradantzia eittera e, ama-zanai najaok ni entzunda, zera, permititzen ez Uberan, San Paulon agarrauan itten, da Lezan-era etorri, tta kontradantzia eitten. Klem.. KONTRADANTZIA EI. Ik. agarrau. |
| 2. kontrabista, kontrabistia. (-). esapidea. "Locura animal: cruzarse los cables a los animales (ganados), volverse locos." (SB Eibetno). |
| 1. kontrabista, kontrabistía. (d). izena. Bistako failua begi okerrak izateagatik. Abereengatik esan ohi da, baina pertsonengatik ere entzun daiteke, erdi broman. Fallo de vista por tener los ojos torcidos.. Iri ona zuan baiña kontrabistia jeukan eta kendu ein biar izan giñuan./ Ik zer, kontrabistia daukak ala? Eztok ikusten muturren aurrian daukakena. . KONTRABISTIA EUKI.. |
| kontrabísta. (-). 1. kontrabista, kontrabistía. (d). izena. Bistako failua begi okerrak izateagatik. Abereengatik esan ohi da, baina pertsonengatik ere entzun daiteke, erdi broman. Fallo de vista por tener los ojos torcidos.. Iri ona zuan baiña kontrabistia jeukan eta kendu ein biar izan giñuan./ Ik zer, kontrabistia daukak ala? Eztok ikusten muturren aurrian daukakena. . KONTRABISTIA EUKI... 2. kontrabista, kontrabistia. (-). esapidea. "Locura animal: cruzarse los cables a los animales (ganados), volverse locos." (SB Eibetno).. |
| kontrabíde, kontrabidía. (c). izena. Okerreko bidea. El camino equivocado.. Anbototik gentozela kontrabidia artu ta Aramaixon agertu giñuztan./ Gaur etxera orduko kontrabideren bat izangok. (Parranda aurretxoko esana).. KONTRABIDIA ARTU, batik bat. . |
| kontrabeta, kontrábetia. (a). izena. Arapoak (arakaitzak) edo beste zerbaitek eraginda sortzen den hari berria.. Kontrabetia da betia kontrara eukitzia; osea, beta frankua baldin baakazu, ari txiribixa eo birutia eo nai dozuna etaako jatzu arira, etaako jatzu arrankatzeke. Kontrabetia baldin baauka. kontrabéta ebagi, . (c). esapidea. Enborraren edo haragi beten kontrara ebaki.. Kontrabeta ebagi ezkero ondatu eitten da motozerria.. Sin. kóntrara ebági. Ant. bétara ebági, erara ebagi.. |
| kontrábentana, kontrábentania. (c). izena. Kanpotik dauden bentana-tapak. Contraventana.. Sin. bentána-tápa. |
| kontrábando, kontrábandua. (a). izena. Contrabando.. Gaztetan kontrabanduan ibilittakua ei da Pedro. Uste juat kontrabandoko nobixan bat daukala Eibar aldian.. "Estrapelo" eta "kontrabando" sinonimoak dira askorentzat. KONTRABANDOKUA dela esaten zaio kontrabandoan erositakoari, eta baita ezkutuko, isileko asuntuari: Uste juat kontrabandoko nobixan bat daukala Eibar aldian. . Ik. estrápelo. |
| kontrabandísta, kontrabandistía. (b). izena. Contrabandista.. Ik. estrapelísta. |
| kontraari, kontraaríxa. (c). izena. Haria okertzen zaion egurrari "kontraarixa" duela esaten zaio.. Orri esaten jako kontraarixa. Zerriak ebaitzen dau zuzen, eta egurra okerra bada, arixak ebai eitte jako ari, an etaatzen dan olai, ta orduan aura berez jausteko moruan jartzen da. Fibrak ebai eitte jako eta. Benito. . |
| korápillua eiñ. (a). aditza. Anudar, hacer un nudo.. Sokia apurtzen bajatzu, korapillua eiñ.. Ik. korapillótu. |
| 6. kóntra, kóntria. (d). izena. Harotz lanean, garlopari eta zepiluari kutxilaren kontra jartzen zaion burdinazko xafla, erremintak bien artean utzitako tartea baino gehiago jan ez dezan. . |
| 4. kóntra, kóntria. (c). izena. La contraria.. Nik zurixa esan ezkero ik beltza. Beti kontria./ Arena kontria eruatia dok, igual jotsak zeiñi. . KONTRIA ERUAN, batik bat.. |
| kóntrara ebági. (c). esapidea. Eraz kontra ebaki haragia edo zura.. Emoidazu tajada batzuk kontrara ebaitta.. Sin. kontrabéta ebagi. Ant. bétara ebági, erara ebagi. |
| kontraesku, kontraeskua. (c). izena. Okerreko aldea.. Kontraeskutik zetorren, itxuria, eta autuak arrapau zeban. . komentario 1 kontraesku ibili, . (-). esapidea. Andar contra corriente.. Gu beti ibiliko gaittuk kontraesku. Jaiokeratik jaukau gaitz ori. .. |
| kontraesku ibili. (-). esapidea. Andar contra corriente.. Gu beti ibiliko gaittuk kontraesku. Jaiokeratik jaukau gaitz ori. . |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.