Skip to main content

Azkeneko ekarpenak

Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.

enboi, enboixa. (-). izena. (Antzuola.) "Lo que queda al cortar desde abajo el árbol." (Izag Antz)..
apárte ártu. (b). Norbait taldetik aldendu, hitz egiteko edo. . Neskatillia aparte artu neban da gauzak garbi esan notsan..
eneban esango. (c). Ez nuen pentsatuko. . Atzoko girua ikusitta, eneban esango..
1. ur, urra. (d). adjektiboa. Hurbilekoa.   Cercano, -a.. Ermua eta Eibar erri oso urrak die./ Orrek senide-ur gutxi dauka./ Barrenetxe ta Narbaiza gure auzo-urrak die.. Hitza soilik (lehen adibidea) gutxi erabilia, nahiz eta antzina normala izan. Konposatu moduan: senide-ur, auzo-ur, basarri-ur, eta beste banakaren bat, biziago.. úrren, úrrena. (c). adjektiboa. Hurbilena.   El más cercano.. Aralarrarera joaten ga eskiatzera urrena dalako./ Uberan daukau tabernaik urrena.. Konposizioan batik bat: auzo(ik) urren, etxe(ik) urren, senide(ik) urren... Ari danak il jakoz da Donostiako lengusuak izangoittu senide urrenak./ Auzoik urrenai tokatze jako abadiai abixatzia.. Ant. úrriñen..
10. egin. (-). Ik. erre.
adúrra dárixola. (-). esapidea. Zerbaiti begira: neska, mutil, jaki..., miretsirik. . Biaje guztia adurra darixola ein giñuan, azafatei begira..
jetxiera. (-). Ik. jatxíera.
jatxíera, jatxíeria. (a). izena. JETXIERA. Bajada..
naranja. (-). Ik. láranja.
potolotu. (b). aditza. (adierazkorra.) Gizendu.   Engordar.. Ik. gizéndu.
millesker. (-). interjekzioa. Eskerrik asko.. Sin. eskerrikasko.
áizete, áizetia. (c). izena. Haize sasoia, haize egunak.. Azkenengo aizetiak bota zeban arte aundixa..
txintxin bedar. (-). Ik. pitxí lora.
betra. (-). Ik. sai.
oneratu. (c). aditza. Bere onera etorri.. Gizona il jakonetik ezta oneratu.. Sin. onéra etorri.
marmarka. (-). Ik. murmurka.
lapatz. (-). Ik. lapa.
barandau, barandaua. (-). izena. Barandilla.. Sin. eskúmano.
tajadera. (-). Ik. déguellu.
urraida. (-). burdingorri, burdingorrixa. (-). izena. (Eibar.) "Kobrea.. Arrateko aldietan bazan burdingorri gei apurren bat.. Sin. urraida (Eib.).. íbai, íbaixa. (b). izena. Deba ibaia, eta munduko beste erreka handiak.   Rio grande.. Ibaixak gaiñezka ein ddau Zubittan./ Ubera errekia Barruti parian sartzen da ibaixan.. Hiztun onek beti erabili izan badute ere, jende asko da erreka besterik esaten ez duena...
amatau. (a). aditza. (Eibar.) Itzali.. Sin. eméndau.
-gíñan. (-). atzizkia. Zerbait egiten ari dela adierazten duen atzizkia: txalgíñan, umegíñan, ogigíñan, ikazgiñan, txixa(g)iñan, kaka(g)iñan, teillagiñan.... Julien kakagiñan dago./ Goimendixan ikazgiñak eta bajanaz da ikasiñ egurgiñan. Fran.. Baita -GI.
txurikote, txurikotia. (-). izena. Hatxisak edo belarrak (marihuanak) eragindako ondoeza. Zuri-zuri eginda, oso gaizki sentitzen da sufritzen duena. "Blanco".. Bedar geixegi bota zotsen tartiai eta gero danak kriston txurikotiakin Mondrauera zentrora./ Txurikotiak emon zotsan eta botaka asi zan.. TXURIKOTIAK EMON. Semeari entzuna duela gutxi. Noiz edo noiz jaiotzen dira egoki sortutako berba berriak, eta poz ematen du..
Eunak eun lan. (-). esaera. Ehungintza lan luzea eta astuna da..