Skip to main content

Azkeneko ekarpenak

Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.

animiak urten. (-). 1. animiak urten. (c). esapidea. Bere onetik irten.. Animia be erten biarrian etorri zan. (Lar Antz). .. 2. animiak urten. (c). esapidea. Umetan, zauriren bateko odolarekin batera arimak irteten zuela pentsatzen zuten. . Lotu deigun atzapar ori, arimiak ez deizun urten bertatik ein dozun zaurixakin. (AAG Eibes)...
jausi barik!. (c). esapidea. Kontuz!, ea erortzen zaren!. Hori esaten zaio norberaren aurrean erortzeko arriskuan dagoenari. Labandu barik!, ere bai labandu berri denari, eta abar..
zinbili-zanbulu. (-). 1. zinbili-zanbulu. (-). "Altzoan umea hartu lo eragiterakoan eta alde batera eta bestera egiten den mugimendua." (Lar Antz).. Sin. txinbili-txonbolo. zinbili-zanbuluka, . (-). adberbioa. "Zinbulu-zanbuluak eginez.. Umiak giñanian amandrian altzuan zinbili-zanbuluka ibiltze giñan." (Lar Antz).... 2. zínbilu-zánbulu, zínbilu-zánbulua. (-). izena. (Eibar.) Columpio.. Sin. txintxaun, zíburu..
tenplera etorri. (-). esapidea. Tenperatura egokira heldu, behar duen puntua lortu sutegian berotutako gauza batek. . Lau bat egun eo pasautakuan, erretakuan, geo itxain in biaakon egun batzuk; gero etaatzeko ba, bere tenplera etorri ero. CAND.. Ik. tenpláu.
tenple onekoa edo txarrekoa izan. (-). esapidea. Patxada onekoa edo txarrekoa izan..
tenple onekoa edo txarrekoa izan. (-). Patxada onekoa edo txarrekoa izan..
tiran lana eiñ. (d). esapidea. Trabajar a tracción un madero (etxegintza).. . Ik. zutittara lana eiñ.
tokittan. (-). esapidea. Ik. lekútan.
errematían úrten. (d). du aditza. Subastarse, salir en subasta..
alían egon. (c). esapidea. Fruta-arbola loretik alera igarota.. Keixia alian zeuala egin zeban izotza.. Ik. loran egon.
Áide úrtxuak abónatzen au. (d). esapidea. Esapide oso arkaikoa, beren burua lotsarik gabe goratzen, abonatzen dutenei esan ohi zaiena. Ahaide hurregitxoak, gertuegiak, laudatzen duela, nork bere burua, alegia.. —Ezta neuk esatiagaittik baiña, ni baiño gizon ondrauagoik ezta Bergara guztian. —Bai, e, i be aide urtxuak abonatze au.. Aide hitza, ahaide, senide zentzuan, aspaldi galdua dago, baina esapide honetan gordetzen da. Eztaukazu amandriaik, ala? esan ohi da gaur.. Ik. abónau.
arranak jotia. (-). esapidea. (Leintz.) Antzinako ohitura: ezkonberriak ohera erretiratzen zirenean, «lagunek» etxe aurrean ematen zuten kontzertua, arranak, lapikoak eta abar astinduz.. Ik. zenzerráda.
trentzak eiñ. (-). esapidea. Ik. trentzáu.
sasieskolia eiñ. (-). esapidea. (Oñati.) Txarritan egin, piper egin.. Sin. eskuela martxando eiñ (Elgeta).. Sin. txarríttan eiñ.
larre motxian azittakua izan. (-). esapidea. Sin. ota motzian ázittakua.
orrixa eiñ. (-). esapidea. Zuhaitz adarrei hostoa kendu abereei jaten emateko.. Sin. itxúndu.
tongo eiñ. (b). aditza. Hacer tongo.. Polipasok tongo ein zebala aixkol-jokuan entzun zan. . Sin. irutxur egin.
fundamentuz. (-). esapidea. Sin. gánoraz.
fundamentu gutxiko. (-). esapidea. Sin. gánora gutxíko.
iñúndik iñóra. (-). adberbioa. Inola ere ez.   De ningún modo.. Ezin dau iñundik iñora lanik topau.. Sin. ezégatik (pe), ezétara (be), iñolá be, ezéla (be).
ezaupidía émon. (c). esapidea. Dar señales de conocer o de amistad.. Nere aurrian egon da baiña eztau ezaupideik emon, da neuk pe etxat kasoik eiñ.. Ezezkoan, batez ere..
eguákitz sántu egún, eguákitz sántu egúna. (b). Viernes Santo.. Sin. baríku sántu egun.
kateko txakur. (-). Sin. atetxákur.
aroztegi, aroztegixa. (-). izena. (Eibar.) "Carpintería, taller; edificio de carpintería; taller de carpintería.. Kortazon seme nausixak, aittan arozteixan hauspogintzan ekin zetsan." (Etxba Eib). Sin. arotzérixa.