kárrill, karrílla. (d). izena. Trenbidea.. Beste batzuk karrillian, karrillían enpliatzen zien. Pezeta bi jornala. Aniz.. Hitz ia galdua.
. Sin. trenbíde.
karretéro, karreterúa. (c). izena. Itzaina; idi pareaz eta gurdiaz garraiora dedikatzen zena. Carretero.. Neu be gaztetan karretero ibilittakua nok./ Aintziñan karreteruak oin trasportistak baiño inportantiauak zittuan./ Burdixakin dabillenian karreterua esaten giñuan; da itzaiña ba proban. Don.. Idi-probetakoei itzaiñ, baina baita karretero ere.
. komentario 1Ik. karreteríxa.
karreteríxa, karreterixía. (d). izena. KARRETERITZA. Garraio lana, idi eta gurdizkoa batik bat. Trena eta kamioia sortu aurretik nagusi izana. El transporte antiguo, realizado por carretas de bueyes, principalmente.. Orduan karreterixan zebizenak diruak eitte jittuen./ Kamioiak sartu zienian asi zuan karreterixia atzeraka.. Mandoaz eginikoa ere bai: Manduakin karreterixan ibiltze zienak izango zittuan. "Salvatierra" manduakin karreterixan ibiltze zuan, da akaau in jakuan. Klem.. komentario 1Ik. burdí-bólante.