Skip to main content
. kintáda , kintadía . (c).
Laburpena
kintáda, kintadía. (c). izena. KINTTADA. Quintada, novatada.. Oinddio be eitten die soldauxkan kintadak./ Lenengo aldiz frontoian jokatu nebanian diru mordua galdu. Majo pagau neban kintadia.. KINTADIA PAGAU, batik bat. .
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Forma mugatua
kintadía
. kínta , kíntia . (c).
Laburpena
kínta, kíntia. (c). izena. KINTTA. Urte berean jaiotako soldadugai multzoa.   Quinta.. Ze kintatakua aiz i?/ Kintiak arrapau zeban da gerrara joan biar izan zeban derrior.. Ik. kínto.
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Forma mugatua
kíntia
. kinkí-mínki , kinkí-mínkixak . (c).
Laburpena
kinkí-mínki, kinkí-mínkixak. (c). izena. TIKI-MIKI, KIXKI-MIXKI. Tiquis miquis.. Ardixak mendixan libre. Oiñ, piñua sartze zanian-da kinki-minkixak. Hil./ Eztakit zer zala-ta, plaentxiar bat tiki-miki batetik asi ta berbatu ei zan eibartar batekin. (SM Ezten). .
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Forma mugatua
kinkí-mínkixak
. kínke , kinkía . (d).
Laburpena
kínke, kinkía. (d). izena. Quinqué.. Argixa; kinkiak eukitzen giñuzen. Eli. . Donatok dio karburozkoak zirela: Karburuakin kinkia be bai. Karburuakin ibiltzekua, ola esegitta gantxu batekin. KANDILL deitzen zaiola dio beste batean.. komentario 1 Ik. kándill.
Ezaguera
Ia galdua
Forma mugatua
kinkía
. -kingo , -kingúa . (d).
Laburpena
-kingo, -kingúa. (d). atzizkia. -kikoa. Zerbaitekikoa. Tratua, harremana, batez ere. Nik arekinguak aspaldi ein nittuan./ Guk odolostiakinguak aitta geixotu zanian akabau giñuzen.. Amak dio lehen oso erabilia zela. Egin edo akabau aditzekin esan ohi da gehienbat, baina bestela ere bai; egurrakingua esan digu egurrez egindakoa zentzuan Egotxeagako Joantxok..
Ezaguera
Ia galdua
Forma mugatua
-kingúa
. kímu , kimúa . (d).
Laburpena
kímu, kimúa. (d). izena. Lakatz berria.. Beian beti pujia, baiña arbola-burua mozten danian "kimua dezente etara jok". Don.. Puja esan ohi da, baina Don.k dionez arbola-buruan sortzen denari kimu esaten zaio. Ez dut beste sekula entzun.. Ik. púja.
Ezaguera
Ia galdua
Forma mugatua
kimúa