kílika eiñ. (d). esapidea. Atearen sarrailatik, leihotik edo edonondik disimuloz begiratu. Mirar con disimulo de una cerradura, ventana, etc.. Kilika eittia; atian zerraillatik pe in leikek, erozein lekutatik, ero baztar batetik ero. Nobera ikusi barek bestia ikusi naixa. Klem.
. komentario 1
kikíli-mákala. (c). Ondoezik samar, gaixoaldiagatik edo. Así así, no muy bien; por enfermedad, generalmente.. Kikili-makala ondo eztabillenian. Ondoezagaittik. Bai, neu oiñ nabillen moduan. Klem./ Etxian danak gripiakin, neu be kikili-makala, aura zonan aura..
kikarakára, kikarakaría. (d). izena. Berez, kikara bete isurkin; "Puxkatxo bat" zentzuan erabilia. El contenido de una jícara; se usa en el sentido de "un poco de líquido" (bebida, normalmente).. Gure aitta-zanak basua luzatu ta bein baiño geixaotan eskatze zeban: botaidazu kikarakaratxo bat ardao./ Kaziai kikarakaratxo bat koñak bota bia jako ondo gixatzeko..
2. kíkara, kíkaria. (d). izena. JIKARA. Pattarra, kafea eta horrelako edariak hartzeko erabiltzen den helduleku bakarreko edalontzitxoa. Jícara.. Ipurdira estua, ipurdisendua eta kertena. Ipurdixa estuaua goixa baiño; lurrezkuak ero porzelanazkuak. Klem./ Gure amandria zalia zan bera be, ta txokolatia itte ebanian neri txokolatia. Baiña kikaretan e, ez tazetan e, olakoxe kikaratxuak, iru zopa. Hil.
.
1. kíkara, kíkaria. (c). izena. Argi, telefono edo telegrafo postetako isolatzaile zeramikoa. Jícara, taza que sirve de aislante al cable en los postes de conducción eléctrica, teléfonos y telégrafos.. Eskolatik etxerakuan gure dibersiño bakarra arrika kikarak apurtzia..
kíkara. (-). 1. kíkara, kíkaria. (c). izena. Argi, telefono edo telegrafo postetako isolatzaile zeramikoa. Jícara, taza que sirve de aislante al cable en los postes de conducción eléctrica, teléfonos y telégrafos.. Eskolatik etxerakuan gure dibersiño bakarra arrika kikarak apurtzia...2. kíkara, kíkaria. (d). izena. JIKARA. Pattarra, kafea eta horrelako edariak hartzeko erabiltzen den helduleku bakarreko edalontzitxoa. Jícara.. Ipurdira estua, ipurdisendua eta kertena. Ipurdixa estuaua goixa baiño; lurrezkuak ero porzelanazkuak. Klem./ Gure amandria zalia zan bera be, ta txokolatia itte ebanian neri txokolatia. Baiña kikaretan e, ez tazetan e, olakoxe kikaratxuak, iru zopa. Hil.
..