izena
- prézio, préziua. (a). izena. Precio. .
- príntzesa, príntzesia. (b). izena. Princesa.. Inglaterrako printzesia emuten don.. Neskatilengatik esan ohi da maitekiro. Ze moduz ete dabill gure printzesia? .
- 1. printzipal, printzipála. (b). adjektiboa. Lo principal.. Galdu ala irabazi, etxera sano etortzia dok printzipala. .
- prinzipíxo, prinzipixúa. (c). izena. El plato fuerte de una comida, el principio.. Asteko arrain-zopia, ta prinzipixua, berriz, oillaskua.. Sin. gaiñerako.
- príxa, príxia. (a). izena. Prisa. . Beti prixaka ta beti aillegau ezindda, . (-). esapidea. Beti arrapataka.. Beti prixaka ta beti aillegau ezindda.(Lar Antz). . Ik. arrápataka.. -Gaur atsaldian izan bi da derrior. -Mundua biribilla da eta luzia, . (-). esapidea. "Presaka dabilen bati esaten zaio, gauzak egiteko geroago ere denbora eta aukera izango direla adierazteko, mundua ez dela horregatik bukatuko." (Lar Antz)... príxaka, . (a). adberbioa. Presaka.. Beti prixaka ta beti berandu. ..
- próba, probía. (b). izena. Dema. Prueba de arrastre de piedra.. Iri-probia dago Erremu-zapatu egunian./ Probatik eztau bizimoduik etarako./ Gaztetan proban ibilittakua dok. Proban eiñ, ibilli.... Ik. iri-próba, gizon-próba, asto-próba.
- probáko iri, probáko irixa(k). (-). izena. PROBA-IRI. Probarako prestatuak dauden idiak.. Narbaiza-goikuan euki zittuen probako irixak./ Albergia arrizkua osua ei da, jasota iru pare irikin; proba-irixak, karretero, bolante aundixakin. Hil. .
- probalári, probalaríxa. (c). izena. Idiekin proban jarduten duena.. Probalari amorratua da Luisen anaia. .
- probáleku, probálekua. (b). izena. Probarako lekua. Recinto destinado a arrastre de piedra.. Santa Maiña ostian zeuan probalekua. .
- probárri, probárrixa. (c). izena. PROBÁ ÁRRI. Proban erabiltzen den harria. La piedra que se arrastra en las pruebas. . probarrixa baiño astunaua izan, . (-). esapidea. Oso astuna izan. ..
- próbintzia, próbintzia. (a). izena. Provincia. .
- próblema, próblemia. (a). izena. Problema.. Zelako problemia jarri jakon. . lepagaiñeko problema, lepagaiñeko problemia. (-). izena. (eufemismoa.) "Arazo psikologikoa." (Lar Antz). ..
- prófeta, prófetia. (d). izena. Fantasiako pertsonaia misteriotsua, gauez atea jo eta horrelakoak egiten dituena.. Baten batek atia jo zebala gabian eztakit nun, da urten zebela ta iñor etzala agiri tta. “A, zera izengo zuan, profetia izengo zuan”. Gauzak jakitteko-ta arek lagatzen zebala abixua-ta. Don. . Gauza gehiago jakin nahiko genuke pertsonaia honi buruz..
- prógrama, prógramia. (a). izena. Programa. .
- próiektu, -o, próiektua. (a). izena. Proyecto. .
- promésa, promesía. (b). izena. Promesa.. Ama biar doia Arantzazura promesia betetzera.. Ama Birjinari, San Antoniori eta abarri egindakoez, batik bat. Beste testuinguruetan ainddutakua, berbia eta gisakoak esaten dira, eta nekez promesia. .
- propáganda, propágandia. (b). izena. Publicidad, propaganda.. Kotxien propaganda ugari ikusten da telebisiñuan./ Eleziñotako propagandaz beteta dare buzoiak. . Merkatal publizitateaz hitz hau erabili izan da oraintsu arte, baina gaur egun «publizitate» onetsi da, eta barregarri samarra iruditzen zaio orain zenbaiti zentzu honetan esatea..
- 1. proporziño, proporziñúa. (c). izena. Proporción.. Porlana ta ura ze proporziñotan bia da morterua eitteko?.
- 2. proporziño, proporziñúa. (-). izena. Aukera. .
- 1. prosoziño, prosoziñúa. (b). izena. Procesión..
- protálora, protáloria. (d). izena. botanika Ezin izan dugu atera ez izen zientifikoa ez erdarazkoa. Buruko eta begiko mina kentzeko eta zauriak sendatzeko erabiltzen omen da. .
- 2. protéstante, protéstantia. (b). izena. Protestaka dabilena (umorezkoa).. Zu protestante majua eindda zare aspaldixan./ Ze jiñuek pa protestantiok? Oin be eztittuk konforme egongo. .