Skip to main content

izena

  • 2. páleta, páletia. (b). izena. Aurreko hortz zabal bakoitza.. Ik. ortz, pála.
  • pálillo, pálillua. (a). izena. Palillo.. Ik. zotz.
  • pálleka, pállekia. (d). izena. Tela klase bat, nonbait.. Pallekia zeuana bai, baiña eztakitt zein zan, tela klase bat izengo zan? Maria. . pallekazko, pallekazkua. (d). izenlaguna. Pallekaz egina.. Etxien eindda, makiñan einddakua be bai, ta amantala pallekazkua; dotoriak e, jaiko amantalak.Juana. Ezin izan dugu argitu zer den, edo jantzi bereziren bat, oihal bat edo jantziari egiten zitzaion bordaduren bat...
  • 1. pálo, pálua. (c). izena. Argindar postea.   Poste de luz.. Ori paluak ipintzera etorri tta emen geratu zan./ Palo onduan dabitz beixak.. Paló óndua deitu ohi zaio poste inguruari. . Sin. póste. Ik. línea.
  • 2. pálo, pálua. (c). izena. Palo, en los naipes..
  • 3. pálo, pálua. (-). izena. Makila. Ez da esan ohi, baina gutxienez bi berba-jolasetan agertzen da.. Ik. bela bela kandela. Ondo eiñan pagua, ate ostian palua. (c). esaera. Esker txarra jasotzen denean esan ohi da.. Erregiñia baiño obeto zaindu giñuan eta gero lapurretan egin zoskun. Ondo eiñan pagua, ate ostian palua. ..
  • panadéro, panaderúa. (a). izena. Okina.. Ik. otanero.
  • pánal, panála. (c). izena. Panal.. Sin. ábao, -u.
  • 1. pándero, pánderua. (b). izena. Pandero, pandereta.. Katu-narruz einddakuak ei die pandero onenak. .
  • 2. pándero, pánderua. (c). izena. Ipurdia; sexua ere bai. Honelakoetan:. An zeuan, pandero guztia bistan.. PANDERUA BISTAN. esap. Emakumeez batik bat. .
  • pándero-joteille, pándero-joteillía. (c). izena. Panderista.. Atxabaletako Joane zuan pandero-joteille animosua. .
  • 1. panpot, panpóta. (d). izena. Opil borobil eta txikia, gerra ingururarte-edo okinek gosaritarako banatzen zutena.   Cierto pan redondo y pequeño.. Panpota, bollua. Lenao panaderuak armozutarako partitzen zittuen goizian, kafesniakin jateko. Erredonduak, opiltxuak; panpota esate jakuan. Klem./ Goizian armozua kafe kon letxe, panpota mai gaiñian nai beste. Cel. .
  • pantáloe, -i,, pantáloiak. (d). izena. Bragas, culeros de mujer.. Len pantaloiak esate jakuen, oiñ kuleruak. .
  • pantalónera, pantalonería. (d). izena. Prakak egiten dituen jostuna.. Pantaloneria, andrakumia praka josten dedikatzen zana. Don. .
  • papa. (-). izena. (haur hizkera.) (Eibar.) Ogia. .
  • 1. papar, papárra. (b). izena. Pecho.. Arrautzia paparrera jausi jatzu./ Alkarri paparretik ebatuta ixa burrukan eiñ eben. .
  • 2. papar, papárra. (d). izena. Behiak lepoan esegita duen larrua.. Beixan paparra ero bularra esaten jau. Don. .
  • 3. papar, papárra. (c). izena. Pechuga.. Gaur oillasko-paparrak bazkaltzeko. .
  • pápardo, pápardua. (c). izena. Itsas-arrain handia, formaz bixiguaren antza duena.   Palometa.. Bixiguik etzeuan da papardua ekarri dot. .
  • 1. papárgorri, papárgorrixa. (c). izena. Paparra gorria duena.. Txantxangorrixa txori papargorri bat da. .
  • 2. papárgorri, papárgorrixa. (d). izena. Motatxoria.. Sin. neguta gorri, motatxóri.
  • paparréko órratz, paparréko órratza. (d). izena. Broche.. Paparreko orratza dok adornutarako orratza; orratza ero brillantiak ero zeoze daukana; orratzakin katiatzen dok paiña; bistia daukana. Klem. .
  • papárrori, papárrorixa. (d). izena. martes martes. Marta.. Gutxi ikusten dira gure lurretan eta askok "basakatu" deitzen die. Gauza bera gertatzen da paparzuri eta jinetekin ere.. Ik. jíneta, papárzuri, basakatu.
  • papárzuri, papárzurixa. (d). izena. Martes foina. Garduña.. Bai, paparzurixa, basakatu ero ortaikua badok. Klem.. Oilotegietan pikardiak egin izan ditu paparzuriak.. Sin. lepázuri. Ik. papárrori.
  • 1. papel, papéla. (a). izena. Papel.. Papela merke dago. .