izena
- pasíoleku, pasíolekua. (c). izena. PÁSIO LÉKU. Paseatzeko tokia.. Or Santamaiña aldian pasiolekua zuan kanposanturako bide ori. Don. .
- páskiñ, paskíña. (c). izena. Leku agirian jartzen den orria edo kartela, edo lurrera bota edo banatzen den orria, politikoa batik bat. Pasquín, octavilla política.. Erriko pareta guztiak paskiñez beteta dare huelgia dala ta.. Lehengo zaharrek asko erabilia. .
- pasku-sari, pasku-sarixa. (-). izena. (Antzuola.) "Bergarako Pazkoetan eman ohi den saria, paga.". Aurten ondio pasku-sarixa emoteke nao.” (Lar Antz)..
- paskua-ópill, paskua-opílla. (c). izena. Olata, ogi berezia (Ik. esanahia OLATA sarreraren azpian). Ohitura zen ama pontekoak bere besoetakoari Paskua Udaberrikoz urtero paskua-opilla oparitzea. Gerraoste aldera galdutako ohitura. Oblada, cierto pan que regalaba por Pascua la madrina a los ahijados.. Nere amapuntako Antzuelako Tia Juli zan eta Paskua Udaberrikoz urtero-urtero etortzen jatan etxera paskua-opilla eskuan zebala. Klem.. Mertzedesek diosku Domusantutan olatía (gauza bera) erregalatzen ziola aita pontekok besoetakoari. Karapaixo deitzen zaio Oñati-Leintz aldean.. Ik. karápaixo, oláta.
- pasmo bédar, pasmo bedárra. (c). izena. botanika PASMABÉDAR. anagallis arvensis. Murajes.. Leku freskotan hazten da, sagarpetan, batik bat. Belar honen kirtena edo hosto bat apurtzen denean halako ur gorrixka higuingarri bat ateratzen da, zapore mina duena. Erabilpen ugarikoa: gure artean, garitxuak sikatzeko, pasmoa ateratzeko, gogortasunak xamurtzeko eta abar erabili izan da.. Sin. tétano bédar.
- 1. pastel, pastéla. (a). izena. Pastel..
- 2. pastel, pastéla. (d). izena. Uberako zaharrek gailetei deitzen zieten.. Etara bi ardau botilla, azeitunak eta pastelak. .
- 3. pastel, pastéla. (c). izena. (eufemismoa.) Kakapila.. Etxe aurrian laga juan pastela txakurrak. . pastela laga, . (c). PASTELA TOPAU. Arazoa, korapiloa utzi besteentzat, edo aurkitu.. Fabrikia kiebra jo, langilliei pastela laga eta ospa egin juan./ Pastel edarra topauko dabe etxian bakaziñotatik bueltan...
- pastelérixa, pastelérixia. (a). izena. Pastelería. .
- pasteléro, pastelerúa. (a). izena. Pastelero. .
- pastóre, pastoría. (a). izena. Artzaina. Pastor.. Au gaztai au pastoriai erosittakua da.. Artzaiñ, ezagutu arren, ez da esan ohi. .
- pastóre-txábola, pastóre-txábolia. (d). izena. Ardi-txabolaren aldamenean egon ohi den artzainaren txabola txikia.. Bat ardi-txabolia da ta bestia pastorian txabola. Bost pastore-txabola. Guk pastoria esaten dou, artzaiña be esaten dok paiña. Elusu aldian artzaiña esaten da, artzaiñetxía esate jakuan, albuan txiki bat egoten zuan, txabolatik albora eindda. Don.. Sin. artzaiñetxe (Elos.).. Ik. ardí-txábola.
- 1. patata, patatía. (a). izena. botanika solanum tuberosum. Patata.. edarra patatia!, . (-). esapidea. "Norbaiti egia esaten ez duenean edo zerbait behar bezala esaten ez duenean esaten zaio." (Lar Antz) ..
- 2. patata, patatía. (b). izena. Galtzerdietako zuloa. Agujero en el calcetín.. Egundoko patatia dauka galtziak.. Praketakoari ere dei dakioke. .
- patata-koko, patata-kokua. (-). izena. (Eibar., Soraluze.) Escarabajo de la patata.. Sin. eskárabajo.
- patatazittáko, patatazittakúa. (c). izena. Patata hazitarakoa, hazitarako patata. Patata de siembra.. Aurten patatazittakua sekula baiño karuao dago. .
- patérnoster, patérnosterra. (c). izena. Aita Gurea, Ave Maria eta Gloriak osatzen duten errezu multzoa. Paternóster.. Iru paternoster errezau daizkun biaje on bat eitteko. .
- patrífilio, patrífiliuak. (c). izena. (adierazkorra.) Langintza bat oso azkar burutzen denean Laster ein najittuan ango patrifiliuak esan ohi da. . Retegik orduerdixan ein jittuan patrifiliuak finalian./ Aura zuan pintxazua bizkor konpontzia; utsa denporan ein jittuan patrifiliuak.. Etim.: latinezko "In nomine patri et filio".
- 1. patroe, -i. (a). izena. Patrón..
- páttar, pattárra. (b). izena. PATXAR. Koñaka; lehen granelekoari, batik bat. Coñac, decíase antes sobre todo al de granel, al "matarrata". Ahora también al de marca.. Kafiai pattar puxkat botatzen dotsa beti. . Pattar eta koñak biak erabiltzen dira; adinekoek lehena gehiago, gazteek bigarrena. Oso adinekoek PATTAR GORRI ere bai koñakari eta PATTAR ZURI anisari..
- pattar aots, pattar aotsa. (-). izena. "Eztarria urratuta bezala kantatzen duen ahotsarengatik esaten da. . Pattar aots ori zela gustau leike!/ Chavela Vargasek dauka pattar aotsa, bere bizitzan zenbat eran eta erre ete." (Lar Antz). .