Skip to main content

izena

  • apartámentu, apartámentua. (c). izena. Compartimento.. Arkía, trojía da kutxía. Aundixa zanian, ankaduna, kutxian forman, ola erdittik apartamentuekiñ, ari arkia esate jakon. Don. .
  • ápatx, apátxa. (c). izena. Abere azazkala, hau bikoitza denean, ardi, txerri edo behietan bezala. Zaldiek-eta bakarra dute eta honi pelu deitzen zaio.   Pezuña de animal, cuando ésta es doble.. Ardixak apatxak eukitze jittuk eta zaldixak, berriz, pelua.. Apatxetako miñ edo ankamiñ deitzen zaio ardien hanketako gaitzari.. Ik. ankákasko, pélu, -o, ankámiñ. apatxak euki, . (c). esapidea. Tener (o ser un) manazas.. Orrek eztittuk eskuak, orrek apatxak dittuk...
  • ápatz, apátza. (d). izena. (Oñati.) "Cuenco grande de madera para cuajar la leche." (Izag Oñ). .
  • ápea, ápeia. (b). izena. Pinu eta eukalipto arbolen enbor mehe samarrak, motz ebakirik papergintzarako saltzen direnak.   Troncos bastante delgados, generalmente de pino o eucalipto, que sirven para la fabricación de papel.. Bizimodua gora ta apeian preziua bera./ Apea pillia jausi jako kamioiai tranguan.. Ik. púntale, estério, material.
  • apelídu, apelidúa. (b). izena. APELLIDU. Apellido. . Ik. ízen.
  • ápelo. (d). izena. Zaldian (jarri) azpian ezer ipini gabe.   A pelo.. Neuk esango neuke, “Joño, ápelo jarri aiz?” Don. .
  • ápio bédar, ápio bedárra. (d). izena. botanika APIXO. Apium graveolens. Apio acuático.. Bi urte behar ditu hazten eta hiru lau arrabete hartzen ditu. Kirtena adartsua eta barrutik hutsa da. Berde distiratsua, perrexil usain oso gogorra du. Lur hezetan hazten da. Puxika, giltzurrun, gibel, erreuma eta abarrendako ona omen da. Mota bera, baina ortuan hazia, handia, azoketan saltzen da, kanpotik ekarrita, batik bat. . Ik. errúda.
  • ápixa, ápixia. (a). izena. (Bergarako kalea.) ÁFIXA (OÑ., LEIN.), ABIXA (EIB.). Habia.  Nido.. Zozuak asitta dare apixagiñan.. aápixa dio Donatok. Sin. kaixola (Lein.).. Sin. káixola. apixia ikasi, . (d). aditza. Habia non dagoen deskubritu. . Ama, ama, oilluei afixia ikesi dutzau. (AA ArrasEus, 215. o.). / Goazen txori-apixak ikastera.. Ik. ikasi.. abixondoko arrautza, . (-). "Huevo de reclamo.. Postizua arrautzia. Abixara jun deittian arrautzia eitteko! Bestela oillo batzuk manixia hartzen juek eta beste leku batera juten dittuk abixan ein barik" (Eibetno).. Sin. ondoko..
  • ápixaldi, ápixaldixa. (c). izena. Habialdia. Hegaztiek ateratzen duten txitaldi bakoitza.   Pollada.. Oillolokiak etaratzen daben txitaldixa; apixaldi bat. Klem. . Ik. txitáldi.
  • 2. apo, apúa. (c). izena. (adierazkorra.) Andrezalea, putazalea.... Apo galanta izan dok bere denporan. . Sin. apote. apótan eiñ, . (d). esapidea. (Eibar.) Putatara joan.. Apotan izan da erbeste aldetik. (Etxba Eib)...
  • 1. apo, apúa. (c). izena. Aketza. Txerri emeak estaltzen dituen txerri arra.   Verraco. . Apua ezta gauza okelarako.. Sin. apote.. Sin. txarrápo.
  • apópillaje, apópillajia. (c). izena. Apopilo egoteagatik ordaintzen dena.   Pupilaje, precio que se paga por estar hospedado en casa ajena.. Apopillajia pagatzeko diruik ez eta etxetik bota juen./ Iru duro pagatzen najuan illeko apopillajia..
  • apópillo, apópillua. (c). izena. Huésped.. Gasparrenian dago abade ori apopillo./ Zein izango lapurra, ta apopillua.. APOPILLO EGON, APOPILLO ARTU eta abar.. apopilluak ibilli, . estepan. (c). esapidea. Etxean saguak ibili.. Or etxian aspaldixan apopillo ugari dabik. (AAG Eibes)...
  • apósinttu, apósinttua. (d). izena. Logela. . Etim.: gaztel. "aposento"..
  • aposta, apostie. (-). izena. (Leintz.) APOSTU. Apuesta.. Bolatokixetan apostak be izeten dittuk, bat ezetz, baten parra bi ezetz... Apostetan ezetza dok beti nausi.. Sin. póstura.
  • apóstolu, apóstolua. (a). izena. Apóstol.. Egundoko apostolu itxuria artzen diarduk..
  • apríll, aprílla. (c). izena. APILL, ABRILL. Apirila.   Abril.. Aprillian edurra blasta-blasta eitten makiña bat bidar ikusitta garek.. Sin. epaill. Aprilleko zuzia urria baiño obia, maietzeko zuzia ase eitteko gauzia, . (d). esaera. . Era honetara ere bai: Udaberriko zuzia urria baiño obia, udazkeneko zuzia ase eitteko gauzia... Aprilleko loria urria baiño obia, maietzeko loria bapeza baiño obia, . (d). esaera. Fruta arbolen lorari buruzko esaera. .. Apíillen azkenian, orrixa aizgaiñian, . (-). esaera. (Izag ). .. Apilleko josteurixak, sorgiñen ezteixak, . (-). esaera. (Antzuola.) (Izag Antz). ..
  • áproba, áprobia. (b). izena. Prueba, intento.. Irugarren aproban zabaldu dot atia; zerraillia ondatuta egon bia dau.. aprobia eiñ, . (b). du aditza. Probar, intentar.. Pentsatzen neban aura ni baiño geixao izango zala pelotan, baiña aprobia ein barik ezta jakitten./ Uberatik Elgetara ogei minutu inguru tardatzeittut, sarri aprobia eindda nago ta.. Sin. apróbau..
  • apunteríxa, apunterixía. (b). izena. Puntería.. Guazen barraketara apunterixia probatzera..
  • 1. apur, apurra(k). (-). izena. Miga; de pan casi siempre.. Mai guztia apurrez beteta laga dozu.. Sin. ogi-ápur.
  • 2. apurtu, apurtúa. (b). izena. Rotura.. Iru lekutan ei dauka apurtua.. Sin. ausi.
  • 1. ar, arra. (a). izena. Macho. . Ant. eme. arra kendu, . (c). Estaltzeko jarritako arra aldendu... arra emon, arra bota. (c). ARRA BOTA. Abere eme bati jabeak arra ondoan ipini estal dezan.. Laster arra emoteko edadian egongo da auntza./ Noiz bota biar jak arra biorrai?..
  • 2. ar, arra. (-). izena. (Eibar.) "Beste baten barruan sartzen dan piezia.   Macho (en troquelería, en ajuste, en fundición)." (SB Eibetno).. Ant. eme.
  • 1. ar, árra. (a). izena. Gusano.. Okeliai arrak ein jako.. árrak eiñ, . (a). da-zaio aditza. Agusanarse. . Okeliai arrak ein jako... arra euki, . (-). . 1. arra euki, . (c). esapidea. Gorrotoa eduki.. Egundoko arra jotsan alkatiai eskolakua pasau zanetik... 2. arra euki, . (c). esapidea. Zaletasun utziezin bat izan.. Politikian arra daukenak bizi guztirako eukitzen juek.... árra barrúan éuki, . (c). esapidea. Kezka handi bat izan.   Tener una preocupación que corroe por dentro.. Uste zeban kanzerra zeukala; ar ori zeukan barruan sartuta ta etzan bizi be... árrak jan, . (a). du aditza. Comer los gusanos.. Aura be azkenian arrak jango dabe...
  • arábar, arábarra. (b). izena. Alavés, -a. .