Kategoria gramatikala
Forma mugatua
ápeia
Esanahia
Pinu eta eukalipto arbolen enbor mehe samarrak, motz ebakirik papergintzarako saltzen direnak. · Troncos bastante delgados, generalmente de pino o eucalipto, que sirven para la fabricación de papel.
Ikustekoak
- púntale. puntal. 1.púntale, púntalia. (c). Izena. puntal, -a. Madera de pino para material. “Apeak karriauittue, baiña puntaliak ez.” Pinuak bota eta kortiatzerakoan bi zati bereizi ohi dira: apeak, punta aldeko zura, mehe samarra. Metro betean edo bian ebaki eta papel fabrikara eraman ohi dira. Esterioka neurtzen dira. Eta bestaldetik puntaliak, enbor lodiak, materialetarako —zerrarako— direnak. Metro kubikoka neurtzen dira.. 2.púntale, púntalia. (c). Izena. Puntaliatzeko balio duen enbor edo aga luze eta sendo samarra. · Puntal, tronco o vara larga y sólida que sirve para apuntalar. “Sagar arbolia puntalia batzuk ipiñi premiñan dago./ Egurrezkua baldin bada puntala. Don./ Puntala ba, piñua ibiltzen zuan. Oiñ metalikua dok ori be, dana metalikua. Sebas.”
- estério, estériua. (c). Izena. estéreo. Apeak neurtzeko unitatea, metro kubikoa neurtzen duena. Apeak pilan neurtzen dira: pilaren luzeera, zabalera eta altuera biderkatu eta hainbeste esterio. · Unidad para medir las apeas, generalmente de pino o eucalipto, destinadas a la papelera, equivalente al metro cúbico. “Lenengo kamioikaran amar esterio joan die eta bigarrenian amabi./ Esteriua bi milla pezeta inguruan jabik.” Materialetarako egurra, enbor handia, metro kubikotan neurtu ohi da eta apeak, berriz, esteriotan. .
- 2.material, materiála. (c). Izena. Zerrategirako, eta ez papel fabrikarako, den zura. Materiala edo puntaliak deitzen zaio. · Dícese de los troncos destinados a la serrería. “Materialetarako egur gutxi dago an, geixena apeia./ Guk apartatzen dou ba, materielerako ero papelerarako. Bati esate jau materiela, eta bestiai papelerarako-ero, apeia. Don.” Beraz, enbor lodiak, materiala (edo puntaliak) "materialetarako", dira eta meheak, apeak, "apeatarako". Singularrean beti..
Oharrak
Ik.<b> esterio, material, puntale.</b>
Aipamenak
Aipamena bera | Egilea |
---|
Laburpena
ápea, ápeia.
(b).
Izena.
Pinu eta eukalipto arbolen enbor mehe samarrak, motz ebakirik papergintzarako saltzen direnak. · Troncos bastante delgados, generalmente de pino o eucalipto, que sirven para la fabricación de papel.
“Bizimodua gora ta apeian preziua bera./ Apea pillia jausi jako kamioiai tranguan.”
ohar bat