Skip to main content

izena

  • 2. jataille, jataillia. (c). izena. JATEILLE. Jatuna.. Ni baino jateille oberik ezpalitz... .
  • játeko, játekua. (b). izena. Jakia, jana.   Comida.. Eroski-n erosten dabe jatekua.. Ik. jan.
  • 1. jatordu, jatordúa. (b). izena. Mahaian eserita egiten den janaldia.   Comida.. Egunian iru jatordu eitten dittut: armozua, bazkaixa ta afaixa.. Sin. otórdu.
  • 2. jatordu, jatordúa. (c). izena. Jateko ordua, ekintza.   Momento, hora, de comer.. Umiak! jatorduan ezta kantatzen! Jatorduan eztot ardaurik eraten. .
  • játorri, játorrixa. (c). izena. Ascendencia, origen.. Aramaixon dago gure jatorrixa./ Gu bixok jatorri berdinekuak gaittuk. . Era honetako esaldiak ere entzun dizkiot amari: Extremadurako jatorrixak asko die Bergaran.. játorriz, . (c). izena. De origen, originariamente.. Familixa ori jatorriz naparra da. ..
  • játorriz. (c). izena. De origen, originariamente.. Familixa ori jatorriz naparra da. .
  • jatxíera, jatxíeria. (a). izena. JETXIERA. Bajada..
  • jáun, jáuna. (c). izena. Señor.. Beti jaun oittutakua da ta oiñ gorrixak ikusi biar. . komentario 1 bai jauna!, . (b). interjekzioa. Si señor.. Egun edarra pasau juau. Bai jauna! .. jáun da jábe, . (b). esapidea. Dueño y señor.. Urtetan izan zan aiuntamentuko jaun da jabe. ..
  • jáuntxo, jáuntxua. (b). izena. Cacique.. Errittan eztago len beste jauntxo./ Len iru ero lau jauntxon esku egote zan errixa. .
  • jauntxokeríxa, jauntxokerixía. (c). izena. Cacicada, caciquería.. Naiz ta arrazoirik ez euki eingotsu jauntxokerixan bat./ Jauntxokerixara oittutakua ezin izan alkate ona. .
  • jazban, jazbána. (c). izena. JAZMÁN. "Jazz-band"-en euskarapena. Sasofoi, eskusoinu eta bateriaz (gehienetan) osatutako musika taldea, gerra ostean erromerietan jotzen zuena.   Grupo musical, compuesto generalmente de saxofón, acordeón y batería, muy de moda en las romerías de cierto rango en la posguerra.. Uberako San Paulotan erromeixa edarra eitten zuan jazbanakin./ Altos Hornosen be jazbana egoten zuan.. Mugatu singularrean, batik bat. .
  • jazkéra, jazkería. (b). izena. Vestimenta, modo de vestirse.. Jazkeriagatik ezaun zeban etzala emengua. .
  • jaztétxe, jaztetxía. (c). izena. "Baserritarrek kalean arropak aldatzeko izaten zuten etxea.. Bazterretxe jaztetxia zan." (Lar Antz) .
  • jel, jela. (d). izena. Hala deitzen omen zitzaion gerra aurretik lauburuari.. Idurixoko eskillaran jeuan pintauta jela. Klem. . Etim.: JEL sigla(Jaungoikoa eta legezarrak), EAJren lema..
  • jémeze, jémezia. (d). izena. GMC kamioi famatua, oso ugaria gure bideetan 1945-70 bitarte horretan.. Jemeziak piñutarako erabiltze zien geixenbat./ Kamioi gogorra zan Jemezia. . Munduko II. Gerratean ibilitakoak omen gehienak..
  • 1. jénero, jénerua. (b). izena. Kontsumitu eta saldu daitekeen edozer gauza.   Artículo, mercancía.. Bazan gaur makiña bat jenero plazan./ Gerraostian etzeuan jeneroik diruakin be./ Bodarako erregalua. Oiñ beste gauza batzuk erregalau, baiña orduan jenerua erregalo. Gero urrengo egunian bodia ta. Ben. .
  • 2. jénero, jénerua. (c). izena. Mota, suerte.   Clase.. Iru soiñu jenero be egoten zien. Dultziñia be bai. Sot.. Orain klase gehiago. .
  • 1. jénixo, jénixua. (a). izena. Genio.. Jenixo txarrekua da oso. .
  • 2. jénixo, jénixua. (c). izena. Carácter, tendencia (?).. Oixe da orren jenixua bai, tta... .
  • jénte, jentía. (a). izena. JENDE. Jendea.   Gente.. Beti singularrean.. Ik. napar-jénte. jentián bistán, . (b). esapidea. A la vista de todos.. Ori igual jentian bistan jartzen da narrugorri.. Ik. napar-jénte, gazte-jénte.. jenté áurrerako, . (c). Jendearekin tratatzeko, publikoan hitz egiteko, etab.. Langillia da oso, baiña eztau balio jente aurrerako. .. jenté áurrian, . (c). . Etxakon bape gustau ori jente aurrian esatia. ..
  • jentélaje, jentélajia. (b). izena. JENTÍLLAJE. Gentuza.. Ze jentelaje bizi dok ire auzuan?/ Kontuz ibilli ari an dagon jentelajiakin. . komentario 1
  • jéntetza, jéntetzia. (c). izena. Jendetza.. Teatro Realian, aura zan jentetzia. Mertz. . komentario 1
  • jéntill, jentilla(k). (-). izena. Gentiles, personajes de la mitología.. Jéntillak? Ez; gure aitta-zanak kontatzen jittuan jentillen ipuiñak, baiña beste zerik ez. Klem.. Zenbait lekutan, Jentillak baiño txarragoak zerate gisako esaldiak esan ohi diete adinekoek gazteei, fedegabe, libertino zentzuan.. Ik. kristáu.
  • jergóe, -i, jergóia. (c). izena. JARGOE. Jergón.. Koltxoia lanazkua izaten zuan baiña artamalutazkua jergoia. Klem.. Sin. lastai.
  • 1. jesúitta, jesúittia. (c). izena. JESUITA. Jesuita..