arrandei, arrandeixa. (c). izena. ARRAINDI (EIB.). Arraindegia. Pescadería.. Gure denporan zan bat arraindi-kalia. Urte asko arraindixa amendik aldatu zana. (Etxba Eib)..
arramatada, arramatadia. (-). "Ofensiva, ataque.. Gure txakurrak txakur haundi bat ikusittakuan lehelengo arramatadia ein, eta gero arek frente emoten baetsan, ezkutau." (SB Eibetno)..
arrámarra, arrámarria. (d). izena. (eufemismoa.) ZARRAMARRA. Haserretutakoan egiten den eztabaida. Discusión.. Guk geuk ezkiñuan sekula “i” usau bez (hiketan egin andra-gizonen artean). Guk pe itten giñuzen arramarrak, berrogeta amabost urtian alkarrekin bizi izen giñan, berrogeta amabost urte, batian aixkire ta bestian asarre, baiña “"i"” sekula bez. Ben.
.
arráma, arramía. (a). izena. Zuhaitz adarra. Rama.
. Arrama orrek egundoko keixa pillia dauka.. Lodiei adar eta meheei arrama deitu izan zaie, baina bereizketa gabe ere bai.. Sin. adar.Ik. mádal.
arrakátu. (d). da aditza. ARRAKÁLDU. Arrakalatu, brintzatu. Hendirse, resquebrajarse.. Laster da azkena txabola arena be, ixa dana arrakatuta dago ta. Mertz.
. Gutxi erabilia. Brintzatu da ohizkoa..
arráiztu. (c). du aditza. Sega harriz, arraitzez, zorroztu. Afilar la guadaña con la piedra.. Sega-jokuan anaiak arraizten zotsan segia.. Sin. ségia zorroztu, arríttu.