Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| 1. arrástau, arrastáua. (c). adjektiboa. Gaixo itxura duten pertsonengatik esan ohi da, itxura eskasa hartuaz doazenengatik. Dícese de las personas muy desmejoradas.. Joxe ikusi dot gaur eta ondo arrastaua dago gizajua.. |
| 2. arrástau, arrastáua. (d). izena. Astindua.. Masajistiak egundoko arrastaua emon dost./ Arrastau ederra emon jat ortuai atxurrakin. . |
| arrástel, arrastéla. (d). izena. Errekako arrantza sarea.. Sin. sare. |
| arrástillo, arrástillua. (c). izena. Arrastelua. Burdinazko eskuare txikia. Rastrillo.. Perrejilla, azenaixak eta olakuak eraitteko arrastilluakin leuntzen da lur gaiña.. |
| arrastua artu. (c). da-du aditza. Aztarna edo lorratza bilatu.. Erbi-arrastua artu eta iru orduan segika jardun giñuan. . |
| árrastuan sartu. (-). 1. arrastuan sartu, . (c). Ildoan sartu goldea edo beste edozein laborantza tresna. .. 2. arrastuan sartu, . (c). esapidea. Bide zuzenean sartu.. Gure mutil gazte au kostako jaku arrastuan sartzia, gaizki oittuta dago ta. .. |
| 1. arrastuan sartu. (c). Ildoan sartu goldea edo beste edozein laborantza tresna. . |
| arrasalde. (-). Ik. átsalde. |
| arranbaltz, arranbaltza. (-). Aquila chrysaetos. Aguila real. (SB Eibetno). . |
| árra, árria. (d). izena. Esku-barru baten luzeera. Palmo.. Neurtuizu zenbat arra dauzkan maixak./ Onetara ipinitta arria esaten da. Eskuko arria. Sebas.. Arra eta arrabete, biak entzun daitezke. . |
| arótz-zépillu, arótz-zépillua. (c). izena. Cepillo de carpintero.. Sin. zépillo. |
| 1. arráiñ, arráiña. (a). izena. Pez, pescado.. Harrapatutakoari peskau ere esaten zaio. . |
| arpégi bíko, arpégi bikúa. (b). izenlaguna. Persona de dos caras, falso.. Ez ari fixau orrekin, arpegi bikua dok eta.. |
| arraiñ gorri. (-). Ik. ténka. |
| arraiño. (-). Ik. arráixo. |
| árraiñótan!. (c). interjekzioa. ARRÁIXOTAN, ARRÁIXUA. Arraioa! Harridura edo ezusteko txarra adierazten duen hitza. Haserre-doinu handirik gabe esaten da. Interjección que denota extrañeza y contrariedad, pero que se pronuncia sin gran gesto de enfado.. Arraiñotan! Oilluak ein dabe langintzia letxuga artian./ Goiz etxera etortzekotan ziñaten baiña, arraiñotan! saiatu zate nunbaitten.. Gure amari arraiñotan entzun izan diot eta aitari arraixua. . |
| zati biko arpegi, zati biko arpegixa. (d). (eufemismoa.) Ipurdiaren eufemismoa.. Ik. ipúrdi. |
| arpegíxa etára. (b). esapidea. Sacar la cara a alguien.. Ridikuluan laga bia nindduan tontoarro arek. Eskerrak Mikelek arpegixa etara zostana.. Erderatiko kalkoak dirudite hiru esapideok. . |
| arpegíxa émun. (-). esapidea. Dar la cara.. Atzetik beti gaizki esaka dabill, baiña sekula eztau arpegirik emuten. . |
| arraitz, arraitza. (d). izena. Sega zorrozteko harria.. Sin. ségarri. Ik. arráiztu. |
| árraixa, árraixia. (a). Marra. Raya.. Kuaderno guztia arraixaz eta borroiz beteta dauka.. |
| arpégigógor, arpégigogórra. (b). adjektiboa. Caradura.. Erderatiko kalkoa dirudi. Narrusendo diote normalean zaharrek. . |
| arpel. (-). Ik. álper. |
| arráiñ. (-). 1. arráiñ, arráiña. (a). izena. Pez, pescado.. Harrapatutakoari peskau ere esaten zaio. .. 2. arráiñ, arráiña. (b). izena. Bicho, elemento, en frases expresivas. . Ori dok arraiña ori!. Ik. elémentu, -o.. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.