Ikustekoak
- álper. 1.alper, alperra. (b). Adjektiboa. árpel. Nagia. · Vago, -a, perezoso, -a. “Argixa da baiña alperra.” Hitz honen deribatu guztiak ere arpelekin esaten ditu zenbaitek, batez ere Ubera-Elgeta aldean. Sin. nagi (erabiliagoa). nagi. Esaerak: Alperrantzat jana eta langilliantzat lana sekula eztia faltako. Esaera. (Lar Antz). Esamoldeak: pentsatzeko baiño alperraua izan. Esapidea. Oso alperra izan. “Noiz izan aiz ba i argixa? Pentsatzeko baiño alperraua aiz ta. (SM Ezten).” 2.alper, alperra. (d). Izena. Errementaritzan, errematxeak egiteko ingudean ezartzen den burdinazko tutua. “Alperra esate jakon, azpixan ipintze zana; aura geldik zeolako, ari alperra. Eus.” 3.alper, alperra. Eibar. "Artefacto de madera para taladrar y fresar, taladro de sobremesa." (SB Eibetno). 4.alper, alperra. (d). Piedra cilíndrica que se arrastra en los campos para pulverizar terrones. erpíllarri.
Aipamenak
Aipamena bera | Egilea |
---|