Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| 1. artuemon, artuemóna. (c). izena. Harremana. Relación.. Familixa bixen arteko artuemonak baezpadakuak die./ Aintxiñan Uberak artuemon guztia Elgetakin zeukan.. Agian singularrean gehiago pluralean baino. . |
| 2. artuemon, artuemóna. (d). izena. Harreman sexuala. Relación sexual.. Denpora baten konfesatzera joan bia zan, eta “geure artuemonak ondo eitteittugu?” Esate zan ori be. Don. . Ik. eginkizun. |
| artuzále, artuzália. (d). adjektiboa. (Eibar.) "Amigo de dádivas.. Artuzália, baiña zailla emoteko orduan.. |
| artxéra, artxería. (d). izena. ARTXARA. Ardi edo behi asken gainean, alturan, zenbait lekutan egon ohi den sare modukoa, belar ondua-eta edukitzeko. . Etim.: ardi+sare, beharbada.. |
| artxinga zuri, artxinga zurixa. (-). izena. (argot). Kokaina; harria denean eta ez hautsa. Roca.. Hartxinga zurixa besterik ez jauan, hautsa ikusi be ez. (TSE Berb). . |
| artxinga, artxingia. (-). izena. (eufemismoa.) (argot). Haxis zati txikia. China. . Hartxinga dezentia sartu egixon, jente asko gaonaz-eta. (TSE Berb). . Sin. artxabal. |
| artxipreste. (-). Ik. arzípreste. |
| artz. (-). 1. artz, artza. (b). izena. Oso. . . artzan, artzana. (-). "Antzina motxailek hartzarekin egiten zuten kantuaren izena.. Aratostietan artzana juaz zeroien katetik erriko gizon zatar bat." (AAG Eibes).... 2. artz, artza. (d). izena. Garia garbitzeko galbahe handia.. Dornua nere akorduan etorri zan Laudatzera. Lenao galbae aundixak izate zien, artza esate otxen, alanbrezko zea aundi batzuk. Da artaraxe garbittu biar gari dana. Aniz. .. 3. artz, artza. (d). izena. Mazoarekin joz artoa aletzeko erabiltzen zen plataforma. Majamaíz.. Artza artua jotekuai. Aura e, esixakin eindda, anken gaiñian, eta bueltan esixakin. Artua bota ara, bi banastakaa ero, da gero an mazuakin jo eitte zan. Ankak onek (mahaiak) dauzkan moduan, da gora ziri batzuk jauzkan, da esixa eindda bueltan, olako altura bat; artalia kanpora jun ezteiñ. Da guk “artua joteko artza”. Don. . Goierri aldean auntza esaten zaio.. Sin. artájaiki.. |
| 1. artz, artza. (b). izena. Oso. . artzan, artzana. (-). "Antzina motxailek hartzarekin egiten zuten kantuaren izena.. Aratostietan artzana juaz zeroien katetik erriko gizon zatar bat." (AAG Eibes)... |
| 2. artz, artza. (d). izena. Garia garbitzeko galbahe handia.. Dornua nere akorduan etorri zan Laudatzera. Lenao galbae aundixak izate zien, artza esate otxen, alanbrezko zea aundi batzuk. Da artaraxe garbittu biar gari dana. Aniz. . |
| 3. artz, artza. (d). izena. Mazoarekin joz artoa aletzeko erabiltzen zen plataforma. Majamaíz.. Artza artua jotekuai. Aura e, esixakin eindda, anken gaiñian, eta bueltan esixakin. Artua bota ara, bi banastakaa ero, da gero an mazuakin jo eitte zan. Ankak onek (mahaiak) dauzkan moduan, da gora ziri batzuk jauzkan, da esixa eindda bueltan, olako altura bat; artalia kanpora jun ezteiñ. Da guk “artua joteko artza”. Don. . Goierri aldean auntza esaten zaio.. Sin. artájaiki. |
| artzaiñ. (-). Ik. pastóre. |
| artzaiñétxe, artzaiñetxía. (d). izena. (Elosu.) Artzainaren txabola.. Ik. pastóre, pastóre-txábola. |
| 5. izena+artua. (d). Kutuna, begikoa.. Orduan alkatian santuartuendako izaten zien kargu guztiak./ Kamioneruak taberna artuak eukitzeittue bazkaltzeko./ Aiztin parauero batek lo eitte zeban... Arek etxe artua zeban Aizti. (Lar Antz). . Ik. santuártu. |
| lurra artu. (b). ARTU. Arraigar.. Zuk sartutako lorak eztabe lurrik artu.. |
| 4. artu. (b). du aditza. Landarea errotu, jarri. Coger tierra una planta, prender, arraigar.. Iru pago landara sartu nittuan da batek bakarrik artu dau. . lurra artu, . (b). ARTU. Arraigar.. Zuk sartutako lorak eztabe lurrik artu... |
| 1. artobero, artoberua. (-). "Egin barri daguan arto-urunezko ogixa, epela. . Artobero ein barrixa oso gozua da; baiña egunekin asko gogortzen da." (SB Eibetno).. |
| 2. artóbero, artóberua. (c). adjektiboa. Pertsona lasai eta mokolo xamarra. Persona tranquila y sin fundamento.. Semeik zarrena artobero majua da. . artóbero úsaiñak kendu, . (c). esapidea. Fanfarreriarako gogoak kendu. Quitar a alguien la fanfarronería.. Ik segi ain aozabal da baten batek laster kendukosk artobero usaiñok. .. |
| artóbero úsaiñak kendu. (c). esapidea. Fanfarreriarako gogoak kendu. Quitar a alguien la fanfarronería.. Ik segi ain aozabal da baten batek laster kendukosk artobero usaiñok. . |
| artoberokeríxa, artoberokerixía. (c). izena. Artoberoaren ekintza.. Zer, artoberokerixan batzuk esango jittuan. . |
| artó-éreitte, artó-éreittia. (c). izena. La siembra del maíz.. Arto-ereitte inguruan jentia juten zan ikezgiñara. JJp. . |
| artopiku. (-). Ik. piku. |
| arto-txakur, arto-txakurra. (d). izena. (Angiozar.) Eskorpioiaren antzeko zomorro bat omen da. (?). . |
| artózuritze, artózuritzia. (c). izena. ARTÁZURITZE, ARTAZURIKETA, ARTOZURIKETA. Artaburuari maluta kentze lana.. Gu mutikotan arto-zuritze asko einddakuak ga./ Afaldu aurretik artazuritzia izate zan erresaixua esanaz. (Lehenago artozuritzea errondarekin lotua joan ohi zen): Artozuritzia esaten jakon, da berakin batera errondia; ola jente... auzokuak, jente mordua batzen, gaztiak jeneralmente. Artozuritzia-ta, ba artozuritzia: errondia, jolasa. Artua zurittuaz jolasa. Ipuiñak kontau, argimutilla bota ipurdiaz gora-ta, atzamarka ibilli tta (barreak). Don. . Ik. érronda. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.