Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| azaiñoso, azaiñosúa. (c). adjektiboa. Azainak, azioak egiten zalea.. Etxaukan idea zuzen bat. Azaiñoso utsa zuan.. |
| azaiña, ázaiñia. (b). izena. Hazaña, fechoría.. Orrek mutikuok gaur be azaiñan bat egin barik eztittuk geratuko. . |
| 3. azaburu, azaburúa. (c). adjektiboa. Txorimaloa, babalorea.. Azaburu orrekin abil ba. |
| 2. azaburu, azaburúa. (c). izena. (adierazkorra.) Buru handia. Cabezón.. Azaburu galanta jaukak, baina lepo gaiñian ibiltzeko bakarrik. . |
| 1. azaburu, azaburúa. (b). izena. Berza, repollo.. Banastatxuan tamaiñoko azaburuak dauzkagu. . |
| azabúru. (-). 1. azaburu, azaburúa. (b). izena. Berza, repollo.. Banastatxuan tamaiñoko azaburuak dauzkagu. .. 2. azaburu, azaburúa. (c). izena. (adierazkorra.) Buru handia. Cabezón.. Azaburu galanta jaukak, baina lepo gaiñian ibiltzeko bakarrik. .. 3. azaburu, azaburúa. (c). adjektiboa. Txorimaloa, babalorea.. Azaburu orrekin abil ba.. |
| Azáldeittako kárdu, Azáldeittako kardúa. (d). izena. botanika AZALDITTAKO KARDU. Carlina acaulis. Eguzki lorea. Azaldeitta (Azaldegieta) Bergara eta Oñati artean dagoen mendigain bat da. . Sin. éuzki lóra. |
| azáldu. (-). Sin. azáldu. Ant. azáldu. |
| 1. azáldu. (a). da aditza. Agertu. Aparecer.. Sorgiña azaldu jakon bidian./ Azaldu zan zure alkondaria? . Sin. agertu. |
| azeliñ, azelíña. (d). izena. (Eibar.) "Turbina, rueda.. Saturixoko indarretxian azelin barrixa ipiñi dabe. Leena ixa ez zan gauza eta txatarretara botako eben./ Agorrakin, amorraiñak larri eta azeliñak geldi." (SM). . |
| ázelako. (b). (adierazkorra.) AZELAKOTXE. Menudo.. Azelakotxe mozkorra ekarri zeban atzo./ Azelakotxe zaratak etara zittuen. Á zelakótxe ebaki ohi da normalean.. |
| áze.... (b). A zer... Menudo, -a.... Aze sorgiña eindda dagon ire alabia./ Bart, aze negarrak ein dittuan zuen Peruk.. ázelako, . (b). (adierazkorra.) AZELAKOTXE. Menudo.. Azelakotxe mozkorra ekarri zeban atzo./ Azelakotxe zaratak etara zittuen. Á zelakótxe ebaki ohi da normalean... |
| azbizar, azbizarra. (-). ATZBIZAR. "Azazkalen bueltan irteten diren azaltxoak. Padrastro." (Lar Antz).. |
| azazkal. (-). Ik. atzázkal. |
| azátz, azátza. (d). izena. Labratutako soroan egiten diren seinaleak (erpilak, madalak, lastoa...) hazia nondik nora erein behar den jakiteko. Señales que se hacen en los labradíos, con terrones, ramitas, etc. para guiarse en la siembra.. Garixa ereitteko-ta lenengo azatzak ipiñi biar izate zittuan. Klem. . |
| azárre, azarría. (c). adjektiboa. Handia, galanta. Grande, robusto, -a.. Aspalditxuan ikusteke neukan, da gizona azarria dago Juakiñ./ Mozkor azarria arrapau giñuan./ Eztok azarre-azarria, baiña artu ein biako juau. . Mugatuan beti, adibideko azarre-azarria modukoetan izan ezik. Substantiboa artikuluaz edo gabe: gizona azarria edo gizon azarria.. |
| ázaro, ázarua. (d). izena. Giro ona soroentzat.. Au dok azarua au, kanpua irabazten jaok (euri gozatsu bat diharduenean esana, adibidez).. Hilabeteari zemendi (oso hiztun adintsu eta onek). Bestela, nobienbre. . |
| 2. aza-ostro, aza-ostrúa. (-). (Antzuola.) "Belarri handiak.. Orrek dauzka aza-ostruak." (Lar Antz). . |
| 1. aza-ostro, aza-ostrúa. (b). izena. Azaren orria.. |
| aza-óstro. (-). 1. aza-ostro, aza-ostrúa. (b). izena. Azaren orria... 2. aza-ostro, aza-ostrúa. (-). (Antzuola.) "Belarri handiak.. Orrek dauzka aza-ostruak." (Lar Antz). .. |
| ázao, ázaua. (d). izena. Sorta (gari-sorta, linu-sorta, etab). Haz, gavilla.. Garixa ebai ondoren azauak eitten zien, da gero gari-metak. . |
| azanaorixa. (-). Ik. azénaixa. |
| azáltsu, azaltsúa. (c). adjektiboa. Azal asko eta mamin gutxi duena. Pellejudo.. Aurten oso azaltsuak dare babak. . Ant. mamíntsu. |
| azal-kéndu, azal-kendúa. (c). izena. Azal-urratua. Gorputzaren azala kendutako unea. Rasponazo.. Eskillaran jausi eta kriston azal-kendua ein ddot besuan./ Azal-kendu galanta ein ddost zapata txarri orrek orpuan. . Sin. narru-kéndu. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.