Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| bégittakua izan. (c). esapidea. Ser el preferido.. Ni naiz gure amandrian begittakua. . |
| bégittan artu. (c). esapidea. Tomar ojeriza, rabia.. Maixuak begittan artu zeban da suspensua suspensuan gaiñian ibilli zan. . |
| begixa bete. (c). esapidea. Zerbait edo norbait atsegin izan.. Gaur erromerixan ikusi doten neskatxa batek begixa bete desta. (AAG Eibes) . |
| bégixen bistátik kendu. (b). esapidea. Quitarse de la vista. Aurretik kentzeko agintzen denean erabilia, gehienbat.. Kendu zaittez nere begixen bistatik belarrondoko bat ezpozu nai! .. |
| bégiz jo. (c). esapidea. BEGÍXA JO, BEGIXA BOTA. Echar el ojo.. Aspaldittik zeukan begiz jota mutil aura./ Begixa jota zeukan paraje ari urrengo uso-paserako./ Ik paiño lenago bota najotsan begixa etxe orri.. Adinekoek badirudi begixa jo darabiltela gehiago, gazteek begixa bota, eta ikasi xamarrek begiz jo. . Sin. bégiz jo. |
| 2. begi, begíxa. (c). izena. Hazitarako patatak azalean duen zulotxo bakoitza, ernamunak irten dakizkion.. Azittarako patatiak begi edarrak dauzka.. Sin. begízta. Ik. ernémun. |
| 3. begi, begíxa. (d). izena. Zubiaren arku-bitarte bakoitza. Ojo de puente.. Iru begiko zubixa zan urak eruan dabena. . |
| 4. begi, begíxa. (d). izena. Aizkora, laia, edo beste edozein erremintaren kirten-zuloa. Orificio de mango de una herramienta.. Aixkora onek begixa nasaittuta dauka. . Ik. laixá-bégi, áixkora-bégi. |
| 5. begi. (-). Ik. itturri-begi. |
| 1. begira. (a). adberbioa. Mirando.. Ez egon egun guztia gora begira. . |
| 2. begira. (b). adberbioa. Esperando.. Zuri begira egon giñan amarrak arte.. BEGIRA EGON, batik bat. . |
| beinguágatik. (c). adberbioa. Por esta vez, por una sola vez.. Beinguagatik eingotsut itzulpena baiña urrengorako beste bat topau./ Beinguagatik etxako inporta baiña azkena izan deila. . |
| beingúan. (-). 1. beingúan, . (c). adberbioa. Berehala, baina ezezko esaldietan.. Ez aiz beinguan etorri.. Asko tardatu duela, alegia. Gutxi erabilia.. Sin. belakúan.. 2. beingúan, . (-). . Ik. beingoz.. |
| 1. beingúan. (c). adberbioa. Berehala, baina ezezko esaldietan.. Ez aiz beinguan etorri.. Asko tardatu duela, alegia. Gutxi erabilia.. Sin. belakúan. |
| 2. beingúan. (-). Ik. beingoz. |
| 3. begiratu, begiratúa. (b). izena. Vistazo.. Botaiozu begiratu bat umiai, ia lo artu daben. . begiratu baten, . (c). esapidea. Lehen inpresioan.. Begiratu baten persona normala emuten zeban... |
| béintzat. (a). juntagailua. BÉINTZET. Bederen. Por lo menos, siquiera.. I beintzat ez aiz alperrik galduko. . Ik. béiñepeiñ. |
| béiñ. (a). adberbioa. Una vez.. béiñ ero bérriz, . (c). adberbioa. Noiz edo noiz.. Mozkor-mozkor eindda ikusi dot beiñ ero berriz. . Sin. nóiz ero nóiz.. béiñ ero béiñ, . (c). adberbioa. Noiz edo noiz. Alguna que otra vez.. Beiñ ero beiñ joan izan naiz teatrora. .. |
| béiñepeiñ. (b). juntagailua. BEIÑEPEIÑIAN. Behinik behin, behintzat. Al menos, siquiera.. Beiñepeiñ aurten ez ari aaztu aman egunian etxera etortziakin.. Beintzat eta beiñepeiñ sinonimo gisa erabiltzen dira, baina bigarrenak adierazkorragoa dirudi. . |
| béittu. (b). dio aditza. Begiratu. Mirar.. Beittu nun dagon txakurra./ Nik Ixabeli beitu notsan albora ta, Bidalek pe beitu oskun guri. Fran. (AA BergEus).. Agintzerakoan erabiltzen da gehienbat.. Ik. begirátu. beittu baten, . (-). esapidea. A primera vista.. Beittu baten ondo bizi da. (Lar Antz) .. beittu bat, . (c). Begirada bat, begiratu bat.. Emoixozu beittu bat umiai. .. |
| beittu bat. (c). Begirada bat, begiratu bat.. Emoixozu beittu bat umiai. . |
| beizaiñ. (-). Ik. ganauzáiñ. |
| Béizu. (c). toponimoa. Elgetako Goimendi auzoko baserria. Caserío de Elgeta, que aparece en el siguiente dicho: . Azula ta Beizu, bizi nai bozu eizu.. Azula ta Beizu, bizi nai bozu eizu, . (-). esaera. . Azula eta Beizu hurbil dauden bi baserri dira. Leku aldapatsuan eta urrun daude, eta hortik esaera... |
| Azula ta Beizu, bizi nai bozu eizu. (-). esaera. Azula eta Beizu hurbil dauden bi baserri dira. Leku aldapatsuan eta urrun daude, eta hortik esaera.. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.