Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
1. ere. (-). juntagailua. (Elosu.) E, RE. Elosuarrek, eta baita Osintxutik Elosu alderako adin handiko baserritarrek E, RE edo ERE (gutxitan) diote. Bergarako beste lekuetan BE.. Baiña artillia senduao askoz e. Gizonak e bai txabillan. Aniz./ Erderaz enekixan si tta no besteik eta. Gero ere ba... JJp./ Nik, ala re, kaleko ogixa gozua pentsatzen jatan orduan. JJp./ Eizalen da re e, bein san Juanak ezkeo e, bedar-ontzia egoten zan. JJp. . Ik. be. |
| erdikuts. (-). "Boleta-jokuan erdiko txirlua zutiñik geratzia." (SB Eibetno).. |
| erdíprezio. (c). izena. La mitad de precio.. Erdipreziua pagauta erosi neban Portugalen. . Ia beti inesiboan: ERDÍPR. erdípréziuan, . (b). adberbioa. A mitad de precio.. Patata onek erdipreziuan erosittut, ofertan zeren da./ Eneukek kotxe ori erosiko erdipreziuan be. .. |
| erdoittu. (-). Ik. ordáittu. |
| erdípurdi. (b). izena. ERDÍZPURDI, ERDIZPURDIZ. Badaezpadan, dena beharrean. A medias, así así.. Iez Realak ligia irabazi zeban baiña aurten erdipurdi dabill./ Lanak erdipurdi eittia baiño bapez eittia obe. . Sin. erdípurdiko, erdípurdi. |
| erdoi. (-). Ik. úar, órdai. |
| erdirátu. (c). du aditza. Erdian ipini, erdira atera. Colocar en el medio.. Txokora baztartu biarrian erdiratu eitte zeban pelotia./ Erdiratu daigun mai ori. . |
| erdíttik bi eiñ. (b). aditza. "Erdibitu" zentzuan ere entzun daiteke, baina gehiago "partirse por la mitad" zentzuan.. Florerua lurrera jausi tta erdittik bi ein zan./ Zubixa erdittik bi eindda dago. . |
| erdibi eiñ. (c). aditza. |
| erdíbana. (a). adberbioa. A medias.. Jangou sagar au erdibana?/ Anai bixak erdibana artu dabe tabernia. . erdíbana eiñ, . (a). du aditza. Distribuir a medias.. Diruak erdibana eiñ da bakoitza bere etxera.. Sin. erdibanátu.. |
| erdibíde, erdibidía. (c). izena. Solución intermedia.. Bixak nai dabe beriakin urten, baiña erdibide batera aillegau biako dabe derrior.. ERDIBIDEKO ZERBAIT ere bai. . |
| erdibíttu. (b). da-du aditza. ERDIBI EIÑ. Bi zati egin. Dividir(se) en dos partes.. Auzua erdibittuta dago bidegintza gorabera bategatik./ Eskuakin erdibitzeittu sagarrak./ Ogixa erdibi eiñ da bokadillo bana jarri notsen. . erdíttik bi eiñ, . (b). aditza. "Erdibitu" zentzuan ere entzun daiteke, baina gehiago "partirse por la mitad" zentzuan.. Florerua lurrera jausi tta erdittik bi ein zan./ Zubixa erdittik bi eindda dago. .. erdibi eiñ, . (c). aditza. .. |
| 3. erdi. (-). aditza. Medio, mitad. Se usa en función de afijo.. Etxat bape txokatzen erdi-fraillia da ta./ Beti izan da erdi-zorua./ Ni erdi-tontua, baiña i tonto osua./ Bere anai-erdixakin asarre dago.. Ik. anaiérdi, gabérdi. |
| 2. erdi, erdíxa. (a). izena. El centro.. Erdi-erdixan jo neban. . |
| erdíbana eiñ. (a). du aditza. Distribuir a medias.. Diruak erdibana eiñ da bakoitza bere etxera.. Sin. erdibanátu. |
| erdixa kanpora eta beste erdixa barrura. (-). esapidea. "Zerbait lurrera jausiz gero esaten da.. Erdixa kanpora eta beste erdixa barrura jun don!" (Lar Antz).. |
| erdibanátu. (c). du aditza. Repartir a medias.. Sin. erdíbana eiñ. |
| erdíra jo. (c). esapidea. Batenaz beste egin. Promediar.. Urtian, erdira jota, irurogei bat anega gari artuko giñuzen. . Ik. góittik jo, beetik jo. |
| erdibi. (-). Ik. erdibíttu. |
| goixak artuta ibilli. (-). esapidea. Ezinean ibili.. Hamalau urteaz etorri nitzuan Mundraure, profesionalera. Gauza gutxi ein naixuan nik han. Goixek hartute ibili nitzuan ta pasaportie emun justien. (AA ArrasEus, 190. o.) . |
| euzkierripa, euzkierripie. (-). izena. (Leintz.) Egutera. . Añubekuek etxok korriruten eta euzkierripakuek, barrez, dexkoidetan baaz dana jota aidien. (AA ArrasEus, 210. o.).. Sin. euzkí-bégi. |
| euzki epeletan. (c). da-du aditza. Eguzkitan, honek oso gogor jotzen ez duenean.. Ederki egoten da euzki epeletan liburua irakurtzen./ Etorri zaittez ona euzki epeletara.. |
| 2. erramu. (-). Ik. errému. |
| 1. erramu, erramua. (d). izena. Ehungintzan erabiltzen zen neurria: bost kana eta laurden. Medida textil que equivalía a cinco varas y cuarto.. An badator erramua, eta pozik jarten nintzen. Seg.. Baserritarrei, ehunak zenbat kana gutxigorabehera izango zituen esateko, euleak izki-dornuan biltzen zuen hari guztia, eta izki-dornuaren ardatz batean aza orri batekin marka berdetxo bat egiten zion hariari. Honela, ehuna egiten ziharduenean, marka berdea zetorrenean, bazekien zenbat kana zeramatzan. Markatxo berde honi erramua deitzen zitzaion, eta izki-dornuaren buelta osoa adierazten zuen; buelta honek bost kana eta laurden zituen. . |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.