Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| petxúa artu. (b). (eufemismoa.) PETXÚA EMON. Titia hartu edo eman.. Ik. titi, bular. |
| petríkillo. (d). izena. Broma abarrean sasi-mediku afizioa dutenez esana. Se llama así en tono de broma a los que tienen aficiones curanderas.. An, badator gure petrikillo bedar-sendorra dendan erositta./ Aspaldixan petrikillo majua eindda zare zu bestiendako, baiña zeuretako. . |
| petxúko, petxukúa. (c). izena. Birikietako gaitza. Tuberculosis.. Len jente asko iltze zan petxukuakin.. Sin. pulmóiko. petxútik egon, . (c). PETXUKUÁKIN EGON. Petxuko gaitza izan, tuberkulosia, alegia.. Aren anaia petxutik zeuan. .. |
| petxútik egon. (c). PETXUKUÁKIN EGON. Petxuko gaitza izan, tuberkulosia, alegia.. Aren anaia petxutik zeuan. . |
| 1. pézeta, pézetia. (a). izena. Peseta. . Pezetiaatik duroik ez, . (-). esapidea. "Inork ez du ezer erregalatzen." (Lar Antz).. |
| Pezetiaatik duroik ez. (-). esapidea. "Inork ez du ezer erregalatzen." (Lar Antz). |
| 2. pézetak. (c). izena. botanika Ik. júdas lóra. |
| pído!. (b). interjekzioa. Ezin da, debekatuta dago, ume jolasetan. "No vale", en los juegos infantiles.. Pido oe azpixan ezkutatzia./ Kontatzen dan bittartian begiratzia pido!. Ik. piédre. |
| pikardíxa. (-). 1. pikardixa, pikardixía. (c). izena. Picardía, malicia.. Gaztiak izan arren pikardixa asko dauke. .. 2. pikardixa, pikardixía. (c). izena. Ezbeharra. Desastre, desaguisado.. Beixak ortura sartu eta pikardixan bat eiñ ezteixen, ondo zaindduizuz. .. 3. pikardixa, pikardixía. (d). zenbatzailea. Oso ugari. Palabra que indica abundancia extrema.. Bedar txarra pikardixia dator ortuan.. NOR mugatuan ia beti. pestia, plagia sin. direla esan daiteke.. Ik. plaga, peste.. |
| 1. pikardixa, pikardixía. (c). izena. Picardía, malicia.. Gaztiak izan arren pikardixa asko dauke. . |
| 1. píku. (-). 1. piku, pikúa. (a). izena. botanika ficus carica. Higo, higuera.. Zuhaitzari PIKU ARBOLA ere bai. Piku-esnea gatzagi bezala erabili omen daiteke. Hostoak enplastuan erabili ezkero, garitxu eta gogortasunak bigundu eta katarroa eta eztula kentzeko balio omen dute. Zenbait piku mota: asto pikua, garipikua edo uztapikua, piku beltza edo artopikúa, piku zurixa.. . pikupian azittakua ez izan, . (-). "Tontoa ez izan.. Ni ez naiz pikupian azittakua." (Lar Antz)... . Otxandixoko pikuak baiño berdiaua, . (d). esapidea. Oso berdea.. Kontxita maistriak leziñua artzen zoskunian eta jakiñ ez, esaten joskuan: "Esto está más verde que los higos de Otxandiano". Enajotsan entenditzen zer esan nai zeban, aiketa udazken baten egualdi txarragatik pikuak eltzeke geldittu zien arte. Paraje otza izangok itxuria Otxandixo. Klem.. Erdaraz jaso dugu esaera, baina pentsatzekoa da sasoi baten euskaraz esango zela. Kontxita maistra, Kontxita Maiztegi zen, euskalduna, gero, handik urte askora Ikastolako andereñoa izango zena. ... 2. piku, pikúa. (c). izena. (lagunartekoa.) Alua.. A zuan pikua eta ez San Migeletakuak! .. . pikua siku euki, . (-). esapidea. (lagunartekoa.) Emakumea hotza izan sexu-kontuetan. Ser frígida.. Alperrik dok horrrekin ibiltzia, burua berotu besterik ez dok egin bihar. Horren pikua kedarria baino sikuagua dok. (TSE Berb) ... |
| 1. piku, pikúa. (a). izena. botanika ficus carica. Higo, higuera.. Zuhaitzari PIKU ARBOLA ere bai. Piku-esnea gatzagi bezala erabili omen daiteke. Hostoak enplastuan erabili ezkero, garitxu eta gogortasunak bigundu eta katarroa eta eztula kentzeko balio omen dute. Zenbait piku mota: asto pikua, garipikua edo uztapikua, piku beltza edo artopikúa, piku zurixa.. pikupian azittakua ez izan, . (-). "Tontoa ez izan.. Ni ez naiz pikupian azittakua." (Lar Antz)... Otxandixoko pikuak baiño berdiaua, . (d). esapidea. Oso berdea.. Kontxita maistriak leziñua artzen zoskunian eta jakiñ ez, esaten joskuan: "Esto está más verde que los higos de Otxandiano". Enajotsan entenditzen zer esan nai zeban, aiketa udazken baten egualdi txarragatik pikuak eltzeke geldittu zien arte. Paraje otza izangok itxuria Otxandixo. Klem.. Erdaraz jaso dugu esaera, baina pentsatzekoa da sasoi baten euskaraz esango zela. Kontxita maistra, Kontxita Maiztegi zen, euskalduna, gero, handik urte askora Ikastolako andereñoa izango zena. .. |
| pikupian azittakua ez izan. (-). "Tontoa ez izan.. Ni ez naiz pikupian azittakua." (Lar Antz).. |
| 2. piku, pikúa. (c). izena. (lagunartekoa.) Alua.. A zuan pikua eta ez San Migeletakuak! .. pikua siku euki, . (-). esapidea. (lagunartekoa.) Emakumea hotza izan sexu-kontuetan. Ser frígida.. Alperrik dok horrrekin ibiltzia, burua berotu besterik ez dok egin bihar. Horren pikua kedarria baino sikuagua dok. (TSE Berb) .. |
| pikua siku euki. (-). esapidea. (lagunartekoa.) Emakumea hotza izan sexu-kontuetan. Ser frígida.. Alperrik dok horrrekin ibiltzia, burua berotu besterik ez dok egin bihar. Horren pikua kedarria baino sikuagua dok. (TSE Berb) . |
| 2. píku, pikúa. (a). izena. Mokoa. Pico de ave.. Aratak piku zabala eukitzen dabe. . Lehenago badirudi MOKO ere erabiltzen zela. Zeoze bai mokua be esaten zan, baiña guk pikua geixao. Gure amak eta sarrittan e «oillar mokózorrotza dok ori» burrukarixa ero baldin bazan. Don.. |
| 3. eta piku. (-). Y pico. . Bi kilo eta piku zeuzkan anborrainak.. |
| pikú árbola, pikú árbolia. (a). izena. Higuera.. Ik. piku. |
| piku-ésne, piku-esnía. (b). izena. Piku-ale berdeak kirtenean izan ohi duen esnea, garitxuendako ona omen dena. La leche del rabo de higo verde, al parecer buena contra las verrugas.. Garitxuak piku-esniakin igurtzen ibiltze giñan txikittan. . |
| píkuka. (b). adberbioa. Pikukadak ematen, mokoka. A picotazos.. Oilluak alkarri pikuka dabitz./ Oilluak pikuka ein ddost. Don. . PIKUKA EI. |
| pikukára, pikukaría. (b). izena. Mokokada. Picotazo.. Aurten sagarrak txori-pikukaraz beteta dare./ Goiz guztia pikukaria an eta pikukaria emen zabitz, oilluen moduan. . |
| Pikúlitta. (b). toponimoa. PIKÚNITTA. Pikunieta, Elosu eta Aizpurutxo bitarteko baserria, Antzuola partean.. Erdi broman Pikulittara kriau bialduko aut esan ohi zen, amenazu gisa, edo joan ari Pikulittara, «joan hadi antzarrak perratzera» zentzuan. Leku aldrebes eta urrunaren sinonimoa da. Beste baserri izen edo leku batzuk ere erabili izan dira zentzu berarekin: Lezarrisoro —edo Lezaso— (Osintxu), Mixo, Buztingorri (Antzuola), Ipurtotz (Aramaio), Gaztandola (Goimendi); eta baita Canfranc (Huesca), Otxandixo eta Pekin ere.. Ik. Míxo, Pekiñera bialdu, Otxandíxo, Canfránc, Gaztándola, Lezárrisoro, Buztingorri. |
| pikúluze, pikúluzia. (c). adjektiboa. Behar ez dena esan zalea. Indiscreto, -a, deslenguado, -a.. Ixilik egoten noiz ikasi biozu pikuluze orrek?.. Umeez, batik bat.. Ik. pikutero, -a. |
| penátan egon. (c). PENAZ EGON. Estar con pena.. Perezaz enaiz gaur joan mendira ta oiñ penatan nago. . |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.