Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| aldíkona, aldíkonia. (d). adjektiboa. (despektiboa.) Aldakorra, aldiak, boladak dituen emakumea.. Etzaittez geixegi fixau, aldikonia da aura ta.. |
áaittik. (c). juntagailua. ÁGAITTIK. Hargatik, hagatik. Por ello, por aquella razón. . Dirua zor notsan eta aaittik eneban nai berakin kalian trink eitterik./ Gerra denboran frentian erdixan geratu giñan, da aaittik alde egin biar izan giñuan etxetik. . Gaur egun orregatik edo orregaittik da esanagoa. komentario 1 |
| 2. buerda, buerdía. (d). izena. "Airean burua behera eta hankak gora egiten duen itzulia." (Lar Antz). Sin. txitxilipurdi, txatxilipurdi.. Sin. txilípurdi. buerdaka, . (-). Buerdak emanez.. Sin. itxilipurdika, txitxilipurdika, txatxilipurdika.. Sin. txilípurdika.. |
| buztánikara, buztanikaria. (-). 1. buztánikara, buztánikaria. (c). izena. "Buztan luzea eta ikaratia duen txoritxoa. Aguzanieves." (Saras Hegaz) . Buztanikaria dago erretenian ura eraten.. . buztanikara zuri, buztanikara zurixa. (-). Motacilla alba. .. . buztanikara ori, buztanikara orixa. (-). ERREKAKO BUZTANIKARA. Motacilla cinerea. ... 2. buztánikara, buztánikaria. (c). adjektiboa. Neskatila pizpirita eta geldigorra. Dícese de la chicas muy señoritas y nerviosas.. Eraztuntxo au eta lazo gorri au ekarrittut gure buztanikariandako. . Doinu maitekorrean esan ohi da... |
| 2. amorratu, amorratúa. (b). adjektiboa. Porrokatua, saiatua. Muy aficionado, -a.. Kazari amorratua da Eustakio.. Sin. porrokátu. |
| Amabirjiña Agorreko, Amabirjiña Agorrekua. (-). Arantzazuko Amabirjiña eguna (irailak 9). Gutxi erabilia.. Ik. Andrámai, ágor. |
| bakóitza. (a). izena. BAIKOTZA (ANTZ). Cada uno.. Bakoitzai (edo bakoitzak) beria, jangoikuan legia, . (-). esaera. .. |
| bedár miñ, bedar míña. (d). izena. botanika Centaurium erythraea. Centaurea menor.. Emen asko eoten da. Lora lilatxo bat eukitzen dau, sartain-ipurdixan antzeakua. Eozein lekutan egoten da, ementxe jardiñian be bai.. Tentsioa bajatzeko erabili izan da. (Lar Antz). Sin. tensino bedar (Eib.).. Sin. tensiño bedar. |
| errekoño!. (b). interjekzioa. ÉRRE KÓÑO. Recoño!. . Ik. errekontxo!, erredios!. |
| glu-glu. (-). onomatopeia. "Sonido producido al tragar la bebida." (SB Eibetno).. |
| 1. gatz, gátza. (a). izena. Sal.. GATZ LARRIXA eta XEIA bereizten dira.. Ik. gazíttu. gatzían, . (c). adberbioa. Gatz neurrian (janari edo edari bat).. Ze moduzkua dago zopia gatzian?. Ik. gazi-géza.. gátza émon, . (b). aditza. Haragia kontserbatzeko, urdaiazpiko edo zezinatarako, adibidez, gatzetan euki.. Txarrixa ilddakuan gatza emoten jakue urdaiazpikuei... |
| galtzagiñan. (b). adberbioa. Galtzak egiten. Tricotando calcetines.. Atsua eoten zan eo gorutan ero galtzagiñan; ta atsua, ipuin-jakittaillia, ta “maatillia” esate otsen. Hil. . |
| géixenbat. (b). juntagailua. Más que nada, sobre todo.. Amandria ikustearren joan naiz, geixenbat.. Sin. batez be. |
| géitxo. (a). adberbioa. Gehiegitxo. Demasiado (con matiz diminutivo).. Gaur geitxo jan juat.. Sin. lártxo. Ik. géixegi. |
| autsonáz. (-). Eutsi, hartu, aginteran (hika n., pl., Ub.-Ang.). Autsonaz ire antiajuak.. |
| ezbai, ezbaixa. (d). Eztabaida.. Beti ezbaixan dabitz, nok aguantau eren inguruan. (Lar Antz)./ "Ez-bai batzuk: unas discusiones." (Izag Oñ).. Ik. ezta baida. |
| edozetára. (d). adberbioa. EROZETÁRA. Nolanahi. De cualquier manera. Nai bozu eskuz, nai bozu palaz, edozetara jokatukotsut.. Azen.: edózetara ere bai. . Sin. edozéla. edozetara be, . (-). EROZETARA BE. Edozein modutan ere, nolanahi ere. De todas maneras, de cualquier manera.. Eztau emuten apurtuik daukazunik; edozetara be obe dozu medikuana juatia.. Sin. nóla ta nái be, edozéla be.. |
| 1. e. (-). 1. e, . (a). interjekzioa. Exclamación que sirve para llamar la atención, advertir, etc.. Kontuz orrekin, e!.. 2. e, . (a). interjekzioa. Expresión con entonación interrogativa; sirve para buscar confirmación de lo expresado anteriormente (Orotariko Hiztegia).. Atzo majo ibilli ziñaten dantzan, e. .. 3. e, . (a). interjekzioa. Solaskideak esandakoa ez dela ulertu adierazten duen galderazko esklamazioa.. .. 4. e, . (a). Muletilla que se usa para tomarse un descanso en el discurso.. Erle-batzia, ai danez e, kapela aundi bat jantzi, orrek len zeak zien ba, kapela beltzak... Hil./ Aitteiñarreba. Eztok asko esaten e, baiña olaxe erabiltzen dok. Don. . Hitzetik hortzera erabilia... |
| 1. égi, égixa. (a). izena. Verdad. . Egixa, sudurran onduan begixa, . (-). esaera. "Norbaitek zerbait egia dela esaten duenean, beste batek hori esanez erantzuten du, hori baita egi bakarra." (Lar Antz).. Egi utsa ta ogi utsa bixak gauza sikuak, . (c). esaera. Egia huts hutsa ez dela beti komenigarria izaten... égixa esan, . (b). esapidea. EGIXA ESATEKO. Muletilla con que se empiezan o acaban muchas frases.. Egixa esan bakaziñuak akabatzeko goguakin nago... |
| edurrak jo. (-). aditza. Elurra egin.. Ni eindda nao e, baten edurrak joban, goizian eo gabian, da txendorrak sutzia nai, tta goizeako kanpuan edurra. Jose. . |
| gaberdiko meza, gaberdiko mezia. (-). izena. (Eibar.) Misa del gallo.. |
| gantz, gántza. (c). izena. Animalien koipea, hegaztiena, batik bat. Manteca; la de ave, principalmente.. Oillo gantza erabiltzen da oillosaldia eitteko./ Txarrixanai gantza baiño koipia esate jako geixao. Klem. . "Es más gruesa que baasaa (bare-sare) y está alrededor de toda la tripa, especialmente a los dos lados." (Izag Oñ, 116. o.).. Ik. baresáre, kóipe. gantzak euki, . (c). esapidea. Patxada edo freskura gehiegizkoa izan.. Ik dauzkak gantzak.. Gibelak edo potruak (arrunk.) da erabiliagoa orain. .. |
| 2. barregarri. (b). adjektiboa. Ridículo, -a.. Nora zoiaz soiñoko barregarri orrekin?. |
| bárato. (-). 1. bárato, báratua. (c). izena. Pelota eta frontoia alkilatzeagatik frontoiko barateroak kobratzen zuena. Barato. Lo que cobraba el baratero por alquilar el frontón y la pelota.. Askotan ezkiñuan izaten ezta baratua pagatzeko diruik pe. .. 2. bárato, báratua. (c). izena. Kartetan egiteagatik tabernariak kobratzen zuena.. “Ze Jose Martiñ, e, perixan-perixan bazkaixa?” Jokoko diruak, kandelian diruak. Jokoko baratua, ta epa! Hil. .. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.