Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| égin. (-). EGIÑ, EIÑ, EIN, IN, IÑ. Eiñ (gehien), Ein, in edo iñ ahoskatu ohi da. /ñ/ez ahoskatu ohi da esaldi bukaeran edo bokal aurrean, eta /n/ez kontsonante aurrean: Eztot (e)iñ;(e)iñan puruan; (e)ingou; (e)in bia da. Egin sarrera ipini dugu ordena logikoz sailkatu ahal izateko. Gainera hitz asko: eginkizun, egiñarin, etab. osorik ahoskatzen da.. 1. egin, . (a). aditza. Hacer, construir, producir.. Oso liburu politta ein ddabe.. Beste testuinguru askotan ere erabiltzen da. Eguraldia: eurixa eiñ; jokoak: pelotan eiñ; adina bete: urtiak eiñ; eraiki: etxia eiñ (Ik. jaso); hizkuntzak: euskeraz eiñ; norabidea: ezkerretara eiñ; jakiak gertatu: labian, txapa gaiñian eiñ (Ik. erre). Baita: alde eiñ, barre eiñ eta horrelako aditzetan, eta baita aditzaren ekintzaren azpimarratzaile bezala ere: jan eingo dozu, esan ein ddotsat. Erosi zentzuan ere entzun dakieke zaharrei, arropaz edo oinetakoez jarduterakoan, ziur asko beren gazte denporan enkargatuta egiten zirelako. Pare bat zapata eitte ziñuan da, aura ba, Paskuakua eitteko, elizara konfesau ta komulgau eittera juteko, entierrun batera juteko... Hil./ Ointxe traje berri bat ein biarrian nago.. . norbaitenak edo zerbaitenak egin, . (c). esapidea. Hondatu, galdu, zereginik ez izan.. Politikan oin arteko bidetik jarraitzen badogu, guriak egin dau. .. . egin-barri, . (-). .. . egitte aldera, . (-). . Ik. aldera... 2. egin, . (c). da aditza. Ohitu. Hacerse, acostumbrarse.. Puxkat eiñarte lan gogorra da./ Edozein gauzatara eitten da personia. . Sin. óittu.. 3. egin, . (c). du aditza. Jokatu, apustu egin. Egingo neuke... ia beti. . Eingo neuke aurten be eztabela aprobauko./ Eingo neuke naitta eiñ dabela... 4. egin, . (a). da aditza. Bihurtu. Hacerse.. Aundi egin da aspaldixan./ Etza zu sekula gizon egingo./ Len PCEkua zan da oiñ musulman ein dda. .. 5. egin, . (b). du aditza. Igaro (denbora).. Zortzi urte ein zittuan seminaixuan./ Zenbat denpora eingozu kanpuan? .. 6. egin, . (c). du aditza. Esan. Decir.. Oinddio atzo berak eitte zostan beste amar urte artu nai zittuala, ta ikusi, gaur il dda./ Santa Kruz gurian lo einddakua zala, bein baiño geixagotan eitte zeban gure aittajunak./ Asten da berbetan da eitten dau: joan zaittie pikutara! . Eitten forma ia beti, eta goikoak bezalako testuinguruetan... 7. egin, . (c). da aditza. Zerbait egokia ez izan norbaitendako, komeni edo gustatu ez, horrelako esaldietan:. Antxintxiketia eztok neretako eitten./ Aleginddu zuan baiña ezkondu bizimodua etzuan arendako eitten.. "Zerbait ez da norbaitendako egiten" formula beti. .. 8. egin, . (c). du aditza. Larrua jo.. Zer, egingo jonau?/ Zelaira joan zien eittera.. Ik. egiñáldi.. 9. egin, . (a). dio aditza. Bale-baleka eta beste zenbait haur jolasetan, eliminatu, harrapatu.. Hodei, eindda zare, len ikusi zaittut eta. Oiñ pagatzia tokatze jatzu... 10. egin, . (-). . Ik. erre.. |
| áinbesterako. (b). zenbatzailea. Para tanto.. Ez ari asarretu, eztok ainbesterako ta./ —Bi illabeterako noia bakaziñotara. —Ainbesterako?. Gutxiago erabiltzen diren kidekoak: onenbesterako, orrenbesterako.. Ik. áinbeste. |
| 1. agíñ, agíña. (a). izena. Diente.. Ortz aurrekoei buruz erabiltzen da, eta ez asko. Denei agin esaten zaie. Alboetakoei alboagin, eta umetakoei esneagiñ. Haur hizkeran txatxur edo txatxurtxo. . Ik. txarri-ágiñ, ortz. Artu zarra ta ekarri berrixa, . (-). esaera. "Hortza ateratzen edo jausten zenean, hartu eta sutara botatzen zen, aitaren egin eta esaera hori esanaz. Gure gurasoen-eta sasoian, berriz, aitaren egin ostean sorora botatzen zuten." (Lar Antz). .. agin txikixak aspaldi jausi, . (c). esapidea. Ume izateari utzi, heldutasunera ailegatu. Dejar de ser un niño, madurar.. Agin txikixak aspaldi jausittakuak gaittuk gu.. Sin. ágiñak bardínddu.. ágiñak erakútsi, . (c). esapidea. Gogor egin, mehatxatu. . Azkenian agiñak erakutsi biako jat gure mutikuai, bestela eztot karreraik eingo ta... ágiñak bardínddu, . (c). esapidea. Ume izateari utzi, heldutasunera ailegatu. Dejar de ser un niño, madurar.. Ze uste dok pa? Aspaldi bardinddu jatazen neri agiñak gauza orrek sinisteko./ Puskat agiñak bardinddutakuak bia die mendixan lanian asteko.. Sin. agin txikixak aspaldi jausi.. |
| burútik (gora) eiñ. (-). dio esapidea. BURÚTIK (GORA) ERÁIÑ. Amorratu eragin, higuindu.. Aurtengo udan umiak burutik ein ddoste./ Len ijittuak burutik gora eitten . Sin. burúzkainka eiñ. |
| burútik etára eráiñ. (d). esapidea. Buruan sartutakoa atera.. Ezin dotsa burutik etara eraiñ eztala bere kulpia.. Ezezkoetan, batik bat. Hilarik, ezin zuela nahita ere erdaraz egin, esateko darabil. Entendidu bai, baiña dana gaixki. «La» esan bia dan lekuan «lo», «lo» esan bia dan lekuan «pe», dana aldrebes. Eta aura eztao burutik etara eraitteik neri . |
| Kalia ondo dabillenian, baserrixa be ondo. (-). esaera. (Antzuola.) Baserriak kalearen beharra duela adierazten duen esaera.. "Sin.: Kalian diruik ezpadao, basarrixan jai." (Lar Antz).. |
| aume, aumie. (c). (Leintz.) Antxumea.. |
| azálatxurran. (d). adberbioa. Aipaturiko langintzan.. Azalatxurran emute giñuan negu guztia. . Ik. zopizártu. |
| 1. átzera. (a). adberbioa. Berriro. Otra vez, de nuevo.. Baiña zer? Atzera be lengo moduan, ala?. Sin. berriz, berriro. . Sin. barríro, bárriz. |
| abare. (-). Ik. abáde. |
| abíllana, abíllania. (b). izena. ABÉLLANA. Cacahuete.. Abillana pakete bat erosidak zinian jateko.. Erdarazko «avellana», erdaraz hitz egiterakoan, urra esan ohi da. «Hemos comido unas urras».. Ik. ur. |
| 2. arri, arríxa. (b). izena. Pedrisco.. Arrixak ortu guztia apurtu dau.. Sin. arriabar (Eib.).. Sin. arríabar. arrixa eiñ, . (b). Harri zaparrada egin.. Joan dan zapatuan Elgetan arrixa eiñ i zeban. .. |
| arrano zuri. (-). Neophron percnopterus. Alimoche. (SB Eibetno). . |
| beliana egin. (-). esapidea. (Eibar.) AAG E. "Anka egin, ospa egin.. Iñori ezer aitzen emon barik beliana eiñ eban.. |
| 1. beingoz. (c). adberbioa. BEINGUAN. Behin betiko. De una vez para siempre.. Pagaiozu beingoz eta aber ixiltzen dan./ Biar datoz ojalateruak; ia beingoz akabatzen daben obria./ Aber gure neskiak beinguan aprobatzen daben kursua. . |
| ango. (a). esapidea. Leku hartako. . Badakizu ango errixa zein dan?. ANGO + izena. (b). esap. Ugaritasuna. Ango zaratie eta ango elementue! (AA ArrasEus, 205. o.). / Ango preguntia eta ango jakin biarra.. |
| edúr-pélota, edúr-pélotia. (b). izena. Bola de nieve para ser lanzada.. Edur-pelotiakin mosuan jo ta antiajuak xeetu doste.. Ik. edúr-bóla. edúr-pélotaka., . (b). adberbioa. Elkarri edur-pelotak botatzen.. Edur-pelotaka ibilli ga neskak mutillen kontra... |
| 2. erautsi. (d). aditza. (Leintz.) Jardun.. Ta atara dutze eta badarautsie Santaarrok jaten, da larri (AA ArrasEus. 232. o.) / Zer jarautsek orreik? Zertan jiharduek, alegia.. Erautsi infinitiboa ez da erabiltzen. . |
| érdera, érderia. (a). izena. Gaztelera. La lengua castellana.. Euskeria baiño erderia obeto eitten dau orrek. . «Araozko neska bat Araban egon omen zen erderaz ikasten eta etorri zanean, bere lagun bati esaten omen zion: I, erderiak tentaaten naixon. —Tierriak kausauko xon.» (Izag Oñ). . erderak artu, . (d). esapidea. Erdaraz ikasi, erdaraz ikastera kanpora joan.. Aintziñan gaztiak Arabara joaten zien erderak artzera. . Bitxia da "urak artu" esapidearekin duen berdintasuna. .. |
| elórrarantza beltz, elórrarantza beltza. (c). izena. botanika ELÓRRANTZA BELTZ, ARAN BELTZ. Prunus spinosa. Elorri beltza. Espino negro.. Okan tximilloak (aranak, patxarana egiteko erabili ohi direnak) ematen dituen sastraka eztakatsua. Ikus ondorengo esaera. Sin. arantza beltz.(?) . Arantza beltza loran dago, artua ereitteko giro dago, . (d). esaera. Artoa noiz erein behar duen gogora ekartzen duen esaera.. Oharra: lan hau amaitzear dagoelarik, lagun batek diost arantza beltzak ez duela fruiturik ematen. Arantza beltzaren landarea, eta aranak ematen dituena, bi direla, nahiz eta itxuraz antzekoak. (?). . Ik. okán txímillo.. |
| éskutako lan, éskutako lána. (d). izena. Puntugintza. El trabajo de hacer punto.. Galtzia ero jertsia, eskutako lana. Galtzagiñan, jertsegiñan, esate jakon. Eskutako lana. Puntua eittia be bai. Puntua eitten jardun dau, eskutako lanian jardun dau, eskutako lana eitten. Don.. Ik. púntua eiñ. |
| 2. geza. (-). Ik. ur géza. |
| geixegixan ibili. (c). esapidea. Abusatzen jardun.. Aspaldixan geixegixan abill bai (parrandan edo kirolean, adibidez) eta azkenian ikusikon. . |
| 2. gaiñerako, gaiñerakúa. (b). izena. Otordu bateko plater inportantea: haragia, arraina... El plato fuerte, el principio.. Zuek ensaladia jan bittartian preparaukot gaiñerakua.. Sin. prinzipíxo. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.